Ikasle Bereziak: Eskolatze Inklusiboa eta Zereginen Ikaskuntza

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Magisterio

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,54 KB

Ikasle Bereziak Eskolatzea

Ohiko Ikastetxean Eskolatzea

Haurra ohiko ikastetxe batean eskolatuko da, bertako pertsona-baliabideak eta baliabide materialak ondo irakasteko nahikoak baldin badira. Salbuespenez, eta ezinbestekoa denean baino ez, ikastetxe berezi batean eskolatu ahal izango da, Berritzeguneko HPB aholkulariek kasuaren txostena egin eta gero. Haur hezkuntzako helburuak betetzeko, etapa honetan eskolatzeko lehentasuna ikasle bereziek izango dute.

Kasu bakoitzak eskatutako baliabide guztiak eskuratzea egon da, bai maila pertsonalean bai materialean, eskolatzea beti posible izan dadin, adin horietako haurrentzako ohiko baliabideak nahikoak baldin ez badira.

Zereginen Ikaskuntzako Gelak

Buru-atzeratuak izateagatik beharrizan bereziak dituzten ikasleak lan egiteko eta bizitza heldurako prestatzea da gela horien helburua. Beren ezaugarri nagusia ikasketetatik helduen bizitzara eta lan mundura pasatzeko zubia izatea da.

Zereginen ikaskuntzako gela horiek batxillergoa dagoen institutoetan eta hezkuntza bereziko ikastetxeetan ipiniko dira.

Curriculum Egitasmoa

Zereginen ikaskuntzako gelak bere curriculum egitasmoa izango du, ikastetxearen curriculum-egitasmo orokorraren barnekoa eta gela berezi horretako irakasleek egindakoa. Egiteko, horiek ikastetxeko orientabide-zerbitzuen laguntza izango dute, baita Berritzegunearena. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak curriculum-proposamena egingo du, zereginen ikaskuntzako geletako curriculum-egitasmoak garatzeko lagungarria izango dena.

Entradas relacionadas: