II. Errepublika eta Hezkuntza Erreformak Espainian

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,75 KB

II. Errepublika Espainian (1931-1939)

Sarrera

Primo de Riverak dimititu ondoren, hauteskundeak egin ziren. 1931ko apirilaren 13an, Eibarren Errepublika aldarrikatu zen, eta, gainerako lurraldeetan, apirilaren 14an. Gerra Zibilak eman zion amaiera, eta Francoren diktadura ezarri zen.

Gerra Zibila (1936-1939)

Estatu-kolpe batekin hasi zen. Bi alde zeuden: nazionalak eta errepublikazaleak. Francok gerra bukatutzat eman zuen, eta Francoren diktadura hasi zen.

Bi Urte Erreformista (1931-1933)

Alcalá-Zamorak dimititu egin zuen, eta Azaña izendatu zuten gobernuburu. Hainbat hezkuntza-erreforma bultzatu ziren, hezkuntza eta kultura sustatuz. Lehen Hezkuntzako eskolak bikoiztu ziren, irakaskuntza aurrerakoiaren aldekoak izan baitziren. Garbi geratu zen lehenengo dekretuetan pedagogiari buruz kezka handia zutela.

Frantziako ereduari jarraitu nahi zitzaion: eredu bakar, publiko, laiko eta doako hezkuntza bat. Gainera, bi sexuen arteko berdintasuna mantentzen zuena. 1931ko Konstituzioak zioen bezala, hezkuntza gizaki guztion oinarrizko eskubidea zen, eta gobernuak hori martxan jarri nahi zuen, orduan zegoen % 40ko analfabetismoari aurre eginez. Horretarako, gobernuak esfortzu handia egin zuen eskolak eraikiz eta irakasleak trebatuz; 6.750 ikastola ireki ziren, eta 7.000 maisu ingururi soldata igo zitzaien, kalitatezko hezkuntza sustatuz.

Bigarren Errepublikan, lehentasuna eman zioten hezkuntza-erreformari, hezkuntza gizarte-hobekuntzarako bidea zela uste baitzuten. Lehen Hezkuntzako 10.000 eskola berri eraiki zituzten bi urteko epean, eta hezkuntzarako aurrekontua % 50 handitu zuten.

Horrez gain, gobernuak liburu nahiz ikasteko bekak eskaini zituen, lehenago ematen ez zirenak. Gainera, kultura eraman zen landa-eremuetara. Irakasleak erregimen errepublikanoa gehien babestu zutenetako talde bat izan ziren, eta, hortaz, frankisten etorrerarekin gehien sufritu zutenetakoak.

Edukiei dagokienez, erlijio-ikasgaia ez zen nahitaezkoa, eta horrek, berriz ere, arazoak ekarri zituen Elizarekin. Iritzi katoliko eta errepublikanoen arteko gatazka sortu zen berriro ere. Nahiz eta hezkuntza laikoa bultzatu, eta Konstituzioan Eliza eta Estatuaren erlazioa mugatu, ezin izan zen Elizaren monopolioa ezabatu hezkuntza-kontuetan, diru nahiz denbora faltagatik, agian.

Irakaskuntza Erakunde Librea

Krausismoa eta Giner de los Ríos 1860-1870 hamarkadan sendotu eta azkar hedatu ziren Espainiako gazte intelektualen artean (Giner de los Ríos, etab.). Teoria idealista eta eduki etiko handiak batu zituzten prozesu berritzaile eta eduki pedagogikoekin.

Krausistek eta Elizak talka egin zuten, eta gatazka luzeak sortu ziren.

1866an, Manuel Oroviok lehen hezkuntzan militantzia politikoa debekatu zien maisuei dekretu bidez. Ginerri espedientea ireki zioten, baina, urte berean, Ginerrek eta krausistek berreskuratu zituzten beren katedrak.

Severo Catalina legea jarri zen indarrean (Elizak esku-hartze handia zuen irakaskuntza publikoan, kontrol ideologikoa ezarri zen, eskola normalak itxi ziren, etab.), baina 1868ko Iraileko Iraultzak indargabetu egin zuen, eta, urriaren 21ean, hezkuntza-askatasun erabatekoaren aldeko dekretua onetsi zen.

Irakaskuntza Erakunde Librea (1876-1936)

Giner de los Ríosek Goi Mailako Ikasketen Akademia sortu zuen. Bertan sortu zen egin barik geratu zen berriztapen pedagogikoari segida emateko ideia. Ideia hori Irakaskuntza Erakunde Librean islatu nahi zuten.

1876ko irailaren 26an sortu zen ILE, Espainiako bilakaera bultzatzeko helburuarekin, eta, horretarako, unibertsitate-hezkuntzari begira zegoena.

Printzipioak:

  • Heziketak gizakia hezteko jarduera izan behar zuen, ez soilik teoria jakitea.
  • ILEk haurrari berez zor zaion errespetua bultzatzen zuen.
  • Hezkuntza laikoa.
  • Emakumea gizartean integratzea, bai berdintasunezko errealizazio profesionalean, bai formakuntza kulturalean.

“La ILE es totalmente ajena a todo espíritu e interés de comunión religiosa, escuela filosófica o partido político”

1868

Urte honetan, Seiurteko Iraultza hasi zen. Mende oso bat iraun zuen lehia honek, Estatua eta Elizaren iritzi desberdinak baitziren katedra- eta kontzientzia-askatasunaren gaiagatik. Horri esker, 1869ko Konstituzioan, Eliza katoliko, apostoliko eta erromatarra ez zen agertzen Espainiako erlijio bakartzat.

1876

Espainia gatazka-egoeran bizi zen, eta irtenbide bat emateko, 1876ko Konstituzioa egin zuten. Elizak Berrezarkuntzaren alde egin zuen hezkuntzaren kontrolaren truke. Ondorioz, ultrakontserbadoreen eta krausisten arteko gatazkak sortu ziren. Gobernuak Giner de los Ríos eta beste zenbait beren funtzioetatik kendu zituen, eta krausistak Lehen Hezkuntzan eta ILEn babestu ziren.

Entradas relacionadas: