Ikaskuntzaren Ikusmolde Konduktistak: Pavlov eta Bandura
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,66 KB
Ikaskuntzaren Ikusmolde Konduktistak
2.1. I.P. Pavlov-en aurkikuntza
Pavlov, txakurren liseriketari buruz ikertzen ari zela, baldintzapen klasikoa deituriko ikerketa aurkitu zuen. Honen bidez, gizaki eta animaliek estimulu neutro baten aurrean automatikoki erantzuten ikasten dute.
Baldintzapenaren aurretik:
Janariaren aurrean (Sbg), txakurraren erantzuna (Ebg) txistuketa izaten zen. Txirrina (Sn) jo ondoren, berriz, txakurrak ez zuen erantzunik ematen (ez txistuaketa). Beraz:
- Txirrina (Sn) estimulu neutroa da, ez du erantzunik sortarazten.
- Janaria (Sbg) estimulu baldintzatugabea da, txistuaketaren erantzun automatikoa sortarazten zuelako.
- Txistuaketa janariaren ondoren (Ebg) erantzun baldintzatugabea da, erantzun automatikoa gertatzen delako janariaren ondoren.
Baldintzapena:
Hiru elementu hauek erabiliz txakurra baldintzatu zitekeela txirrina entzun bezain pronto baieztatu zuen. Soinua aztertu (Sn), segundo bat itxaron eta janaria eman. Hau errepikatu aldi askotan. Txakurraren erantzuna soinuaren aurrean txistuaketa izaten zen.
Baldintzapenaren ondoren:
- Janaria (Sbg) jarraitzen du izaten.
- Txistuaketa janariaren ondoren (Ebg).
- Txirrina (Sb) estimulu baldintzatua bihurtzen da, txistuaren erantzun automatikoa sortarazten duelako.
- Txistuaketa txirrinaren ondoren (Eb) erantzun baldintzatua bihurtuko da.
Bi motatakoak izan daitezke ikasitako erantzunak: hunkipen erantzunak (beldurra, atsegina) edo erantzun fisiologikoak (giharretako tentsioa).
2.3. Pavlov: erabilera psikopedagogikoak (kondizionamendu klasikoa)
Kondizionamendua: Prozesu honekin erantzun berriak ikasi. Estimulu neutro (Sn) baten ondoren estimulu baldintzatugabea (Sbg) aurkezten badugu behin eta berriz, estimulu neutroa estimulu baldintzatua bihurtuko da.
Kontrakondizionamendua: Prozesu hau erabiliko da erantzun baldintzatua desagertzeko. Estimulu baldintzatuaren (Sb) ondoren estimulu baldintzatugabea (Sbg) agertzen ez denean, eta prozesua askotan gertatzen bada, erantzun baldintzatua (Eb) (listua jariatzea) desagertu egingo da.
Jeneralizazioa: Antzeko estimuluen aurrean erantzuna ematea da. Hau gertatzen da estimulu baldintzatuaren aurrean emateaz aparte, baldintzapen prozesuan erabilitako estimuluen aurrean ematen denean.
Diskriminazioa: Jeneralizazioaren kontrako prozesua da. Antzeko estimuluen aurrean estimulurik ez ematea. Adibidez: txakur baten beldur izatea, baina ez beste guztien beldur.
2.5. Jokabidearen aurrekariak eta ondorioak
Jokabidea: Pertsona batek egoera jakin batean egiten duena da. Eta hauek inguruneko beste gertaerekin erlazionatuak daude.
Jokabidean, aurrekariak eta ondorioek eragina dute. Jokabidea alda eta kontrola daiteke ondorioak eta aurrekariak kontrolatuz.
Ondorioen kontrola: bi mota daude: errefortzuak eta zigorrak.
- Errefortzua: Jokaera baten ondoren errefortzua gertatzen da. Jokaera errepikatzen da. Errefortzua = Jokabideen gehikuntza
- Errefortzu positiboa: Ekintza batek zerbait positiboa atzetik dakar. (zoriondu, goxokiak...).
- Errefortzu negatiboa: Egoera ezatsegin baten bukaera. (bukaerako azterketatik libratzeko, partzialak aprobatu).
- Zigorra: Jokaera baten ondoren zigorra agertzen da. Jokaera desagertzen da. Zigorra = Jokabideen gutxiagotzea
- Zigor positiboa: Jokaera baten ondoren estimulu desatsegina agertzea. (isuna, suspentsoa...).
- Zigor negatiboa: Jokabide baten ondoren zerbait atsegina kentzea. (posterik gabe...).
2.6. A. Bandurak egindako ikerketak: hipotesia, ondorioak
Haurrekin egin zuen ikerketa. Bi talde eratu zituen; lehenengo taldeak pelikula agresiboa ikusi zuen, bigarrenak berriz ez-agresiboa. Lehenengoak agresibitatea erakutsi zuen, bigarrenak ez.
- Hipotesia: Eredu bat behatuz eta ikusitakoa imitatuz ikasten da.
- Ondorioak:
- Haurrak erasokorragoak agertu ziren eredu erasokorra behatu ondoren.
- Jokabide ugari eredu bati behatuz eta gero imitatuz ikasten dira.
- Eredu guztiak ez dira berdin imitatzen.
Haurrek gehien miresten dituzten pertsonak gurasoak eta irakasleak dira. Irakasleak ahaleginak egin behar ditu eredu egokia izaten.
2.7. Erabilpen psikopedagogikoak (ikaskuntza sozialaren teoria: Bandura)
Behaketaren bidez jokabide berriak ikasi: hizkuntza, kirol-abilezia, jaten, lokarriak lotzen... Hauetaz aparte, balore eta jarreren ikaskuntzan behaketak ere garrantzia du.
Behaketa bidezko ikaskuntza erabili daiteke, era berean, ezagutzen dituzten baina normalki erabiltzen ez dituzten jokabideak estimulatzeko. Behatzen duten adibideari zerbait ona gertatzen bazaio, gainontzekoek imitatzeko joera hartuko dute. Alderantziz, zerbait txarra gertatu ezkero, behatzaileek ez dute ereduaren jokabidea imitatuko.
Jokabide egokiak indartzeko eta jokaera desegokiei aurre egiteko teknika batzuk erabili ohi dira. Adibidez: gelan ikasleek ikusten badute ikasle batek araua hautsi ondoren ez zaiola ezer gertatzen, besteentzat eredu txarra da. Hurrengoan denak egongo dira araua hausteko prest. Alderantziz, araua hautsi duenarekin gogor jokatuz gero, ez dute imitatuko.
Jokabide zuzenak egiten ez dituzten ikasleak, jokabide onak egiten dituzten ikasleen alboan esertzea egokia da, erantzun onak ematen ikas dezan.