II. Errepublika (1931-1936/39): Testuingurua eta Konstituzioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,28 KB

II. Errepublika (1931-1936/39)

Errepublikarako trantsizioa

1930ean monarkia agortuta zegoen. Berrezarkuntzaren garaiko arazoek eta Alfontso XIII.aren desprestigioak (Diktadurari emandako babesa) ezinezko egin zuten monarkiaren jarraipena. Testuinguru honetan sinatu zen Donostiako Ituna (1930eko abuztua), errepublika ezartzea xede zuena. Monarkiaren aurkako altxamenduak (1930eko abendua) porrot egin arren, gobernuburu berriek (Berenguer, Aznar) 1931ko apirilean konbokatutako udal-hauteskundeetan errepublikarrak eta sozialistak nagusitzea ekarri zuen (botuen %66,9).

Testuingurua: Konpondu beharreko arazoak

Abagune zail batean etorri zen, oso larriak baitziren konpondu behar ziren arazoak:

  • Arazo soziala: Langile-klasearen bizi-baldintzak hobetzea, Nekazaritzaren erreforma horien artean.
  • Analfabetismoari aurre egitea: Hezkuntza sistema berritu behar zen.
  • Estatu-ereduaren erreforma: Katalunia, Euskal Herria eta Galiziako nazionalitateen artikulazioa.
  • Armadaren erreforma: Ofizial gehiegi, zaharkituta, banatua... Politikan esku-hartze aktiboa izan zuenez, errepublikarrek mesfidantza zioten.
  • Elizaren oposizioa gainditu beharra: Oligarkiari lotuta, hezkuntza bere kontrolpean zegoen eta Elizaren eragina gutxitu nahi zuten.

Nazioarteko testuingurua

1930eko hamarkadako krisia (Crack-a)

Gainbehera izan zen Europako ekonomiarentzat. Espainian arinagoa izan zen, ekonomia nazioarteko mailatik kanpo zegoelako, autarkia joeragatik (lurralde bakoitzak ekoizten duena bakarrik kontsumitzen du, dependentzia saihesteko) eta protekzionismoagatik. Hala ere, ezin izan ziren saihestu atzerriko inbertsioaren eta esportazio espainiarraren gainbehera. Emigrazioa eten zen, gainera. Krisia, erregimen berriak bideratu nahi zituen aldaketa sozialak eta ekonomikoak burutzeko kolpe handia izan zen. Errepublikak itxaropen handiak sortu zituen aberastasunaren banaketari zegokionez, baina krisiak erritmoa eta sakontasuna geldotzen zituen, eta gatazka sozialak areagotu zituen.

Faxismoaren hazkundea

1922tik aurrera, Italian Mussolini zegoen eta 1933an Hitler Alemanian. Eskuindarrentzat, Errepublika erregimen erradikala, filokomunista (komunisten gertukoa) eta Elizaren, jabetzaren eta Espainiaren balio tradizionalen etsaia zen.

1931ko Konstituzioa

Ekainaren 28ko hauteskundeek garaipena eman zieten errepublikazaleen eta sozialisten koalizioari. Zentro-ezkerreko gobernu bat osatu zen, momentu politikoaren aldaketa esanguratsuena islatzen zuena. Gorteek Batzorde Konstituzional bat izendatu zuten konstituzio berria idazteko, eta 1931ko abenduan onartu zen.

Konstituzioaren ezaugarriak

  • Herri subiranotasuna: “Klase guztietako langileen Errepublika Demokratiko” gisa definitu zen; botere guztiak herriak emanak izanik, izaera demokratiko eta aurrerakoia zuen.
  • Estatu unitarioa, autonomia eskubidearekin.
  • Botereen banaketa:
    • Legegilea: Ganbara bakarrez osatua (Diputatuen Kongresua).
    • Exekutiboa: Gobernuaren eskumena (sei urterako presidentza).
    • Judiziala: Auzitegi independenteekin.
  • Eliza eta Estatuaren arteko banaketa:
    • Elizaren aldeko diru-laguntzak kentzea.
    • Hezkuntza Estatuaren eskuetan geratzea.
    • Ordena batzuk desegitea (jesuitak).
    • Ezkontza zibila eta dibortzioaren onarpena, hilerrien sekularizazioa, etab.
  • Nahitaezko desjabetzea: Beharrizan publikoa, jabetza eskubidearen gainetik.
  • Norbanakoaren eskubideak: Berdintasun juridikoa, berme judizialak, hezkuntza eta lanerako eskubide-berdintasuna, erlijio-askatasuna, adierazpen-, biltzeko eta elkartzeko eskubidea, gizarte segurantza (langabezia, gaixotasun, alarguntza, amatasun pentsioa, etab.).
  • Sufragio unibertsala: Gizon zein emakumeentzat (Espainian lehen aldiz). Honek ez zuen indar politiko guztien adostasuna lortu, eta horrek ezker eta eskuinen arteko aldeak sakondu zituen. Nazionalitateen autonomia eta Elizaren eta Estatuaren arteko harremanak izan ziren desberdintasun handienak. Kontserbadoreek neurri hauen aurka egin zuten.

Entradas relacionadas: