IKTak Hezkuntzan: Konpetentzia Digitala eta Baliabideak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Magisterio

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,66 KB

Gaia

Sarrera

  • Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) erabilera berebizikoa bilakatu da gure gizartean eta egunerokotasunean. Funtsezkoa da umeek IKTak modu egokian erabiltzen ikastea, horrela ikasgai ezberdinetako ezagutzak hedatuko baitituzte.

Informazio- eta Komunikazio-Teknologiak (IKT)

  • IKTak ordenagailuetan islatzen dira eta etengabe eboluzionatzen ari dira. Gaur egungo IKT ezberdinak: CDak, DVDak, telefono mugikorra, tabletak, ordenagailuak, Interneta, arbel digitalak, etab.
  • IKT kontsideratzen da: Digitalizatu daitekeen guztia eta informaziorako, datu bilketarako eta komunikaziorako balio duen guztia.
  • Hezkuntzari begira, IKT-en erabilerak hezkuntza-kalitatea bermatzen du, ikasle guztiek teknologia aukera honen aurrean eskubide berdinak izan ditzaten.

IKT motak

  • Interneta: Informaziorako eta komunikaziorako zentralizatu gabeko sare telematikoen sarea. Erabiltzaileak edozein motatako informazioa erabil dezake. Sarrera librea da, eta horrek potentzia handia suposatzen du, baina, aldi berean, etengabeko arriskua. Ondo erabilita, gelarako baliabide egokia da. Funtsezkoa da informazioa bilatzen ikastea, baina baita horren inguruan jarrera kritikoa izatea ere.
  • Multimedia: Ordenagailuek informazio digitala erabiltzeko duten gaitasunaren zabaltzearen bidez sortua: testuak, bideoak, irudiak, soinuak, etab.
  • Ordenagailu eta tabletak: Ikasgelako irakaslearen ordenagailua. Teknologiaren aurrerapenek, Eskola 2.0rekin, ikasle bakoitzak ordenagailu propioa izatea ekarri dute; tableten erabilera ere gero eta handiagoa da irakaste-ikaste prozesuan.
  • Arbel digitala: Pantaila interaktiboa. Baliagarria da irakaste-ikaste prozesuan, baliabide informatikoak edo multimedia erabiliz aurkezteko bidea ematen baitu. Geletan arbel digitala egoteak irakasle eta ikasleei taldeka lan egiteko eta komentatzeko aukera ematen die.
  • Software hezitzailea: Eduki, hezkuntza-helburu eta irakaskuntza-funtzioaren arabera software ezberdinak sor daitezke. Hauek oso motibatzaileak izan daitezke ikasleentzat, eta Lehen Hezkuntzarako (LH) egokiak direnak ere badaude.

IKTak Hezkuntzan Aplikatzeko Moduak

IKTak irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuetan txertatzea

  • 236/2015 DEKRETUAN (abenduaren 22koa) zehazten den moduan, Oinarrizko Hezkuntza amaitzen duten ikasleek konpetentzia digital eta mediatikoa eskuratu behar dute, alfabetatze edo gaikuntza funtzional osoa bermatzeko.
  • Alfabetatze multimediatiko hori lortzeko, baliabide digitalak modu normalizatuan txertatu behar dira arlo eta ikasgai guztietan, irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuetan.
  • Konpetentzia hori garatzeak modu etikoan eta arduratsuan jarduten ikastea dakar (besteak beste, pertsonen intimitatea, norberaren irudia eta sexu-joera eta -nortasuna kontuan hartuz, eta sexismoari eta arrazakeriari aurre eginez). Alderdi horiek irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuen eta -egoeren plangintzan sartu behar dira.
  • Irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuetan, Informazio eta Komunikazio teknologien bitartez, ikasleek konpetentzia digitala garatzeko aukera izango dute.

Konpetentzia Digitala

  • Ikasleek eskuratu beharreko Oinarrizko Zehar Konpetentzien artean dugu hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia.
  • Definizioa: Konpetentzia digitalak barne hartzen du informazioaren eta komunikazioaren teknologiak modu sortzaile, kritiko, eraginkor eta seguru batez erabiltzea, ikasteko, aisiarako, inklusiorako eta gizartean parte hartzeko.

Konpetentzia Digitala Garatzeko Elementuak

Informazioa
Informazioa bilatzeko eta Interneten nabigatzeko estrategia ugari erabiltzeko gai izan behar du norberak, eta jasotako informazioa aztertzen eta kudeatzen jakin behar da. Kritikoa izan behar da informazioarekin, horren baliozkotasuna eta sinesgarritasuna egiaztatuz.
Komunikazioa
Sarean komunikatzeko tresna-sorta zabala erabili behar da (mezu elektronikoak, txatak, blogak, foroak, etab.); norberaren asmoari hobekien erantzuten diotenak hautatu, hartzailearen arabera egokituz. Hainbat tresna digital eta baliabide maiztasunez eta konfiantzaz erabiltzeko gai izan behar du norberak.
Edukiak sortzea
Askotariko formatu, plataforma eta ingurunetan eduki digitalak sortzeko gai izan behar du norberak, eta tresna digitalak erabiltzen jakin behar da produktu multimedia originalak sortzeko eta lehendik dauden edukiak uztartu eta eduki berriak sortzeko.
Segurtasuna
Sareko arriskuak eta mehatxuak ulertu eta norberaren gailu digitalak babesten eta segurtasun-estrategiak eguneratzen jakin behar da. Pribatutasunarekin lotutako gaiak aintzat hartuta eta datuak nola biltzen eta erabiltzen diren kontuan hartuta, jakin behar da nork bere burua mehatxuen, iruzurren eta jazarpen zibernetikoen aurrean babesten, norberaren datuak ganoraz gordeta eta besteen pribatutasuna errespetatuta.
Arazoak konpontzea
Beharrizan teknologikoak aztertu, ezarritako helburuari dagokion tresna egokia aukeratu eta atazak ebazteko gai izan behar da; kritikotasuna funtsezkoa da. Teknologia digitalak erabiltzeko gauza izan behar du norberak, produktu berritzaile-sortzaileak egiteko eta arazo kontzeptualak konpontzeko (banaka edo lankidetzan).

Estrategia eta Baliabideak

  • IKTek egungo gizartean hartu duten garrantzia kontuan izanda, konpetentziak eskuratzeko ezinbesteko tresna bihurtu zaizkigu eskoletan, ikaskuntza-prozesuko elementu bat gehiago izanik.
  • Helburuak:
    • Bitartekari edota hobetzeko tresna gisa (edukiak ikasteko, irakasleek hobeto irakasteko eta azalpenak sakontzeko).
    • Prozedura ezberdinak eta ohitura eta jarrerak garatzeko (garapen kognitiboa bultzatu, komunikatu, elkarlanean lan egin, ekin).
    • Ikasitakoa biltegiratu eta ordenatzeko (edukiak, prozesuak...).
    • Ohitura eta jarrerak garatzeko.

Baliabide Motak

  • Giza baliabideak: IKTak hezkuntzan ondo integratzeko irakasleen konpetentzia digitala sustatu behar da. Ikasgelan baliabide digitalak erabiltzeko prestakuntza eta hezkuntza-baliabideak elkarrekin erabiltzeko komunitate birtualak sortu behar dira. Horrela, IKTak erabiliz funtzio pedagogikoak indartu behar ditugu.
  • Baliabide materialak:
    • Material didaktiko tradizionalak (liburuak, jolasak, bideoak...) Interneten bidez lor daitezke.
    • Programa informatiko aplikagarriak.
    • Ziberespazioak: web orriak, atari hezitzaileak (blogak...), eta baliabideen zentroak (hezkuntza aholkularitza, Berritzegunea...).
  • Baliabide espazialak: IKT-en erabilerak ikastetxeko gune ezberdinak erabiltzeko aukera ematen du: ikasgela, informatika gelak, liburutegia, ikus-entzuneko gela, etab.
  • Baliabide metodologikoak: IKTak erabiltzerakoan, aurrezagutzetatik abiatu behar da, pixkanaka garapenerako maila berriak bultzatuz. Irakaskuntzari ikuspuntu globalizatua eman eta ikasle bakoitzaren autonomia, sozializazioa eta ikasten ikasteko gaitasuna sustatu behar dira. Helburua ikaskuntza esanguratsua erraztea da, ikasleek ikasi beharrekoak barneratuz eta konpetentzia digitala bereganatuz.

Ondorioak

Bibliografia

  • 236/2015 DEKRETUA, abenduaren 22koa, Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen duena.
  • Sancho, J.M. (1994). Para una tecnología Educativa. Barcelona: Horsori.

Entradas relacionadas: