Ilustrazioa, Erromantizismoa eta Publizitatearen Oinarriak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Formación y Orientación Laboral
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,88 KB
XVIII. mendea: Ilustrazioaren mendea
Arrazionalismoa, enpirismoa eta unibertsaltasuna dira garai honetako ezaugarri nagusiak. Herria ezjakintasunetik eta superstiziotik ateratzeko heziketaren aldeko jarrera nabarmendu zen. Kultura klasikoekiko (Erroma, Grezia) mirespen handia zegoen.
XIX. mendea: Erromantizismoaren mendea
Aurreko pentsaeraren kontrako erreakzioa ekarri zuen eta arrazoiaren zein moralaren gainetik dinamismoa, indibidualismoa, sentimendua, emozioa eta irudimena jarri zituzten. Unibertsaltasunaren aurrean, erromantizismoak herri txikien nortasuna eta herri-kultura birbaloratu zituen. Gizakiak naturarekin bat bizitzeko zuen beharra ere azpimarratzen zuten.
Mogelen Peru Abarka lanean ezaugarri hauek ageri dira: Maixu Juan ustez jakintsua Peru baserritarrak barregarri uzten baitu sarritan.
Publizitatearen funtzioak
- Ekonomikoa: Kontsumitzera bultzatzen du, berrikuntza teknologikoek sortzen duten produkzio gero eta handiagoa kontsumitu ahal izan dadin.
- Ordezkatzailea: Objektu errealaren ordez, honen ezaugarriei buruzko mezua erakusten du.
- Finantzatzailea: Publizitatearen diru-sarrerekin, hedabideetako gastuen zati bat edo gastu osoa ordain daiteke.
- Estereotipatua: Publizitateak kontsumitzaileen gastuak batzera jotzen du.
- Arazo-estaltzailea: Orokorrean, publizitatean mundu alaia eta egoera exotikoak aurkezten dira, eta bizitza errealeko arazoak ahaztarazten dira horrela.
- Sortzailea: Sormen artistikoaren beste adarretako bat osatzen dute gaur egun publizitate-iragarkiek. Hainbat zinema-zuzendarik lan sortzaile garrantzitsua garatu dute esparru honetan, eta izen handiko sariak ere banatzen dituzte.
Publizitatearekin lotutako kontzeptuak
- Promozioa: Denbora-tarte mugatu batean produktu edo zerbitzu bat baldintza ekonomiko abantailatsuetan eskaintzean datza. Prezioa jaitsi, opari bat egin edo produktuaren kantitatea handitzen da tarte horretan, eta epe laburrean emaitzak erdiestea bilatzen du.
- Harreman publikoak: Publikoari enpresaren irudi positiboa ematera zuzendutako jarduerak sartzen dira hemen. Elkarte edo ekimen pribatuak finantzatzea izan daiteke bide bat, baina komunikabideei informazioa ere eman daiteke asmo horrekin.
- Babesa: Jarduera baten edo telesaio zein irratsaio baten finantzaketa ekonomikoa. Ordain gisa, jarduera horietan enpresa babeslearen izena agertzen da.
- Propaganda: Ideologia edo sinesmen jakineko jendea erakartzera zuzendutako jarduera da. Gaur egun, oso lotuta dago politikarekin, eta mitinak, panfletoak banatzea eta hitzaldiak dira erabilitako baliabideak.