Ilustrazioa: Ezaugarriak, Bilakaera eta Gizartean Eragina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,15 KB

Testuinguru Historikoa

XVIII. mendean, Antzinako Erregimena deuseztatu zuten aldaketak gertatu ziren. Aldaketa eragin zuten ideien sortzaileak enpirista britainiarrak izan ziren, John Locke nagusiki. Filosofo frantziarren bidez, Ilustrazioa kontinentera heldu zen. Hauek (Voltaire, Montesquieu, Rousseau...) oso kritikoak ziren. Dogma guztiak zalantzan jartzen zituzten, dena arrazoimenaren bidez azaldu behar zela zioten. Gorteek ere ideia ilustratuak bereganatu zituzten. Ilustrazioari esker hezkuntza zabaltzen hasi zen. Frantzian, Iraultzak Ilustrazioaren ideiak hartu zituen. Biltzar nagusiak 1789ko abuztuan onartutako Gizakiaren eta Herritarraren Eskubideen Adierazpena da horren isla.

Ilustrazioaren Ezaugarri Nagusiak

XVIII. mendeko mugimendua izan zen nagusiki, Britainia Handiko Iraultzarekin hasi eta Frantziakoarekin amaitu zena. Britainia Handian, XVII. mendean, burgesek nagusitasun ekonomikoa zuten, eta 1648 eta 1688ko iraultzen ondorioz, botere politikoa eskuratu zuten, monarkia absolutua parlamentario bihurtuta. Hortaz, Britainia Handiko Ilustrazioak liberalismo politikoa eta ekonomikoa ekarri zituen, Lockeren ideiei jarraituz. Britainia Handia izan zen filosofia ilustratuen eredu. Ezaugarri nagusiak deismoa eta liberalismoa izan ziren.

Ilustrazioaren garaiari Argien Mendea esaten zaio. Arrazoimenaren argiari esker, gizadia ilunpetik aterako zen garai berria. Arrazoimenaren argi kritikoa kontrajarri zioten autoritateak, tradizioak eta errebelazioak ezarritako iluntasunari. Ilustratuek arrazoimenaren gaitasun kritikoa, analitikoa eta autonomoa goraipatu zuten. Zientzia berriarekiko konfiantza izan zuten. Autoritateri eta naturaz gaindikoari eraso zioten. Arrazoimena aurrerabidea ahalbidetuko zuen tresnatzat jo zuten. Uste zuten denen ongizatea lortzeko, beharrezkoa zela arrazoimena kritikoki erabiltzea.

Frantziako ilustratuek britainiarren gaiak eta metodoak jaso, eta pentsamendu ilustratua Entziklopediaren inguruan bildu eta egituratu zuten. Gainera, ideia ilustratuak iraultzarako bide bihurtu zituzten. Ilustratuek mendebaldean eragin handia izan duten kontzeptuak sortu zituzten: herriaren subiranotasuna, jabetzaren ukiezintasuna, gizarte-hitzarmena, konstituzionalismoa, giza eskubideak... Ameriketako Estatu Batuetako Independentzia Adierazpenean (1776) ideia horietako asko aldarrikatu ziren, eta Frantziako Iraultzan, guztiak. Gero, ideia horiek Mendebalde guztira hedatu ziren pixkanaka.

Ilustratuek kultura hedatzeko premia ikusi zuten eta garrantzia eman zioten pedagogiari eta hezkuntzari. Liburuen ekoizpena sustatu eta kultura bultzatu zuten, eta derrigorrezko hezkuntza publikorako eskubideaz mintzatu ziren. Zenbait herrialdetan, despotismo ilustratua sortu zen eta estatuaren modernizazioa ekarri zuen.

Ilustrazioaren Ildo Nagusiak

  • Arrazoimenaren eredu berri bat garatu zen: Arrazoimena enpiriko eta analitiko egin zen. Enpirismoaren eta zientziaren garapenaren ondoren, esperientzia bilakatu zen jakintzarako abiapuntu.
  • Arrazoimena kritiko egin zen: Kanpoko aginpideen (autoritatearen, tradizioen...) kontra jarri eta arrazoimenaren beraren autokritikarako tresna ere bilakatu zen (mugak dituela nabarmenduz).
  • Arrazoimena autonomo egin zen: Arrazoimena da gizakiak behar duen gidari bakarra (tradizio eta autoritate ororen gainetik), arlo guztietan, publiko zein pribatuetan.
  • Aurrerapena: Aurrerapen zientifiko eta teknikoei buruzko ikuskera baikorra. Arrazoimenaz natura menderatu eta gizartearen ongizatea lortuko zela sinetsi zuten.
  • Gizartea: Erreforma eta tolerantziaren alde egin bazuen ere, politikoki kontserbadorea zen. Burgesiak mugak jarri zizkion askatasunari.
  • Deismoa: Erlijioaren interpretazio arrazionala egin zuten. Gizakiak ezin du Jainkoa ezagutu. Errebelazioa gutxietsi zuten. Mirariak antinaturaltzat edota irrazionaltzat hartu zituzten.

Entradas relacionadas: