Ikastetxearen Antolaketa eta Funtzionamendua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Magisterio

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,2 KB

Zuzendaritza Organoak

Talde Organoak

Ordezkaritza Organo Gorena

Eskola-bizitzarako funtsezko erabakiak hartzen ditu. Gutxienez hiru hilabetez behin biltzen da. Hezkuntza proiektua, antolamendu araudia eta urteko programazioa onartu eta ebaluatzen ditu. Honako kide hauek osatzen dute:

  • Zuzendaria
  • Ikasketa Burua
  • Zinegotzi bat
  • Irakasleak
  • Gurasoak eta ikasleak
  • Idazkaria

Zuzendaritza Taldea

Zuzendariak, Ikasketa Buruak eta Idazkariak osatzen dute. Egitekoak:

  • Zuzendariari laguntzea
  • Planak aurrera eramatea
  • Koordinazioa
  • Urteko txostena
  • Kanpoko harremanak
  • Irakasle taldeak antolatzea

Irakasle Klaustroa

Irakasleek eta Zuzendariak osatzen dute. Gutxienez ikasturtearen hasieran eta amaieran biltzen da. Egitekoak:

  • Ikasketa proiektua egin eta onartzea
  • Ikasleak ebaluatu eta berreskuratzeko irizpideak ezarri eta koordinatzea
  • Tutoretzak
  • Jarduera-arauak onartzea
  • Txostenak gauzatzea

Banakako Organoak

Zuzendaria

Ikastetxearen kudeaketa eta jardueren arduraduna da. Egitekoak:

  • Ikastetxearen ordezkaritza ofiziala
  • Gastuen baimena
  • Ikastetxearen jarduera zuzendu eta koordinatzea
  • Egiaztagiri ofizialak
  • Arauak, erabakiak, proiektuak eta egitarauak betearaztea

Ikasketa Burua

Ikasketa proiektua eta irakaskuntza jardueren egitaraua koordinatu eta gauzatzen direla zaintzeko arduraduna. Egitekoak:

  • Irakaskuntza-jarduerak koordinatzea
  • Eskolako egutegiak egitea
  • Gelak izendatzea

Idazkaria

Egitekoak:

  • Bilkuretako gai-zerrenda prestatzea
  • Aktak, espedienteak eta agiriak zaintzea

Administratzailea

Zuzendariari aurrekontua betetzen laguntzen dio. Egitekoak:

  • Kontularitzaz arduratzea
  • Beharrizanen zerrenda
  • Aurrekontu agiria
  • Hitzarmenak
  • Mantentze-lanen zainketa

Partaidetza eta Lankidetza Organoak

Gurasoen Batzarra eta Ikasleen Parte-hartzea

Ikastetxearen kudeaketan parte hartzeko organoa da. Egitekoak:

  • Proposamenak egitea
  • Irakaskuntza-jardueren egitaraua, prestakuntza-jardueren, eskolaz kanpokoen eta osagarrien egitaraua, urteko kudeaketa egitaraua gauzatzeari buruzko balorazioa
  • Zuzendaritza Taldearekin eta Irakasle Klaustroarekin harremanak izatea
  • Gurasoen ekimena sustatzea
  • Batzar-organoetan gurasoen ordezkari direnak bileratara deitzea
  • Ikastetxe bakoitzeko AJA-k ikasleen parte-hartzea bideratuko du

Pedagogia-Koordinazio Organoak

Tutorea

Egitekoak:

  • Programazio didaktikoa egitea
  • Curriculum arloetako eskolak ematea
  • Ikasleen ikaskuntza orientatzea
  • Gurasoei beren seme-alabek parte hartzen duten ikasjardueren/hezkuntza prozesuaren berri ematea
  • Tutoretza plana garatzea
  • Ikasleei euren taldean eta eskolako bizitzan integratzen laguntzea
  • Laguntza irakasleekin curriculum egokitzapenak koordinatzea
  • Ebaluazio prozesua koordinatzea

Zikloko Taldeak

Zikloan eskolak ematen dituzten maisu/maistra guztiek osatzen dute. Ikasketa Buruaren zuzendaritzapean, hezkuntza-ziklo bakoitzeko irakaskuntzak antolatu eta garatzen dituzte. Ziklo talde bakoitzean koordinatzaile bat dago. Egitekoak:

  • Dagokion zikloko irakaskuntza koordinatzea
  • Zikloko ebaluazio-prozesuak ebaluatzea
  • Pedagogia Koordinaziorako Batzordean parte hartzea
  • Ikasketa Buruak agindu diezazkiokeen gainerako egitekoak

Didaktika Sailak

Irakaslez osatutako lan-taldeak dira, arduradun edo sailburu batek zuzenduta. Egitekoak:

  • Lanak banatzea
  • Lana zuzentzea eta koordinatzea
  • Bilerak antolatu, prestatu eta zuzentzea
  • Programazioaren edukiak eta gutxieneko exijentzia-maila bete daitezen arduratzea
  • Sailak egindako nahikotasun-proben kalifikazioa ikuskatzea
  • Saileko okerrak komunikatzea

Pedagogia Koordinazio Batzordea

Zuzendariak/Ikasketa Buruak, zikloetako koordinatzaileek eta aholkulariak parte hartzen dute. Curriculum proiektua eta izan ditzakeen aldaketak gauzatzeko lanen koordinazioa egiten dute. Egitekoak:

  • Curriculum-proiektua eta beronen ebaluazio-plana proposatzea
  • Curriculum-proiektua betetzen dela zaintzea

Hezkuntza eta Eskola Zerbitzuak

Hezkuntza jardueraren osagarri dira. Hezkuntza zerbitzuak irakasleei laguntzeko dira, eta eskola zerbitzuak ikasleei eta familiei laguntzeko. Hezkuntza-zerbitzuetako batzuk:

  • Laguntzeko zerbitzua
  • Orientabide-zerbitzua
  • Baliabide didaktikoen zerbitzua
  • Jarduera osagarrien eta eskolaz kanpoko jardueren zerbitzua
  • Enpresako praktiken tutoretzarako batzordea

Eskola-zerbitzu batzuk:

  • Jantokia
  • Laguntza eta informazioa emateko zerbitzua
  • Segurtasun eta higiene batzordea
  • Garraioa

Aholkulariaren Funtzioak

Tutoreei eta irakasleei laguntzen die, ikasle aniztasunari eta hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen beharrei erantzuteko. Tutoretza Plana prestatzen eta garatzen laguntzen du. Jardunaldia hiru esku-hartze esparrutan banatzen da:

  • Ikastetxeko irakasleekin egindako esku-hartzetan aholkularitza ematea
  • Gelako inguru arruntean lankidetzarako esku-hartzeak egitea
  • Ikasleei hezkuntza-laguntza emateko eta hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei banakako arreta eta laguntza ematea

Berrikuntza Eremuak

Aholkularitzaren Eremuan

  • Alderdi didaktikoetan aholkularitza eskaintzea
  • Irakasleek egindako ekarpenak baloratu eta bideratzea
  • Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak sustatutako programetan aholkularitza eskaintzea
  • Ikastetxeetako pedagogi baliabideen eta material didaktikoen eskariak kudeatu eta bideratzea

Prestakuntzaren Eremuan

  • Zonaren araberako prestakuntza planak diseinatzea
  • Ikastetxeetako prestakuntza proiektuetako plangintza, aholkularitza eta ebaluaketan lankidetzan aritzea
  • Erkidegoko irakasleen prestakuntza-planetan elkarlanean aritzea
  • Irakaslegoaren eskariak bideratzea
  • Irakasleen prestakuntza
  • Ikastetxeetako proiektuen eskarietatik eratorritako prestakuntza kudeatzea

Berrikuntza, Esperimentazio eta Ikerketaren Eremuan

  • Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari laguntzea aztertzen
  • Hezkuntza Premia Bereziko ikasleak direla eta, ikastetxe eta irakasleei aholkua ematea
  • Sailak edo ikastetxeek sustatutako berrikuntza eta esperimentaziorako proiektuen plangintzan, aholkularitzan eta ebaluazioan parte hartzea
  • Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren behar, helburu eta norabideetara egokitutako materialen sorkuntza lantzea
  • Eskola- eta curriculum-materialak aztertzea eta ebaluatzea
  • Irakasleen artean esperientziak truka daitezen bultzatzea
  • Hezkuntza sisteman iragartzen diren premien ondorio zuzena diren ekintza eta programa guztiak bultzatzea
  • Zonako baliabideak kudeatzea, hezkuntza premia berezien eremuan

Entradas relacionadas: