Ikasleen ideia alternatiboak zientzian: jatorria, ezaugarriak eta identifikazioa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,68 KB
Ikasleen Idea Alternatiboak
Zer dira ideia alternatiboak?
Ikasleek irakaskuntza formalera iritsi aurretik fenomeno naturalez eta ikasgaiez dituzten ikusmoldeak dira. Ikusmolde hauek sarritan ez dira aldatzen irakaskuntza jaso ondoren. Ikasleek "hasierako eskemak" erabiltzen dituzte ikasten dutena interpretatzeko, eta hauek eragin handia dute kontzeptu zientifikoen ulermenean.
Adibide batzuk:
- Fotosintesia eta arnasketa prozesu paraleloak direla.
- Berezko sorrera.
- Ingurunea izaki bizidunen ezaugarrien arduradun nagusia dela.
- Arnasketa birika-mailan soilik ematen dela.
- Altuera handian fosilen agerpena itsas mailaren mugimenduarekin erlazionatzea.
- Gogortasuna eta higadura nahastea.
Beste izen batzuk:
- Errore kontzeptualak
- Aurrekontzeptuak
- Hasierako ideiak
Ideia Alternatiboen Jatorria
Hainbat faktorek eragiten dute, batzuk eskola-ingurunearekin lotuta eta beste batzuk ez.
Jatorri nagusiak:
- Eguneroko bizitzaren behaketak eta esperientziak: Adibidez, elikagaiak usteltzen direla eta lizunak agertzen direla, edo gorputzak eguzkitan beltzarantzen dela.
- Eguneroko hizkuntzaren eta hiztegi zientifikoaren interferentzia: Adibidez, "gorozki" eta "iraizte" hitzen erabilera.
- Gizarte bakoitzaren kultura eta komunikabideak: Adibidez, proteina asko hartzea osasungarria delako ustea, edo landareekin lo egitea txarra dela oxigenoa hartzen dutelako.
Ideia Alternatiboen Ezaugarriak
- Barneko koherentzia dute.
- Pertzepzioan oinarrituta daude ("sinisten da ikusten dena").
- Norberaren eraikuntzak dira.
- Testuinguruaren menpe daude.
- Historian zehar zientzialariek izan dituzten ideiekin antzekotasunak dituzte.
- Iraunkorrak dira.
Nola Identifikatu Aurreideiak?
Ikasleek irakasten zaienari buruz "zerbait dakite", eta hori kontuan hartu behar da irakastean.
Tresnak:
- Solasa
- Horma-irudiak
- Ideien zirimola
- Marrazkiak
- Mapa kontzeptualak
- Galdetegi irekiak
- Galdetegi itxiak
Galdetegi Irekiak:
- Hizkuntza grafikoak erabiltzea lagungarria da.
- Galderak ondo kontestualizatu behar dira.
- Ez dute azterketak gogorarazi behar.
- Azalpen luzeentzako tokia utzi behar da.
- Ez dira luzeegiak izan behar (3-5 galdera).
Galdetegi Itxiak:
Informazio gutxiago ematen dute, baina errazagoak dira aztertzeko. Hainbat erantzun posible ematen dira. Zaila da erantzun egokiak aukeratzea, ikasleen ikuspegitik egin behar delako.