II. Industria Iraultza (1870-1970): Potentziak eta Berrikuntzak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Francés

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,44 KB

II. Industria Iraultza: Sarrera (1870-1970)

1870etik 1970 ingurura bitartean eman zen prozesua izan zen. Lehen potentzia nagusia Erresuma Batua (EB) bazen ere, beste potentzia batzuk agertu ziren, hala nola, AEB, Alemania eta Japonia.

Iraultzaren Faktore Nagusiak

  • Krisialdi ekonomikoa eta horren osteko depresioa (Lehen Mundu Gerra eta 29ko Kraka).
  • Berrikuntza teknologikoak industriara aplikatzea.
  • Industria kimiko eta elektriko berriak sortzea.
  • Petrolioa lehengai gisa erabiltzea garraio industria berrietan.
  • Industria metalurgikoaren eta altzairuaren siderurgiaren garapena.

Potentzia Industrial Nagusiak

Erresuma Batua

Potentzia industrial izaten jarraitu zuen, baina beste herrialdeak industrializatzean nagusitasuna galduz joan zen.

Alemania

1870ean bateratu zen, eta horren ondorioz bigarren potentzia industrial bihurtu zen, lau faktore nagusiei esker:

  1. Itsas garraioen eta trenaren gorakada, bertako baliabide naturalak erabiliz.
  2. Hezkuntza eta zientzia aurreratuak (produkzio sistemetan aplikatuak).
  3. Industria eta finantza enpresen kontzentrazioa, enpresa sendoak sortuz.
  4. Estatuak industrian laguntzea.

AEB (Ameriketako Estatu Batuak)

Hamarkada gutxitan lehen potentzia bihurtu zen, herrialdeak zituen abantailak aprobetxatuz industrializazioa azkartzeko:

  • Baliabide naturaletan herrialde aberatsa zen.
  • Biztanleria kopuru oso handia zen; hortaz, kontsumo merkatua eta eskulana ugari zeuden.
  • Trenbide sarea eta telegrafia azkar eraiki zuten, merkatu zabal bateratua sortuz.
  • Enpresa sistema irekia eta malgua sortu zuten. Trust-ak (berdina ekoizten zuten enpresen batuketa) debekatu zituzten, baina monopolio-sistema sortu zen industria horietako erabateko kontrola izateko eta produkzioa eta kontsumoa espezializatzeko.

Japonia

Meiji Iraultzarekin hasi zuen industrializazio prozesua, sistema feudalaren amaiera eta modernizazio ekonomikoa ekarriz. Hasieran, industrializazioa herriaren esku zegoen, baina berehala estatuak esku hartu zuen:

  • Industria zibilean inbertitu zuen eta enpresa publikoak sortu zituen (trenbidea, ontzigintza...).
  • Enpresa pribatuei diru-laguntza eman zien.
  • Derrigorrezko lehen hezkuntza ezarri zuen eta ikerketa teknologikoa sustatu zuen.
  • Atzerriko teknologien eta aholkularien ideiak inportatu zituen.

Energia Iturri eta Industria Berriak

Altzairuaren Siderurgia

Altzairuaren siderurgia izan zen berrikuntzarik garrantzitsuenetako bat, eraikuntzan, azpiegituretan, makinetan eta trenetan erabiltzen baitzen. Material elastikoa, gogorra eta erresistentzia handikoa zen. Ekoizteko zenbait asmakuntza erabili ziren, hala nola, Bessemer bihurgailua eta Siemens-Martin labea.

AEB eta Alemaniak berehala hartu zituzten berrikuntzak. Erresuma Batuak, ordea, Bessemer bihurgailua erabiltzen jarraitu zuen eta produkzioan atzera egin zuen.

Material eta Energia Berriak

Material berriak sortu ziren, adibidez, aluminioa, kobrea eta nikela (eta hauek lortzeko metodo berriak).

Elektrizitatea agertu zen eta berrikuntzarik garrantzitsuena izan zen. Zenbait erabilera zituen:

  • Argia eta beroa ematea.
  • Energia iturria izatea.
  • Komunikatzeko erabiltzea (telegrafoa eta gero telefonoa asmatzean).

Entradas relacionadas: