Ikusteko Ezgaitasuna Duten Erabiltzaileak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,21 KB

IKUSMENA

Ikusteko ezgaitasuna aldagai multzo baten emaitza.

  • Ikusmena bideratzen duen egitura eta organo taldeak, pertsonaren ikusteko sistema osatzen du.

  • Norberarenak direla esan daiteke, garapen kognitibo maila, nekea, etab.

  • Ingurumenari lotutako aldagaiak. Argiztatzea, kontrastea, kolorea, etab.

IKUSMENAREN PARAMETROAK

Ikusteko gaitasuna parametro biren araberakoa: ikusmenaren zorroztasuna eta ikuseremua.

  • Ikusmenaren zorroztasuna: Distantzian agertutako estimulu desberdinen artean bereiztu ahal izateko, ikusteko sistemak duen gaitasuna.

  • Ikuseremua: Begi baten ikusmenak dituen gehieneko mugekin osatutako angelua, goitik behera eta eskura/ezkerra.

  • Beste parametro daude, argistapen maila desberdinei egokitzea, begien mugikortasuna, etab.

IKUSMEN URRITUA

URRITASUN ARRAZOIAK

  • Ikusmenaren herentziaren gaixotasunak: Gurasoengandik seme-alabengana geneen bidez helarazitakoak. Endekapenezko miopia edo albinismoa.

  • Sortzetiko jatorria duten begiko gaixotasunak: Jaiotzetik datozen gaixotasunak, nahasmenduak edo malformazioak. Kimuaren garapenean izandako nahasmenduengatik ematen dira.

  • Hartutako jatorria duten begietako gaixotasunak: Bizitzaren edozein etapan agertu ahal diren gaixotasunak.

  • Kanpoko beste gaixotasunak: Diabetesa.

TIPOLOGIA

  • Itsua: ez dauka ikusmenik.

  • Partzialki itsuak direnak: Argia, itzalak, siluetak eta kolore ñabardura batzuk hautemateko aukera.

  • Ikusmen urrikoak: Distantzia laburretan objetuak bereizteko aukera daukate.

  • Mugak dituzten pertsonak : Objetu egokienak argiztatu edo aurkeztu behar zaizkie.

DESGAITASUN FISIKOA DUTEN PERTSONAK

Desgaitasun fisikoak mugimenduak sortzean, arautzean eta gauzapenean arazoak dituen pertsona. Lokomozio-aparatua edo nerbio-aparatua aldatu delako edo behar ez den bezala funtzionatu dutelako.

EREMUAREN ARABERAKO ERAGIN MAILA
  • Monoplejia: Gorputz-adar bat erasanda.

  • Paraplejia: Beheko gorputz-adar biak erasanda.

  • Tetraplejia: Goiko eta beheko gorputz adarrak erasanda.

  • Diplejia: Beheko adarrak goiko gorputz adarrak baino erasandak.

  • Hemiplegia: Gorputzaren erdi simetrikoetarikoa du eragina.

HARREMAN SOZIALETAKO LAGUNTZAK

  • Harreman sozialak bultzatzea, elkarrekintzen kopurua eta maiztasuna handituz.

  • Harremanen kalitatea hobetzea, trebetasun sozial egokiak abian jarriz.

  • Trebetasun berriak berenganatzea entrenamendu eta praktikaren bidez.

  • Harreman sozialak sahietsi egin zirenengatiko sinismenduak aldatu.

  • Lotsatien diren pertsonak motibatu talde prozesutan parte har dezaten.

  • Auto estimu eta auto kontrola hobetzea.

Entradas relacionadas: