Igerileku eta Salbamenduak: Prestakuntza eta Segurtasuna

Enviado por Chuletator online y clasificado en Deporte y Educación Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 11,76 KB

NBEren estatistiken arabera, urtero munduan zehar 600.000 pertsona hiltzen dira garraio-istripuetan, 200.000 itota (batez ere gazteak) Igerileku, hondartza eta ur parkeetan ez ezik, kanal, erreka, urtegi eta putzuetan ere gertatzen dira itotzeak. Istripuen % 20 norbere etxean gertatzen dira (bainuontzian...) Prestakuntza: Istripuak aurreikusi, Zaindu eta Salbamenduak eta lehen sorospenak egiteko gaitasuna eta funtzioa duen pertsona, bere gain hartzen dituelarik pertsonen segurtasuna eta ongizatea. Oinarrizko gaitasunak -Igeriketa -Ekipoaren erabilera Gaitasun fisikoak -Erresistentzia -Abiadura -Indarra -Koordinazioa Edukiak ezagutzea -Lehen sorospenak -Lekuaren ezaugarriak -Legeak eta arauak Giza ezaugarriak -Borondatea eta laguntzeko jarrera -Bere buruarekiko ziurtasuna -Bere gaitasunak ezagutzea eta onartzea -Ardura -Adeitasuna eta irmotasuna -Jarrera positiboa Gaitasun fisikoak -Erresistentzia Uretako sorosleak bi erresistentzia-mota behar ditu; iraupen luzekoa eta ertainekoa. -Abiadura Gaitasun hau beti da oinarrizkoa, izan ere, erreskatea zenbat eta azkarragoa izan, orduan eta kalte arinagoak. -Indarra Jaurtiketak egitean (salbamendu flotagailua...), atoian eraman eta bultzatzean (pertsonak, txalupak...) eta pisuak jasotzea (sorosten ari den pertsona bera...). Koordinazioa Sorosleak beharrezkoa du koordinazio-maila handia (Beso eta hanken jarduera arnasketarekin koordinatu behar izaten da, menperatu behar duen ostikada bularreko igeriketa estiloen artean konplexuena da…)Soroslea bere lanaren eginkizunean hobetzeko aholkuak: -Prestakuntza: Teorikoa, praktikoa eta jarraitua (eguneratua) -Fisikoa: sasoi onean egotea. -Babesa: Begiak, azala...babestu, hidratatu… -Irudia: Momentu oro jarrera eta irudi profesionala erakutsi, hizkuntza zaindu, arrazoitu… Prebentzioa: -Lekua ezagutu. -Igerian ez badakizu , ez zaitez bakarrik bainatu. -Arauak eta soroslearen esanak errespetu. -Gorputza pixkanaka ohitu ezazu uraren tenperaturara. Hotz handia baduzu, berehala uretatik irten -Errespeta itzazu digestio-orduak* -Zain itzazu gertutik haur txikiak. -Edonor arriskuan ikusiz gero, joka ezazu bizkor: *gogoan izan uretara sartzea beti azken aukera dela. -Arriskuan bazaude, saia zaitez lasai egoten. FLOTAZIOA Flotazioa garrantzi handiko printzipioa da uretako salbamenduan. Gorputza ur gainean mantentzen laguntzen duten indarren oreka gisa defini daiteke.

Estatikoa: berez dugun flotazioa. Inolako mugimendurik gabekoa, hau da, indarrik egin gabekoa. Dinamikoa: indarra eginez lortzen dena, batez ere beso edo hanka eta eskuei eraginda. Ez zuzena: edozein gauza edo materialez baliatuz lortzen den flotazioa. Estatikoa Uretako sorosleak menperatu behar duen oinarrizko gaitasunetako bat da. Flotazio estatikoa, autosalbamenduan erabil daitekeen teknika da eta hori menperatuta, energia-galera minimoa da. Emakumeek gantzak pilatzen dituzte (flotatzen laguntzen dute) aldaketan, izterren kanpoaldetan, ipurmasailetan, bularretan eta besoetan. Horrek gantzak hobeto barreiatzen ditu eta errazago flotatzen lagundu, flotazio-zentrora jaisten delako. -Gizonek gantz-ehuna torax eta sabelaldean pilatzen dute. Horrek gantzak okerrago barreiatzen ditu, eta beraz, gizonek gutxiago flotatzen dute. Flotazio-zentroa altuago dute. Bertikalean: ur barruan zutikako posizioan, burua atzerantz botata eta aurpegia uretatik kanpo, bizkarra zertxobait okertuta eta besoak gorputzean zehar bularretan gurutzatuta. Zeharka: hankak okertuta eta besoak alde bietara zabalduta, edo atzeraka zertxobait botata. Horizontalean: besoak paraleloki, buruaren atzealdetik atzerantz luzatuta eta gorputza zeharo luzatuta, hankak barne (teknika errazagoa emakumeentzat, flotazio-zentroa baxuago izateagatik). Flotazio dinamikoa Flotazio dinamikoa beso-esku eta hanka-oinekin uretan egindako mugimenduen bidez sortzen diren indarren eraginez lortzen da. Flotazio dinamiko garbiena igeri eginez lortzen da, baina uretako salbamenduan flotazio hori desplazamendurik gabe egitea komeni da. Flotazio ez-zuzena Gure gorputzaz kanpoko laguntzen bidez lortu daitekeen flotazioa da; adibidez, salbamendu flotagailua, baloiak, oholak, bidoiak, gomazko gurpilak eta abar erabiliz.

EKINTZEN SEKUENTZIA: Arazoa hautematen den unetik beretik arazoa konpontzen den unea arte da. -Arazoa detektatzea: Hau beti da lehena eta horregatik, beharbada, garrantzitsuena. -Ikusmenaren zabalera. -Balioztapenak egiteko ikusmen motorea: espazio, denbora, abiadura eta ibilbideari buruzko kalkuluak egiten jakiteko. -Ikusmen zorrotza: interesatzen zaigun puntuak. -Mugimenduaren pertzepzioa: larri dagoen pertsonak egiten duen mugimendua. -Egoera aztertzea: Fase honetan gertatzen ari den guztia aztertu eta kontrastatzen da. -Erabakia hartzea: Aurreko bi pausoen eraginez ematen den pausoa da. -Arazoa konpontzeko ekintza aukeratuak burutzea: -Uretara sartzea. -Hurbiltzea. -Kontrola. -Atoiak. -Uretatik ateratzea. -Diagnostikoa eta lehen sorospenak. -Sorospenaren azken ebaluazioa: Aurrez egindako prozesu guztia ebaluatzeko garaia da. SALBAMENDUAREN ANTOLAKUNTZA: Salbamendu-katea: lau maila daude elkarri lotuta: -Sorospen-postua. Honen ardura kaltetua oneratzeko tokira eramatea da. -Oneratzeko tokia. BBB egitearen ardura du. -Garraioa. Kaltetua ospitalera garraiatzearen ardura da berea. -Ospitalea. Kaltetuak dituen beharrak zaintzeko ardura du, lantalde eta material osatuenekin. MATERIALA: -Norberaren babesa: Betaurrekoak, kamisetak, eguzkiko krema... -Eskura dagoen materiala: -Irakasteko kanabera: Lehorretik kaltetuari kanabera eskaintzen zaio, behin izkinatik helduta duenean, bertatik tiratuz ertzeraino ekartzeko. -Salbamendu-flotagailua: Normalean laranja edo gorria izaten da, 60 cm-ko diametroa du eta 2 kg baino gutxiagoko pisua. Perimetroan, heltzeko soka du eta horri itsatsia beste soka-mutur bat, bertatik tiratuz kaltetua ertzera ekartzeko. -Salbamenduko baloia: Sare baten barnean sartzen den baloi bat da eta sareari lotuta soka izaten du, emango zaion erabileraren araberako luzerakoa. -Kontaktu-materiala: Sorosleak edozein salbamendu ekintzatan parte hartu behar duenean, material mota hau da egokiena. -Erreskate-tutua: Gomazko apar berezi batez osatuta dago, urik ez xurgatzeko eta hainbat neurri eta formakoak egiten dituzte. 1.75 m-ko uhalaz hornituta dago, eta erabilera errazeko zinta batez, gorputzari atxikitzen zaio. -Erreskate-lata: Hondartzetarako eta erreskatea zaila den beste lekuetarako derrigorrezko elementua. Hainbat neurrikoak daude, eta materialak flotagarritasun, gogortasun eta zurruntasun handia ematen dio.

-Erreskate-taula: Salbamendura egokitutako surfeko taula bat da eta, beraz, olatudun hondartzetan oso erabilia. Aldi berean erreskate bat baino gehiago egiteko egokia da. Erabilera: -Konortedun kaltetua: Hurbildu ahala kaltetua lasaitzen saiatu behar da. Behin bere ondora iristean, taulatik jaitsi eta taula gainera igotzen, eta buruz behera, hankak zabalduta jartzen lagundu behar zaio. -Konorterik gabeko kaltetua: Kaltetuarengana iristean, taula itzuli eta kaltetuaren enborrarekiko perpendikularki kokatu behar da. Eskuetatik heldu eta taularen gainetik pasatu behar zaizkio, kontrako aldetik heldu arte. Behin enborra taula gainean dagoenean, hankak igo eta konortedun kaltetuarekin bezalaxe, kokatu ondoren hondartzara itzuli behar da. -Kaltetu bat baino gehiago erreskatatzea: Erreskate-taularekin kaltetu bat baino gehiago sorosterakoan, taularen ezaugarriek, kanpotik jaso daitezkeen laguntzek, eta batez ere horrelako egoera bati aurre egiteko sorosleak duen irudimenak baldintzatzen dute erreskatea. -Laguntza-materiala: -Uretako material sinplea: Hegatsak, prismatikoak... -Salbamendu-txirrika. -Sorospen-materiala: -BBB egiteko maskara -Zerbikaletarako lepokoa. -Bizkarrezurretako taula. URETARA SARTZEKO KONTUAN IZAN BEHARREKO FAKTOREAK: -Ingurunearen ezaugarriak: -Soroslea dagoen tokitik uretara dagoen distantzia. -Uraren egoera: Tenperatura, sakonera eta gardentasuna. -Turbulentziak. -Soroslearen egoera. -Kaltetuaren egoera. URETARA SARTZEKO MODUAK: -Material laguntzailerik Gabe.-Material laguntzailearekin.-Salbamendu-materialarekin. URETARA SARTZEA MATERIAL LAGUNTZAILERIK GABE: -Zutik: Gorputza erabat luzatuta eta besoak gorputzari luze itsatsita . -Buruz: -Karpaz. -Zuloan. -Tranpolin edo plataformatik. SARTZEA MATERIAL LAGUNTZAILEAREKIN: Derrigorrez jakin behar da nola sartu behar den uretara material laguntzailearekin, material hori egin beharreko sorospenean oso lagungarria izan daitekeelako. -Zutik: Besoeta hankak zabalik eta aurrerantz pauso bat emanda. -Buruz: Material laguntzailerik gabeko atalean esandako moduan. -Aurrerako bueltarekin: Kontu handiz egin behar da, txiribuelta egitera joango bagina bezalaxe, burua bularrerantz sartuta. -Dortsala: Uretara erori eta lehen kontaktua bizkarrarekin egiten denean.

KALTETUETARA GERTURATZEKO MODUAK: -Krol. -Bular. -Hegatsak. URPEKARITZAKO PRINTZIPIOAK: -Erlaxazioa: gihar tentsioa eta urduritasunak oso eragin txarra izaten dute, neke fisikoa handiagotuz. -Arnasketa: Uretan sartu aurretik arnasketa kontrolatu bat izatea komeni da. -Urpekaritzaren hasiera: jauzi batekin hasten da, hau, egindako bulkada ahalik eta gehien probesteko motela eta ur barruan posizio hidrodinamikoa mantenduz egin behar da. Ur azpiko ibilbide eraginkorra: ekintza guztiak modu leun eta jarrai batean egingo dira, mugimendu gogor eta azkarrak saihestuz. -Norberaren gaitasunak eta mugak ezagutzea: printzipio nagusiena da, hauek kontutan hartzen ez izatekotan gure bizitza arriskuan jarri dezakegulako.

Entradas relacionadas: