II. Industria Iraultza eta Inperialismoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Electricidad y Electrónica

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,08 KB

Bigarren Industria Iraultzak eta Inperialismoak mundua eraldatu zuten, energia-iturri berriak, industria-mota berritzaileak eta lanaren antolaketa berriak ekarriz, potentzia berrien gorakadarekin batera. Horrek guztiak inperialismoaren hedapena bultzatu zuen, munduaren banaketa eraginez.

Energia-iturri berriak

  • Elektrizitatea: Lana eta bizimodua aldatu zituen. Motor elektrikoa, garraio elektrikoa, argiztapena eta komunikazioa garatu ziren.
  • Petrolioa: Eztanda-motorra edo barne-errekuntzako motorra asmatu zen, autoetarako eta hegazkinetarako erregaia erabiliz (gas naturala ere bai).

Industria-mota berriak

  • Altzairuaren siderurgia: Bi asmakuntzei esker masa-ekoizpena lortu zen:
    • Bessemer bihurgailua (Britainia Handian)
    • Siemens-Martin labe garai elektrikoa (Frantzian, Alemanian)
  • Metal berriak: Aluminioa, kobrea eta nikela asko hedatu ziren armetarako eta itsas armadarako.
  • Industria metalikoa (Automobilgintza): Idazteko makinak, automobilak, bizikletak eta abar egin ziren.

Lanaren antolaketa berria

  • Produkzio-katea (Fordismoa): Muntaketa-katea (Henry Ford), langile espezializatua.
  • Taylorismoa: Fordismoaren antzekoa, baina Taylorismoan langile bakoitzak bere lana zenbat denboratan egiten duen kalkulatzen da.

Inperialismoaren kausak eta faktoreak

Faktore ekonomikoak

  • Lehengaien bila.
  • Produktu industrialak saltzeko.
  • Hazkunde demografikoari irteera emateko (adibidez, Australia).

Faktore politikoak

  • Prestigio politikoa bilatu Europan.
  • Leku estrategikoen kontrola (Suezko kanala, Itsaso Gorria, itsas bideak) botere militarra erabiliz.

Faktore kulturalak eta ideologikoak

  • Erlijioa eta ohiturak hedatzea.
  • Arraza zuriaren nagusitasuna ezarri nahi zen.

Baliabideak eta etapak

Baliabideak

  • Lurrun-ontzia: Horri esker ibaian gora egin zen barrualdera.
  • Industria kimikoa: Klima eta leku arriskutsu haietan osasuna gordetzeko sendagaiak asmatu eta ekoitzi ziren.
  • Arma-industria: Arma berrien abantaila handia eman zieten herrialde industrializatuei.

Etapak

  • Barneratzea eta esplorazioa: Lurrun-ontziak eta sendagaiak baliabide teknologiko garrantzitsuenak izan ziren. Afrikak interes handia piztu zien europarrei.
  • Konkistatzea: Industria militar modernoaz baliatu ziren herri indigenak konkistatzeko. Guda odoltsuak egin ziren indigenak menperatzeko.
  • Koloniak ustiatzea: Trena, telefonoa eta herri-lanak baliabide teknologiko nagusiak izan ziren. Kolonien boterea estatu-ordezkarien esku zegoen.

II. Industria Iraultza eta Inperialismoa: Potentzia berriak

Erresuma Batua

  • Britainia Handia nagusia industria-produkzioan.
  • Esportatzaile nagusia.
  • Libera esterlina txanpon nagusia.
  • Londres munduko merkatuen hiriburua.

Alemania

  • Batasun politikoa industria-garapenerako lagungarri.
  • Sektore berrietan industrializazioa: elektrizitatea, siderurgia, merkataritza, kimika.
  • Kapitala industrializaziorako banketxeek.
  • Produkzioa handitu: altzairuan, industria kimikoan (munduan garrantzitsua), industria elektrikoan.
  • Erresuma Batuarekiko lehia.

AEB

  • Industrializazio azkarra eta arina.
  • Zergatiak:
    • Oinarrizko baliabide ugari: petrolioa, ikatza, burdina.
    • Telegrafia eta trenbide-sarea azkar eraiki ziren.
    • Produkzioa eta kontsumoa eskualdeka espezializatu ziren.
    • Europako migrazio masiboaren ondorioz kontsumo-merkatu zabala lortu zen.
  • Industria hauek bizkortu ziren: metalurgian, oihalgintzan, meatzaritzan.
  • Petrolioari esker posizio garrantzitsua lortu zuen munduan.
  • AEBk hegemonia lortu zuen munduko ekonomian.

Afrikaren banaketa

  • 1885. urtera arte: Afrika ia ezezaguna zen europarrentzat, kostaldeko lur-zerrenda bat izan ezik.
  • 1885. urtean: Berlingo Konferentzian: Europako potentzia inperialistak bildu ziren Afrika banatzeko; lehia kolonialen okupazioa izan zen menperatzeko eskubidea ematen ziena. Lurren %90 inguru potentzien esku geratu zen: Liberia eta Etiopia salbu.

5 protagonista

  • Erresuma Batua: Egipto okupatu eta Suezko kanala okupatu. Kairo-Lurmutur Hiria (kolonia-gerrikoa).
  • Frantzia: Aljeriatik Itsaso Gorriraino (ekialderantz). Bi inperio hauek egin zuten eta haien arteko gatazka larria: Fashodako gudua (Sudanen). Sudan Britainia Handiak eskuratu zuen.
  • Alemania: Berandu heldu zen banaketa inperialistara; batasun-prozesuaren ondoren heldu zen. Namibia, Togo, Kamerun, Alemaniako koloniak.
  • Belgika: Kongo Belgikarra eman zioten Leopoldo II.a erregeari (Berlingo Konferentzian).
  • Portugal: Angola, Mozambike, Portugaleko koloniak.

Inperialismoa Asian

  • Presentzia koloniala urria zen, batez ere Ozeano Barean.

Potentziak Asian

  • Erresuma Batua:
    • India kolonia nagusia, raja erregeordearen menpe. Honek: India, Pakistan, Bangladesh eta Sri Lanka kontrolatu zituen.
    • Txina: Hong Kongeko portua.
    • Australia: britainiar emigratzaileak (presoak).
  • Errusia: Alaska eta Siberia. Alaska Estatu Batuei saldu zien.
  • Frantzia: Indotxina (Vietnam, Kanbodia, Laos) {Indotxina Batasuna}.
  • Holanda: Indonesia eta Java.
  • Alemania: Ginea Berria eta Txinako enklabe batzuk.

Txina herrialdea ezinezkoa izan zen beren artean banatzea, adibidez: haren tamaina izugarria, biztanleria ugaria eta milaka urteko kultura izateak eman zien harrotasuna.

Entradas relacionadas: