Ikaskuntza eta Motibazioa: Kolektibo Ezberdinak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,9 KB

Zahartzaroa, Formakuntzarako Garaia

Gaur egun, nagusientzako formakuntza-programak daude.

Pierre Vellas-en Asmoak

  • Zahartze-prozesua atzeratu.
  • Nagusiak ondare kulturalera hurbiltzea sustatu.
  • Haien garapenean laguntzeko erantzukizun berriak eskaini.
  • Zahartzaroaren arazoak ikasi.
  • “Hirugarren adineko bizitzeko artea” sustatu.

Nagusiak Formakuntzan Jarraitzeko Motibazioak

  • Ezagutzak handitu.
  • Aisialdia aprobetxatu.
  • Pertsona gisa errealizatu.
  • Etxetik irten eta besteekin erlazionatu.
  • Lagunekin edo bikotearekin elkarrekintzan aritu.

Motibazioa eta Ikaskuntza Desgaitasun Intelektualarekin

Kolektibo honekin garrantzitsua da baloratzea:

  • Motibatzeko gaitasuna.
  • Ikasteko zailtasunak.
  • Heziketa-estrategiak.

Motibatzeko Gaitasuna Piztu

Nahiz eta haien barne-arreta maila baxuagoa izan eta erreakzio-gaitasuna txikiagoa ere izan, kontuan hartu behar da:

  • Motibazioa garatzeko gaitasuna badute.
  • Ingurunea funtsezkoa izango da haien interesa pizteko.

Haien interesen errepertorioa mugatua izan arren, jokaeran eragina duten ezaugarriak hauek dira:

  • Objektu batzuekiko atxikimendu berezia eta jokaera errepikakorrak eta estereotipatuak.
  • Bakartzeko joera.
  • Egoera berriei egokitzeko zailtasunak.

Ikasteko Zailtasunak

Izan ditzaketen zailtasunik ohikoenak:

  • Haien ikasteko erritmoa motelagoa da.
  • Arreta ez dute mantentzen eta azkar nekatzen dira.
  • Bakarrik ikasteko eta ekintzak egiteko zailtasunak dituzte.
  • Egindakoa gogoratzea kosta egiten zaie.
  • Eguneroko bizitzatik ikasteko zailtasunak dituzte.
  • Aginduei astiro erantzuten diete.
  • Ez dituzte ikasketa berriak sortzen.
  • Ikasteko zailtasunen aurrean edo egoera neketsuetan alde egiteko joera dute.

Heziketa-Estrategiak

Ikasteko metodologia honetan oinarritu behar da:

  • Dituzten ezagutzen gainean eraiki behar da.
  • Ekintzak proposatu; ez agindu, ez erabili gehiegi gure autoritatea.
  • Jarduerak pixkanaka aurkeztu.
  • Eredu edo gidari egokia eskaini.

Desgaitasuna duten pertsonen ikasteko gaitasuna berdin garatzen da desgaitasunik ez dutenekin konparatzen badugu, baina erritmo motelagoan.

  • Ekintza eta jarduera eskuragarriak proposatu.
  • Ekintzak azaltzean saihestu jarraibide luzeak.
  • Jarraibideak ulertzeko denbora nahikoa eman, prozesatzeko eta erantzun bat emateko.
  • Ekintzetan aldaketa egonez gero, aldez aurretik jakinarazi eta ez aldatu sarritan jarraibideak.
  • Ikasitako kontzeptuak berrikustarazi.
  • Helburuak eskuragarriak izan behar dira.
  • Ahalegina eta lorpenak saritu.
  • Lan errepikakorra eta manipulagarria sustatu.
  • Haien errealitatearekin lotutako gaiak landu.

Entradas relacionadas: