ilusio optikoak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,39 KB
ILUSIO OPTIKOAK:
Ilusioak hautematen dugunaren eta errealitate objektiboaren arteko desadostasunak dira: irudiek nolabait distortsionatuak dirudite, baina ez dira benetako deformazioak.
Ilusio optikoen analisiak balio du jakiteko garunaren mekanismoak zerak eraikitzerakoan, hipotesiak kanpo edo barne errealitateari buruz. Ilusio pertzeptiboen ezaugarria da garunaren kasketa anomalia horiekiko, ez baititu zuzentzen distortsioak eta modu okerrean hautematen jarraitzen baitu.
Müller-Lyer-en ilusioa:
Irudiko bi lerroak berdinak dira; dena den, gezien norantzak, muturretakoak, horiek ilusio sortzen dute beheko lerroa luzeagoa dela.
Ehrenstein-en ilusioa:
Lauki alde kurboduna dirudi inguratzen duten lerroen eraginez.
Ponzo-ren ilusioa:
Tamaina bereko bi segmentuak, bi lerro konbergente eta simetrikoen tartean, desberdinak bailiran hautematen ditugu, konbergentzia eremuan dagoenak handiagoa baitirudi.
Hering-en ilusioa
Bi lerro paraleloek kurboak dirudite.
Jatrow-en ilusioa
Beheko irudia handiagoa da itxuraz, baina berdinak dira.
Titchener-en ilusioa
Objektu baten tamainaren pertzepzioan
eragina du horrek multzoko beste elementu batzuekin duen erlazioak. Erdiko zirkuluak handiagoa dirudi eskuinekoak baino.
Poggendorf-en ilusioa
Irudiko hiru lerro zeiharrak alineazio berberean daude, baina ez du ematen horrela denik.
Zoellner-en ilusioa
Lerroak ez dira paraleloak antza, lerrotxo batzuk ebakitzen dituztelako.
Delboeuf-en ilusioa
AB distantziak laburragoa dirudi CD lerrokoak baino, baina berdinak dira.
Sande-ren paralelogramoaren ilusioa
AB diagonalak handiagoa dirudi BC diagonalak baino, nahiz eta parekoak izan.