Ikusmenaren Akatsak eta Argiaren Islapena

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,08 KB

Begiaren Akats Arruntenak

Miopia

Miopia: Urruneko puntua infinitoan egon beharrean hurbilago dago, distantzia mugatu batean. Urruneko puntutik urrunago dauden objektuak ez ditugu ondo enfokaturik ikusiko.

Zergatiak:

  • Kornean kurbadura handiagoa dagoelako.
  • Begia borobila izan beharrean luzeegia delako (irudia erretinaren aurrean sortzen da).
  • Zenbat eta urrunago, gero eta indar handiago egin behar du muskuluak.

Akatsa zuzentzeko, lente dibergente bat erabiltzen da. Lentearen distantzia fokala gure urruneko puntuaren berdina da, horrela irudia gure urruneko puntutik baino hurbilago sortzen da.

Hipermetropia

Hipermetropia: Hurbileko puntua egon behar den distantzia baino urrunago dagoenean. Hurbileko puntutik hurbilago dauden objektuak ez ditugu ikusiko.

Zergatiak:

  • Korneoa lauegia delako.
  • Begia laburregia delako (irudia erretinaren atzetik sortzen da).

Lente konbergente bat erabiliz konpontzen da, irudia urrunago eta birtuala izan dadin.

Presbizia

Presbizia: Hipermetropiaren antzekoa da; hurbileko puntua egon behar den lekutik urrunago dago. Hurbileko puntutik hurbilago dauden objektuak ez ditugu ondo ikusiko.

Zergatiak:

  • Adinagatik gertatzen da.
  • Muskulu ziliarrek indarra galtzen dutelako.
  • Kristalinoak malgutasuna galtzen duelako.

Ezin dugu kristalinoa behartu, eta hurbilegi dauden objektuak ezin ditugu enfokaturik ikusi. Lente konbergenteak erabiliz konpontzen da.

Astigmatismoa

Astigmatismoa: Distantzia berean dauden norabide desberdinak ez ditugu aldi berean enfokaturik ikusiko.

Zergatia:

  • Kornea ez delako guztiz esferikoa.

Konpontzeko, kurbadura-erradio ezberdineko lenteak erabiltzen dira. Beraz, astigmatismoa daukagunean, ezin dizkiogu betaurrekoak beste bati utzi, kantitatea eta norabidea kontuan hartu behar direlako; oso espezifikoa da.

Argiaren Islapena

Argiaren uhin-izaeraren ondorioz, argiaren kasuan ere agertzen dira lehenago beste uhinen kasu orokorrean azaldutako zenbait fenomeno. Haien artean islapena dago: argi-uhin bat mota desberdineko bi ingurune gardenen arteko banaketa-gainazalera iristean, parte bat islatu egiten da.

Islapenaren Legeak

  • Izpi erasotzailea, eraso-puntuko gainazalaren normala eta izpi islatua plano berean daude.
  • Eraso-angelua eta islapen-angelua berdinak dira.

Islapen Osoa

Islapen osoa argia ingurune batetik errefrakzio-indize txikiagoko beste ingurune batera pasatzean gertatzen dena da.

  1. Argi-izpia errefrakzio-indize txikiagoko ingurune batera pasatzen denean, normaletik urrunduz errefraktatzen da.
  2. Eraso-angelua handiago egitean, errefrakzio-angelua ere handiago bihurtzen da.
  3. Eraso-angelu jakin batean (muga-angelua), errefrakzio-angelua r=90º-koa da.
  4. Eraso-angelua hori baino handiagoa bada, argi guztia islatu egiten da. Fenomeno horri islapen osoa deritzo.

Entradas relacionadas: