Ikusmenaren Prozesua eta Pertzepzioaren Teoriak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 9,1 KB
Ikusmenaren Oinarriak eta Pertzepzioa
PERTZEPZIOA: Irudiak begietara iristen zaizkigu argiaren era argiak objektuetan duen islaren bidez. Begiak hiru informazio mota hautematen ditu:
- Gauzen kokapena
- Argiaren intentsitatea
- Kolorea
Begia, argia auteman, nerbio-energia bihurtu eta garunera eramateko beharrezko elementuak dituen egitura anatomikoa da; garunean kokatzen da pertzepzioa. Hiru elementu fisiologiko behar dira irudiak ikusteko eta interpretatzeko:
- Begia
- Nerbio optikoa
- Garuna
Ikusmen Prozesua
Ikusmen prozesua honako pauso hauek jarraitzen ditu:
- Argia begi ninitik sartzen da, eta begi niniak argiaren sarrera erregulatzen du irisaren bidez (gehiago irekitzen da argi asko behar denean eta alderantziz).
- Argia kristalinora igaro eta irudia sortzen da.
- Argia erretinara iristen da eta han zelula argiarekiko sentikorrek (konoak eta makilak) argi estimulazioa jasotzen dute.
- Makilak eta konoak nerbio zelularrekin daude lotuta eta zelula horiek nerbio optikora pasarazten dute estimulua. Pasartze horretan, nerbio optikoetatik transmititzen den argi energia estimulu elektriko bihurtzea da.
- Nerbio optikoa garunera iritsi eta kiasma optikoan bat egiten du. Nerbio zuntzak banatzeko eginkizuna du.
- Nerbioak banatu ondoren, sortzen diren zuntzei traktu optiko deritze.
- Nerbio seinaleak garun azaleko eskuineko eta ezkerreko lobulu okzipitaletara iristen dira, eta jaso dituen estimuluak bertan interpretatzen ditu garunak modu kontzientean izandako ikusmen gisa.
Ikusizko Kanala
Begiak kanpoko argia eta irudia jasotzen ditu, eta begiak fokatu eta erretinan proiektatzen du. Erretinan, berriz, argi-seinalea nerbio optikotik garuneraino transmititzen diren bulkada elektriko bihurtzen da. Izan ere, garunean sortzen da irudia.
Begiaren Oinarrizko Atal Garrantzitsuak
Begiaren atal nagusiak hauek dira: begi globoa, esklerotika, erretina, konoak eta makilak. Nerbio horrek erretinan sortzen dituen nerbio bulkadak garunera transmititzen ditu. Garunak bulkada horiek interpretatzen dituenean, ikustearen prozesua betetzen da. Beste atal batzuk: puntu itsua, nerbio optikoa, begiko muskuluak, zilio-muskuluak, begi ninia, kristalinoa (lentea), kornea eta irisa.
Pertzepzio-Prozesua Laburbilduz
- Giro-argia pertsonarengana iritsi, eta gure begian islatzen da.
- Islaturiko argi hori begian sartu, eta erretinan inpresionatzen da.
- Erretinaren errezeptoreek bulkada elektriko bihurtzen diren seinaleak sortzen dituzte.
- Nerbio optikoek garunerantz bideratzen dituzte nerbio bulkada horiek.
- Bulkada elektrikoak garunera iristen dira, eta han prozesatzen dira.
- Pertsona eta ingurua ikusten ditugu.
Gestalt-aren Teoria eta Legeak
Gestalt-aren Teoria
Gestalt-aren teoria: Pertzepzioa prozesu osoa da, solte dauden gauzak formetan eta egituratan antolatzeko modua ematen duena. "Ikus eremua" kontzeptua abiapuntu hartuta, Gestalt-ak "garun eremua" dagoela ikusten du, eta bertan bukatzen da pertzepzioaren prozesua. Gestalt-ak formaren ideia ingeradaren ideiarekin lotzen du. Hori dela eta, ingerada baten barruan ikusten dugun espazioa irudia da, eta gainerakoa atzaldea.
Gestalt-aren Legeak
Gestalt-ak hainbat printzipio definitzen ditu, horiei esker formak osotasunean ikusten ditugu. Bi lege hauek dira printzipio horien oinarria:
- Irudia/Atzealdearen Legea: Pertzepzioaren mekanismo bati esker, gure arreta objektu batean edo objektu talde batean jartzeko aukera digu, eta nabarmen egiten dugu objektuak inguratzen dituzten gainerako objektuetatik.
- Muga komun bera duten irudiak denean, irudi gisa ikusten diren elementuek forma dute eta atzealdeko elementuek ez dute formarik.
- Irudia beti geratzen da atzealdea baino nabarmenago.
- Irudiaren kolorea trinkoagoa dela ematen du, atzealdea berriz lausoagoa agertzen da.
- Forma Onaren Legea (Pregnantziaren Legea): Elementuek pertzepzio esperientzia bat osatzen dute. Lege honek printzipio hauek ditu:
- Hurbiltasuna: Hurbil dauden estimuluek unitate bateko zati gisa hautemateko joera dute. Bata bestetik hurbil dauden elementuak erlazionatzen ditu.
- Antzekotasuna: Antzekoak diren estimuluek pertzepzio beraren zati gisa hautemateko joera dute.
- Norabide Ona: Elementu jarraituek osatutako konfigurazio egonkorragoa da. Hainbat elementu ilaran edo kurba uniforme batean taldekatzean nabaritzen da.
- Itxiera: Behatzaileak osatu gabeko irudi bat bukatu du formaren pertzepzioaren erraztasun eta egonkortasun handiagoa lortzeko.
Pertzepzioaren Teoria Psikofisikoak
Bi kontzeptu nagusi:
- Ikus Mundua: Hautematen da eta ezaguna da, mugagabea, etengabea eta zentrorik gabekoa, eginkorra, sakontasunarekin eta tamaina eta forma iraunkorreko objektuekin.
- Ikus Eremuak: Sentitzen eta ikusten da, mugatua, bere basterrekiko orientatua eta formek ez dute sakonerarik eta deformatu egiten dira ikuslearen mugimenduaz.
Irudiaren Natura eta Analisia
Irudiaren Izaera
Garunean ditugun ideia guztiak irudiak dira, inguratzen gaituen munduko gauzak irudikatzeko balio digute. Irudiaren izaera hiru elementuk osatzen dute:
- Errealitatearen hautaketa bat da irudia.
- Irudia osatzen duten elementu plastiko espezifikoen multzo bat du.
- Elementu horiek sintaxi baten bidez daude ordenatuta esanahia izateko.
Hiru elementu horiek bi prozesuren araberakoak dira:
- Irudiari buruz dugun pertzepzioa, errealitatea hautatzeko mekanismoen araberakoa da pertzepzio hori.
- Irudikapena, hots ikono-izaera horren errealitatea uki daitekeen euskarri batean islatzeko edo agerrarazteko modua.
Zer da Irudia?
Zeinu grafiko gisa emandako mezua da, errealitatearen aldiune baten erreprodukzioa da. Irudia ez da errealitatea, errealitate horren atal baten irudikapena baizik, islatzen duen errealitatearen aparteko objektua da.
Denotazioa eta Konnotazioa
- Eduki Denotatiboa: Esanahi objektiboa da. Adibidez: ahoa itxita daukan txakur baten argazkia, hondartzan.
- Eduki Konnotatiboa: Esanahi subjektiboa da. Adibidez: txakur hori lasaitasuna adieraztea.
Ikonotasun Eskala
Zenbat eta errealagoa izan, gero eta ikonotasun maila handiagoa.
Monosemia eta Polisemia
- M (Monosemia): Zenbait irudik esanahi bakar eta begi bistakoak dute, ikusleak ez du aukerarik irudian agertzen den beste zentzu bat aurkitzeko.
- P (Polisemia): Irudiak erakusten dutena baino gehiago adierazteko gaitasuna dute.
Elementu Plastikoak
Puntua
Guk nabarmendu eta lehenengotz ikusten duguna da. Hiru puntu mota daude:
- Zentro geometrikoak
- Ihes puntuak
- Arreta puntuak
Lerroa
Mugimenduan den puntu bagek eginiko ibilbidea da. Bi funtzio nagusi ditu: seinalatzea eta egia adieraztea. Lerroaren funtzio plastiko nagusiak: konposizioari sakonera ematea, planoak banatzea eta espazioa antolatzea, objektuei bolumena ematea eta objektuaren forma zein egitura irudikatzea. Hiru lerro mota:
- Lerroa objektu gisa
- Ingerada lerroa
- Itzaleztadura lerroa
Ingerada
Oinarrizko hiru ingerada mota daude, horiek hartuta infinitu forma sortu daiteke:
- Karratua: Zuzentasuna, seriotasuna, zintzotasuna.
- Triangelua: Tirabira, gatazka, akzioa.
- Zirkulua: Berotasuna, babesa.
Norabidea
Oinarrizko hiru norabide adierazten ditu:
- Norabide horizontala eta bertikala $\rightarrow$ egonkortasuna.
- Triangeluak norabide diagonalak $\rightarrow$ ezegonkorra, probokatzailea.
- Kurba $\rightarrow$ errepikapena, berotasuna.
Ehundura
Ukimenaren ezaugarriak eta gainazal sentsazioak adierazten dituen ikusizko elementua. Ehundurarekin dugun esperientziarik handiena ez da ukimenezkoa, optikoa baizik.
Tonua
Irudiak bi dimentsio dituenez, tonuen kontrasteak sakonera sentsazioa sortzeko modua ematen du.
Kolorea
Ikusizko elementurik emozionalena eta adierazkorrena da.
Kolore Sintesiak
- Bateketaren Sintesia: Argia sorrarazten duten baliabideetan erabiltzen da. Oinarrizko kolore gisa: gorria, berdea eta urdina (RGB).
- Kenketa Sintesia: Argia islatzen duten baliabideetan erabiltzen da. Oinarrizko kolore gisa: ziana, horia eta magenta (CMY).