Ilustrazioa: Arrazoiaren eta Askatasunaren Garaia
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,96 KB
Ilustrazioaren Ezaugarriak
Ilustrazioa Ingalaterrako Iraultzatik Frantziako Iraultzara bitarteko garaia da, XVIII. mendea. Mugimendu hau eliteek (intelektualak batez ere) osatzen dute, baina gutxinaka herriarengana heltzen da. Hasiera Britainia Handian izan zuen, gero Frantziara eta Alemaniara hedatu zen. Argiaren Mendea ere esaten zaio: ilustrazioa argia bezala da, hau da, argiaren irudia da, ezagutza, arrazoia, ordena, ontasuna eta kontrolaren sinboloa. Argi hau, iluntasunari (erorketak, nahasteak, erroreak...) kontra egiten dio. Ilustratuen ustez, banako edo taldeko zoriontasunerako bidea arrazoimen kritikoaren erabilpenetik igarotzen da, eta gizateriaren aurrerapena arrazoimenaren erabileratik dator.
Ilustrazioaren Oinarri Filosofikoak
Arrazoia
Arrazoiaren objektua mundu materiala izango da. Ilustrazioak arrazionalitate eredu berri bat eratzen du, aurreko ereduekiko erabat desberdina. Eredu honetan, arrazoia enpirikoa, kritikoa eta autonomoa da, eta tradizio edo autoritate guztien gidaritza baztertuz bakarrik lortuko da gizakia zuzentzea.
Natura
Arlo guztietan naturalera jotzen da, horrela, naturaz gaindikoari den metafisikoari gain jartzeko.
Askatasuna
Ilustratuek askatasuna aldarrikatzen dute, arrazoi autonomoa bultzatuz, eta horrela pentsatzeko eta adierazteko askatasuna eskatuz.
Aurrerapena
Aurrerapen zientifiko teknikoak munduari eta Historiari buruzko ikuskera baikorra ematen zion Ilustrazioari.
Kant eta Ilustrazioa: Sapere Aude
Kantek “Zer da Ilustrazioa?” lanean Ilustrazioaren ezaugarri guztiak defendatu zituen. Testu honetan agertzen da Kanten esaldi famatua, «sapere aude», pentsa ezazu zure kabuz. Heldutasuna, adin-nagusitasuna lortu behar du gizakiak, gizartea aurrera egiteko. Hori baita giza naturaren helburua. Aurriritziez eta superstizioaz libratu, eta norbere barruan egiaren irizpide gorena bilatu. Baina Ilustrazio prozesua burutzeko oztopoak daude: indibiduoaren erosotasuna, gidatua bada, zertarako kezkatuko da bere burua gidatzen? Kanten ustez tutoreen lana da, gizabanakoa aske uztea, eta honen lana da bere burua argitzea eta adingabetasunetik irtetea. Behin aldarrikatuta gizabanakoaren askatasuna, bakoitzak bere buruari jarriko dizkio mugak eta ezarriko du zer egin eta zer ez. Egiten dugun guztia egin behar dugu lege unibertsala balitz bezala. Hau da, guztientzat eredugarri izan ahal diren gauzak egin behar ditut.
Kanten Printzipioak Ilustrazioan
Kant etorri zen bat ilustrazioaren printzipio hauekin: Arrazoiarengandiko konfiantza izan behar dugu zuzenbidearen oinarria delako; Arrazoimenari esker, gizakia aske izan daiteke, bere bizitzaren legegilea eta jabea, eta gainera, dogmatismoaren intolerantzia bazter dezake. Azkenik, Kantek zetorren bat arrazoia gizakien oinarria dela. Baina askatasuna, bakea eta eskubideak izateko guztiok etorri behar gara bat eta lege unibertsalak finkatu.