Ilustrazioa eta Kant-en Filosofia: Arrazoia, Etika eta Ezagutza

Enviado por Chuletator online y clasificado en Español

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,65 KB

Ilustrazioa: Mugimendu Kultural eta Ideologikoa

Ilustrazioa mugimendu ideologiko eta kultural burgesa zen. 1688ko Ingalaterrako Iraultzarekin hasi eta 1789ko Frantziako Iraultzarekin amaitu zen.

Helburua eta Esanahia

Bere helburua gizadia bere adingabetasunetik ateratzea da, bere kabuz pentsa dezan bere irizpide eta askatasunetik, tradiziozko tutoretza sozial, politiko eta erlijiosoetatik askatuz. Argien Mendea: gizakiak ezjakintasunetik ateratzea.

Baldintza Historikoak

  • Politikoak: Erregimen Zaharraren aurkako prozesua. Burgesiak botere absolutuaren arbitrariotasunaren aurka borrokatu zuen.
  • Despotismo Ilustratua: "Dena herriarentzat, baina herria gabe."
  • Sozialak eta Ekonomikoak: Burgesia aldaketa sozialaren protagonista. Gizarte zahar eta berriaren arteko gatazkaren proiekzio ideologikoa.

Eskubide Naturala eta Garapen Historikoa

Eskubide naturala: 1776ko Independentzia eta 1789ko Frantziako Iraultza. Erregimen feudalaren abolizioa eta pertsonaren duintasunaren kontzientzia geroz eta handiagoa.

  • Ingalaterran: Besteen eredu. Monarkia absolutuaren amaiera defendatu eta monarkia parlamentarioa bultzatu zuten. Enpirismoa: Locke, Hume, Berkeley.
  • Frantzian: Izaera aurrerakoia eta baikorra. Luis XVI.aren monarkia absolutua. Frantziako Iraultza. Entziklopedia: Ilustrazioaren espiritu eta oinarrien adierazpena (Diderot, D'Alembert, Montesquieu, Voltaire, Rousseau).
  • Alemanian: Federiko II.ak bultzatua: estatuaren modernizazio sakona. Kultura sustatzailea. Despotismo ilustratuaren adierazlea. Pietismoa: fede pertsonal indibidualista, subjektibismoa.

Ezaugarri Ideologikoak

Arrazoian konfiantza, arrazionala ez dena ukatu behar da.

  • Gaitasun Kritikoa: Aurreiritzien, tradizioaren eta kanpo-autoritatearen kontra.
  • Gaitasun Autonomoa: Tradizio eta autoritateetatik aske.
  • Askatasuna: Adierazpen eta pentsatzeko askatasuna. Sapere Aude = Ausart zaitez pentsatzera. Deismoarekin ordezkatzen dituztenak.
  • Aurrerapena: Kontzientzia historikoarekin lotuta. Gizadia aurrerapenaren subjektua.
  • Zientzia eta Heziketa: Zientzia mundua hobetzeko baliabide gisa; heziketa aurrerapenaren motorra.

Kant: Arrazoi Praktikoa eta Autonomia Morala

Kontzientzia Morala eta Betebeharra

Arrazoi praktikoa: Zer egin behar dut? Galdera horri erantzuten saiatzen da. Pertsona bakoitzaren barruan kontzientzia morala dago, ongia eta gaizkia bereizten laguntzen duena. Horrek betebeharraren arabera jokatzera behartuta edo arduratsu sentiarazten gaitu. Kontzientziak aginduak ematen ditu, eta nahiz eta desobeditu daitekeen, agindu horiek bete beharrekoak dira.

Etika Materialetik Etika Formalera

Aurreko etikak materialak ziren, zer egin behar genuen esaten baitzuten. Kant-en etika, berriz, formala da, norberaren arrazoian oinarritua.

  • A Priori: Arau moralek unibertsalak izan behar dute, mundu guztiak bete behar ditu.
  • Inperatibo Morala: Ez digu esaten zer egin behar dugun, baizik eta nola jokatu behar dugun.
  • Autonomoa: Bakoitzak bere betebeharra baldintzarik gabe ezarri behar du.
  • Kategorikoa: Aurreko legeak hipotetikoak ziren (baldintzatuak). Kantek zioen arau moralak beti bete behar direla, ez bakarrik norberari ondo datorkionean.

Inperatibo Kategorikoaren Funtzioa

Joka ezazu beti, edozein kasutan, zure ekintzara bideratzen zaituen printzipioa lege unibertsal bihur dadin nahi bazenu bezala.

Arrazoi Praktikoaren Postulatuak

Teoria etikoak zentzua izateko, arrazoi praktikoak hiru ideia onartu behar ditu:

  1. Jainkoa
  2. Arimaren Hilezkortasuna
  3. Askatasuna (Askeak garela sinetsi behar dugu ondo jokatu ahal izateko).

Arrazoi praktikoak modu autonomoan jokatzen duenean, gizaki orok bere buruari arau morala ezartzea ahalbidetzen du. Gizaki oro guztiz askea denean eta bere borondatea autonomoa denean, bere arau moralaren egilea da: "Caesar non est supra grammaticos" (Inor ez dago gramatikaren gainetik).

Kant: Arrazoimen Puruaren Kritika eta Ezagutza

Kant-en filosofiak arrazoimenaren kritika egiten du, arrazoi absolutuaren autoreetatik askatu nahi gaitu. Aurreko filosofiek ez zuten ezagutza zientifikoaren arazoa konpondu. Horregatik, Kant-en filosofia kritikoan lehenengo galdera hau da: Zer ezagut dezaket halabeharrez eta unibertsaltasunez?

Ezagutzaren Jatorria: Arrazionalismoa vs. Enpirismoa

Kantek bi jarrera nagusiak aztertzen ditu:

  • Arrazionalismoa: Ezagutza ideien eta arrazoimenaren bidez lortzen da.
  • Enpirismoa: Ezagutza esperientziaren bidez iristen da.

Ezagutza Transzendentala

Ezagutza oro esperientzian hasten da, baina ezagutzan dagoen guztiaren jatorria ez da esperientzia; subjektuak zerbait jartzen du.

  • Esperientzia (A Posteriori): Ezagutzaren jatorria da, ezagutzaren materia ematen duena.
  • Subjektua (A Priori): Ezagutzaren forma ematen du. Denok jaio gara a priorizko forma berdinarekin.

Bat Etortzeak

Kantek bi korronteak uztartzen ditu:

  • Enpirismoarekin bat: Ezagutza egoteko esperientzia egon behar da, baina guztia ez dator esperientziatik (gizakiak zerbait jartzen du).
  • Arrazionalismoarekin bat: Inpresioek berez ez dute ezagutza eratzen.

Entradas relacionadas: