Ilustrazioa eta Kanten Filosofia: Askatasuna eta Autonomia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,54 KB

Ilustrazioa: XVIII. Mendeko Pentsamendu Berria

Ilustrazioak XVIII. mende osoa hartzen du, eta garai horretako aldaketa eta ikusmolde berrien bultzatzailetzat har daiteke. Ilustrazioaren ezaugarri nagusi gisa arrazoimen-eredu berriak ditugu:

  • Arrazoimen enpirikoa eta analitikoa: esperimentua eta gertakariak nagusitu, eta ezagutza zientifikoa esperientziatik abiatzen da.
  • Arrazoimen kritikoa: arrazoiaren kanpoko aginpideen aurka eta arrazoiaren beraren autokritika.
  • Arrazoimen autonomoa: arrazoia da gizakiaren gidari bakarra.

Bestalde, aurrerapen zientifikoek munduari buruzko ikuskera baikorra ematen diete ilustratuei. Izan ere, arrazoiaren bidez zoriontasuna lor daitekeela uste dute.

Ilustrazioak erreformaren eta tolerantziaren alde jokatzen du. Burgesiaren mugak ere agerian geratzen dira: ausartak erlijioan, baina uzkurrak politikan.

Askatasuna eta "Sapere Aude" Ilustrazioan

Ilustrazioaren printzipio garrantzitsuenetako bat askatasuna da. Pentsamendu askea eta adierazpen-askatasuna arrazoiaren erabilera publikoarentzat ezinbestekoak dira.

"Sapere Aude" latindar esamoldea "Ausart zaitez pentsatzera" itzul daiteke. Lelotzat hartu dute hainbat unibertsitatetan, hala nola Huelvako Unibertsitateak eta Chihuahuako Unibertsitateak.

Kanten Ikuspegia: Adingabetasunetik Autonomiara

Kantek uste du Ilustrazio garaia adingabetasuna atzean uzteko garaia dela, gizakia bere kabuz pentsatzen hasteko garaia. Autonomiak, erabaki pertsonalak hartzeko gaitasunak, bereizten gaitu beste izakietatik.

Kanten Filosofia Morala: Arrazoimen Praktikoa

Kantek bere morala Arrazoimen Praktikoaren Kritika idazlanean azaltzen du. Arrazoimen praktikoaren bidez izan behar dena ezagutzen dugu; gu geu gara legegile, eta aurretik onartutako legeetan jokatzera behartuta gaude.

Arrazoimen Praktikoaren Legeak eta Inperatiboak

Arrazoimen praktikoaren legeak behartzaileak dira ("horrela jokatu behar duzu"), baina exijentzia hori ez betetzeko aukera dugu.

Kanten ustez, egin behar unibertsala adierazten duen inperatiboen ezaugarriak hauek dira:

  • A priorizkoa: beti onartzen dena.
  • Kategorikoa: helburu bat lortzeko baldintzarik gabe.
  • Autonomoa: bakoitzak bere buruari nola jokatu adierazten diona.

Autonomia eta Etika Kanten Pentsamenduan

Autonomiaren adibide gisa, erregea daukagu: berak ere ez du eskubiderik moralari edo erlijioari lotutako kontuetan ezer agintzeko, izan ere, norbanako bakoitza da bere lege moralen iturri.

Kanten arabera, etikaren oinarria nahimenaren autonomian edo askatasunean dago, arrazoimenak bere buruari legeak ezartzeko gaitasunean.

Arrazoimen Teorikoa vs. Praktikoa

Aldiz, Arrazoimen Teorikoaren Kritika-ren legeak deskribatzaileak dira ("hau horrela da"). Izana ezagutzen dugu, eta gu geu gara legegile ere. Arrazoimen teorikoan ez ditugu lege naturalak objektuetan deskribatzen, a priori eraikitzen ditugu. Hemen ez dago askatasunik, eta aginduak inposatuak dira.

Ondorioak eta Ikuspuntu Pertsonala

Laburbilduz, nire ikuspuntutik, bakoitzak adierazi behar dio bere buruari nola jokatu, eta ezerk edo inork ezin dio bakoitzari aginpide moralik inposatu. Morala erabiltzeko askatasuna egon behar delako. Gainera, nire ikuspuntutik, lege praktikoek ez dituzte ekintzaren ondorioak kontuan hartzen.

Entradas relacionadas: