Ikus-entzunezko Komunikazioaren Oinarrizko Ikuspegiak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Informática y Telecomunicaciones

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,97 KB

III. Atala: Ikuspegiak

1. Zeintzuk dira collagearen eta fotomuntaketaren arteko aldeak?

  • Fotomuntaketa: argazkiak itsatsi.
  • Collagea: elementu heterogeneoak itsatsi.

2. Irudi eta testuaren arteko artikulazio motak publizitatean

Gehien erabiltzen diren artikulazio motak publizitate eta propagandan:

  • Didaktikoa - Polisemikoa - Motibagarria
  • Polisemikoa - Monosemikoa - Limurtzailea
  • Monosemikoa - Polisemikoa - Limurtzailea
  • Monosemikoa - Monosemikoa - Polisemikoa

3. Iragarkietako irudien eta testuaren arteko balizko uztardurak

Hiru uztardura mota dira:

  1. Irudia ilustrazio gisa.
  2. Irudia edukia emateko oinarrizko adierazpena.
  3. Irudia eta testuaren arteko osagarritasuna.

4. Kartelen eta inprimatutako iragarkien arteko aldeak

Iragarki inprimatua:
  • Aldizkari edo egunkarietan agertzen da.
  • Kartela baino txikiagoa da, eta irakurtzeko behar den distantzia ere txikia da.
  • Kartelak baino testu-kantitate handiago eta luzeagoak agertzen ditu.
Kartela:

Irudi finkoa da; hormetan edo publizitate-paneletan ikusten dugu beti, espazio publikoaren parte da. Gehienetan, neurri handikoak dira, koloreetan eginda daude eta irudiak testuak baino espazio handiagoa betetzen du. Kartelak ikus- eta hitzezko estimuluen eragin bateratuaren bidez lortzen du bere eragina hartzailearengan. Kartelaren irudia estimulu indartsua da, eta testua, berriz, estimulu ahula.

5. Zertarako balio dute iragarkiek?

Funtzio nagusiak:

  • Publizitate-funtzioa: kontsumorako produktuen aurkezpen publikoarekin erlazionatutakoa.
  • Propaganda-funtzioa: ideien hedapenarekin erlazionatutakoa.

Beste funtzio batzuk:

  • Funtzio ekonomikoa
  • Funtzio limurtzailea
  • Funtzio informatzailea
  • Funtzio didaktikoa
  • Funtzio estetikoa

6. Iragarkietan erabiltzen diren prozedura limurtzaileak

  1. Agindua
  2. Sugestio hipnotikoa
  3. Erreflexu baldintzatua
  4. Norberaren irudiari deia
  5. Argudioa

7. Iragarkia diseinatzeko faseak

  1. Mezua hautatu.
  2. Irudia hautatu eta sortu.
  3. Testua eta letra mota hautatu.
  4. Konposizio mota hautatu eta zirriborroak egin.
  5. Behin betiko iragarkia egin.

8. AEBetako eta Europako komikien ikuskeren arteko aldea

  • AEBetan: komikiak kazetekin batera saltzen ziren.
  • Europan: komikiak haurren denbora-pasarako jostailu kontsideratuak izan dira.

9. Komikien analisirako zehazten diren alderdiak

  1. Makrounitate esanguratsuak
  2. Unitate esanguratsuak
  3. Mikrounitate esanguratsuak

10. Zinearen analisirako bereizten diren kategoriak

  • Espaziozko egitura
  • Denborazko egitura
  • Muntaketa
  • Soinua

11. Zinearen genero nagusiak

Idatzi gero bakoitzeko zuk ikusitako film bana:

  • Dokumentala
  • Westerna
  • Polizia-zinema
  • Musikela
  • Komedia
  • Beldurrezko-fantastikoa
  • Zientzia-fikzioa

12. Telebistaren fikziozko eta ez-fikziozko genero nagusiak

Fikziozkoak:
  • Sitcom (Friends)
  • Telekomediak (Zuek hor ta gu hemen)
  • Serie dramatikoak (Breaking Bad)
  • Kulebroiak
  • Gazteentzako serieak (Fisica o quimica)
  • Telesailak (Goenkale)
  • Miniserieak (Ojo por ojo)
Ez-fikziozkoak:
  • Lehiaketak (Bost baietz)
  • Musikalak (Goazen!)
  • Talk show (Sálvame)
  • Magazine (Sálvame)
  • Reality show (Gu ta gutarrak)
  • Albisteak

13. Telebistako albistegien alderdi nagusiak

  • Dekoratuak
  • Aurkezleak
  • Edizioa
  • Irudi laguntzaileak

14. Haurrentzako telebistako berariazko generoak

  • Marrazki bizidunak
  • Gazteentzako serieak
  • Biltegiak
  • Publizitatea
  • Hezkuntzako programak

15. Zinearen eta telebistaren arteko aldea

Zinema telebistarekin alderatuz gero, zera egiazta daiteke: zinemak pantailan hartzen duen ikus-eremu handiaren eraginez eta filma etenik gabe ikusten denez, hartzailea ekintza dramatikoarekin eta pertsonaiekin errazago identifikatzen eta inplikatzen da. Telebistan, aldiz, publizitatea sartzeko etenak direla eta, identifikazio-prozesua ere eten egiten da, hartzailea ekintza dramatikoan sartzera eta ekintza dramatikotik irtetera behartzen baita.

16. Haur eta gazteak al dira telebista gehien ikusten duten taldea?

Haur eta gazteek, batez beste, 19 ordu astero ikusten dute telebista (Medrano, Palacios eta Aierbe, 2007), baina ez dira telebista aurrean denbora luzeena ematen duten populazio-taldea (García eta Molina, 2008).

Entradas relacionadas: