Ikastetxearen Antolakuntza eta Hezkuntza Proiektua
gaia: Ikastetxearen antolakuntza eta proiektuak
Ikastetxearen dokumentu nagusiak:
- Hezkuntza Proiektua
- Tutoretza Plana
- Aniztasun Plana
- Proiektu Linguistikoa
- Harrera Plana
- Elkarbizitza Plana
Ikastetxeko Hezkuntza Proiektua (IHP)
Ikastetxeko Hezkuntza Proiektuak, ikastetxeak bere autonomiatik abiatuta egindako hezkuntza-aukera eta jardun-ildo nagusiak jasotzen dituen proposamen integrala zehaztuko du. Hezkuntza-komunitateak ikastetxean egingo duen esku-hartzea koherentziaz zuzentzeko erreferentzia izango da.
IHP-aren osagaiak:
- Ikastetxearen nortasunari gorputza ematen dioten ezaugarriak eta balioak.
- Hezkuntza-helburuak.
- Ikasleek eskuratu beharreko oinarrizko konpetentziak.
- Hizkuntzaren, curriculumaren eta antolakuntzaren arloko irizpideak, estrategia-lerro nagusiak eta lehentasunak, guztiak ikastetxearen ingurunearen araberakoak.
Kontzeptuak: Partaidetza, erabilera eta xedea, jatorri eta baldintzatzaileak, elementu edo atalak.
Prozesuen araberako antolakuntza
Prozesua: Ekintza eta akzio multzo antolatu eta erlazionatuak dira, helburuak eta hobekuntza jarraia ahalbidetzen dituztenak.
Prozesuak eskolaren oinarrizko helburuaren arabera antolatzen dira:
- Prozesu eragileak: Hezkuntzarekin erlazionatuak (ikaskuntza eta irakaskuntza).
- Prozesu estrategikoak: Planifikazioarekin erlazionatuak (zuzendaritza eta estrategiak).
- Euskarri-prozesuak: Zerbitzuekin erlazionatuak (komunikazioa eta zerbitzuak).
- Hobekuntza-prozesuak: Hobekuntza jarraiarekin erlazionatuak (kalitatea eta hobekuntza jarraia).
Funtzioen araberako antolakuntza
Eskolako pertsona garrantzitsuen taldeak (poterearen arabera) eratzen diren antolakundea da.
- Gobernu-organoak: Eskola Kontseilua, Zuzendaritza Taldea, Zuzendaria, Klaustroa.
- Koordinazio-organoak: Departamentuak, irakaslegoa, tutoretza.
Lidergo motak
- Ez-lidergoa: Lidergo-formarik onena lidergo posible minimoa dela pentsatzen du.
- Lidergo transakzionala:
- Salbuespenekiko zuzendaritza: Bakarrik parte hartzen du ez badira asetzen ezarritako estandarrak edo ezer ondo ez badabil.
- Gertakizunagatiko zuzendaritza: Sariak ematen ditu aurrez hitzartutako errendimendu-graduen arabera egindako ahaleginaren truke.
- Lidergo transformazionala: Optimismoa eta segurtasuna transmititzen ditu.