Ilustrazioa, Karlos III.a eta Frantziako Iraultza: Gakoak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,52 KB
Espainiako Ilustrazioa eta Erreformak
Karlos III.aren neurri ekonomikoak
Zer neurri ezarri zituen Karlos III.ak Espainiako ekonomia suspertzeko?
- Amerikarekiko merkataritza askea ezarri zuen.
- Ureztatzeko kanalak egin eta lur berriak landu zituen.
Ilustrazioa Espainian: Elkarte Ekonomikoak
Zer ziren Herrialdearen Adiskideen Elkarte Ekonomikoak?
Hainbat gairi buruzko ideiak banatzen zituzten ilustratu taldeak ziren.
Nola lagundu zuten Ilustrazioaren ideiak Espainian hedatzen?
Eskulangile eta nekazaritzako eskolak sortzen lagundu zuten.
Bergarako Errege Mintegia eta Atzerriko Harremanak
Zergatik sustatu zituen harremanak atzerriarekin Bergarako Errege Mintegiak?
Atzerriko ezagutzak bereganatzeko eta hainbat adituk mintegietan eskolak emateko.
Azkoitiko Zalduntxoen bilera akademikoak
Zer ezaugarri zituzten Azkoitiko Zalduntxoek egin ohi zituzten bilera akademikoek?
- 1748. urtean sortu ziren.
- Frantsestuak biltzen ziren bilera horietara.
- Egun bakoitzean gai bati buruzko bilerak egiten zituzten.
- Igandeetan musika entzunaldiak egiten zituzten.
Ilustrazioaren Oinarriak eta Pentsalariak
Kontzeptu nagusiak
- Ilustrazioa:
- Antzinako Erregimenaren printzipioak zalantzan jarri zituen korronte intelektuala.
- Despotismo Ilustratua:
- Hainbat errege-erreginak Ilustrazioko ideiak ezarri zituztelako sortzen den sistema politikoa.
Pentsalari esanguratsuenak
Nor izan ziren Ilustrazioko pentsalari esanguratsuenak? Zer defendatzen zuten?
- Montesquieu: Botere banaketa defendatu zuen.
- Voltaire: Eskubide zibilak errespetatzen zituen monarkiaren alde egin zuen.
- Rousseau: Pertsonen berdintasuna eta askatasuna defendatu zituen.
Amerikako Estatu Batuen Independentzia
Kolonoen atsekabea
Zergatik ez zeuden batere pozik Ameriketako kolonoak?
Autonomoak zirelako, baina Ingalaterrako monarkaren agintepean jarraitzen zutelako.
1787ko Konstituzioa eta Sistema Politikoa
Deskribatu 1787ko Konstituzioan jasotzen zen sistema politikoa.
Estatu Batuetako Konstituzioa onartu zen, eta nazioaren subiranotasuna eta botere-banaketa aitortu ziren. 1789an lehen presidentea aukeratu zuten: George Washington.
Frantziako Iraultza (1789-1799)
Iraultzaren kausa nagusiak
Frantziako Iraultzaren kausak:
- Gizartearen atsekabea: Burgesiak botere politikoa nahi zuen; nekazariek ezin zituzten zergak ordaindu.
- Krisi ekonomikoa: Uzta eskasak zirenez, prezioak igo ziren. Errege-ogasuna krisialdian hondoratu zen, gastu handiak zirela eta (Amerikako Independentzian parte hartzeagatik, besteak beste).
- Ilustrazioaren ideiak: Luis XVI.ak herritarren babesa galdu zuen, erreformek ez zutelako aurrera egin.
Faseak eta gertaera nagusiak
Girondinoak eta Jakobinoak
Zer alde zeuden Girondinoen eta Jakobinoen artean?
Girondinoak errepublika moderatuaren aldekoak ziren, eta Jakobinoak erradikalagoak.
Izualdia (Terrorea)
Deskribatu zer izan zen Izualdia.
Robespierrek diktadura ezarri zuenean hasi zen. Izualdia ezarri zen: Errepublikaren kontrako susmoa bazuten, gillotinaz hiltzera zigortzen zituzten. Kanpoko mehatxu militarrak eta barruko iraultza kontrako mugimenduak aitzakiatzat hartu ziren.
Iraultzaren azken fasea
Zer bereizgarri izan zuen Iraultzaren azken faseak?
Beste diktadura bat ez ezartzeko gobernu moderatu bat ezarri zen. Nazioaren subiranotasuna, errolda-sufragioa eta botere-banaketa hartu ziren kontuan.
Funtsezko definizioak
- Asanblea Nazionala:
- Hirugarren Estamentuko ordezkariak dira, Frantziako ordezkari bakarrak.
- Asanblea Konstituziogilea:
- Asanblea Nazionalak hartzen duen beste izen bat da, konstituzio bat nahi dutelako.
- Sans-Culotteak:
- Herri-xeheko biztanleak dira. "Galtzarik gabe" esan nahi du.
- 1791ko Konstituzioa:
- Hauteskundeen ondoren eratu zen. Noblezia eta kleroaren pribilegioei aurre egiten zien.