Igeriketa: Historia, Fisika, Oinarriak eta Estiloen Gida Osoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Deporte y Educación Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,52 KB

Igeriketaren Historia eta Oinarrizko Kontzeptuak

Historiaren Giltzarriak

  • K.a. 4500: "Igerilarien Kobazuloa", Sahara.
  • Erromatar gizarte-bizitzaren erdigunea.
  • Desagerpena Europako Erdi Aroan.
  • Errenazimentua: Astiro berpiztu (idatzien bidez).
  • XIX. mendea: Igeriketa modernoa egonkortu.
  • 1869: Amateur Swimming Association (Ingalaterra).
  • 1896 Atenasko Olinpiar Jokoak: Nazioarteko hedapena.
  • 1912 Stockholmeko Olinpiar Jokoak: Emakumeak lehen aldiz.
  • 1908 Igeriketa Nazioarteko Federazioa (Londres).

Oharra: Estiloen arautzea zela eta, igerilariak arautegiaren mugan aritzen ziren, eta federazioak arautegia eguneratu behar izan zuen.

Aplikazio Eremuak

  • Lehia
  • Hezkuntza
  • Aisialdia
  • Terapeutikoa
  • Osasuna
  • Sasoian egotea
  • Oinarrizko beharrak (Salbamendua barne)

Igeriketaren Fisika eta Mekanika

Flotazioa

Definizioa: Gorputz batek ur azalean egoteko duen gaitasuna.

Faktoreak:

  • Giza gorputzaren dentsitatea (Adina / Sexua / Biriketako gaitasuna: bolumena + → dentsitatea -).
  • Uraren dentsitatea (Tenperatura / Osmolaritatea).
  • Bi puntuak hurbilago → flotazioa horizontalagoa.

Propultsioa

Definizioa: Igerilaria aurrerantz bultzatzen duen indarra.

Hanka-Beso (H-B) Ekarpena (Estiloaren arabera):

  • Crol/Bizkar: 30-70%
  • Tximeleta: 40-60%
  • Bular: 50-5%

Karpovich, 1935: Igeri abiaduraren kalkulu teorikoa.

Erresistentzia

Igerilariaren aurkako indarra.

  • Forma Erresistentzia (FE)
  • Marruskadura Erresistentzia (ME)
  • Uhinen Erresistentzia (UE):
    • Igeri egiteko era.
    • Ur tenperatura (25-28ºC) + biskositatea.
    • Igerilekuaren sakontasuna eta forma (2 metro).

1. Igeriketaren Oinarrizko Gaitasunak

1.1. Ohitzea (Ur Ingurunera)

  • Ur ingurunea ezagutzea.
  • Gorputza urarekiko kontaktuan ezagutzea.
  • Ingurune ezezagun batek eragindako antsietatea eta beldurra gainditzea.

Oharrak: Egoerak ez bortxatu / Segurtasun neurriak hartu.

1.2. Arnasketa

Estatikotik → dinamikora.

  • Arnasketaren unea ur ingurunera moldatzea.
  • Arnasketa eta uretako beste mugimenduak koordinatzea.

Elementuak: Arnasketa faseak / Arnasbideak / Arnas blokeoaren fasea / Arnas erritmoak.

1.3. Flotazioa

  • Flotazio indizea ezagutzea.
  • Baldintza desberdinetan flotatzeko forma desberdinak ezagutzea.

Faktoreak: Gorputzaren eta uraren dentsitatea / Gorputzaren posizioa / Arnasketa / Erlaxazio maila.

Elementuak: Flotazio partzialak + Flotazio globalak / Birika bolumenaren eta gorputz atalen aldaketak.

1.4. Propultsioa

  • Ikasleek ur desplazamendu aukerak ezagutu eta esperimentatzea.
  • Ibilbide aldaketak menperatzea.

Propultsio partziala/globala → txandaka/aldi berean.

Oinarri zientifikoak: Newtonen 3. legea / Bernoulliren printzipioa.

2. Oinarrizko Trebetasunak eta Mugimenduak

2.1. Desplazamenduak

  • Posizioa aldatzea.
  • Propultsio-azalerak kontrolatzea.
  • Norabidea eta noranzkoa aldatzea.
  • Hanka/besoak, aldizka/aldi berean mugitzea.

Kirol Tekniketan Oinarritu Gabe:

  • Arazo jarduerak / Jolas egoerak / Jokoak / Material lagungarriak erabiliz.

Kirol/Estilo Tekniketan Oinarrituta:

  • Bikote/talde ariketak.
  • Besoak aldi berean, eta zangoak txandaka.
  • Zangoak aldi berean, eta besoak txandaka.

2.2. Biratzeak

  • Luzera ardatzean: Posizio bentraletik dortsalera (eta alderantziz).
  • Zeharkako ardatzean: Zilipurdiak aurrerantz.
  • Aurre-atzerako ardatzean: Birak posizio lau horizontalean.

2.3. Jauziak

  • Minik ez hartzeko era ezagutzea.
  • Uraren aurka talka egiten duten gorputz-azalerak ezagutzea.
  • Buruz beherako jauziaren PROGRESIOA.

Faktoreak: Erorketa azalerak / Inpultsu azalera / Altuera / Gorputz kontrola airean (birak, imitazioak...).

2.4. Jaurtiketak eta Harrerak

  • Baloira egokitzea.
  • Distantzia eta prezisioa menderatzea.
  • Baloiak oinarrizko moduan eramaten jakitea.
  • Jaurtiketak desplazamenduekin konbinatzea.

3. Igeri Estiloak eta Teknika

Printzipio Orokorrak

  • "Ura sentitu" printzipioa: Uretan lerratzea, honen abiadura eta presioa sentituz.
  • Ibilbidea: Kurbaren ibilbidearen norabide aldaketa.

Besaldia:

  • Trakzio aldia (eliptikoa): 0. Sarrera, 1. Heltzea, 2. Tirakada, 3. Bultzada.
  • Itzulaldia.

Ostikada:

  • Propultsio azalera: Oinazpia (Bular estiloan) edo Oinbularra (Bizkar, Crol, Tximeleta estiloetan).

Bizkar Estiloa

Hankak:

  • Beheranzko fasea (itzulera).
  • Goranzko fasea (propultsioa). *Gainazalean eten.

Besoak:

  • Aire fasea: Itzulera (ukondoa luzatuta).
  • Urpeko fasea: Propultsioa (ukondoa tolestuta).

Bular Estiloa

Hankak:

  • Luzatzea (propultsioa) / Tolestea (itzulera).
  • *Aldakak eta belaunak tolestu, hanken kanpo errotazioa.

Besoak:

  • Hasieran luze aurrean, kanpora zabaldu.
  • Eskuen orientazioa aldatu + ukondoak tolestu.
  • Itzulera: Besoak aurrera eta beherantz luzatu.

Arnasketa: Propultsioaren bukaeran aurreraka.

Tximeleta Estiloa

Hankak (2 ostikada besalda bakoitzeko):

  • 1. ostikada: Besoen trakzioaren hasieran (handia).
  • 2. ostikada: Beso trakzioaren bukaeran (buruaren irteera).
  • Gorantz (itzulera) / Beherantz (propultsioa).

Besoak:

  • Besoak aurreraka estentsioan luze.
  • Kanporako mugimendua zabal / Barrurakoa ukondoa tolestuz.
  • Eskuak bular azpian elkartu eta burua atera.
  • Besoak atzerantz, gorantz, kanporantz luzatu.

Crol Estiloa

Hankak:

  • Propultsioa eta oreka.
  • Beherantz (propultsioa) / Gorantz (itzulaldia).

Besoak:

  • Aire fasea: Itzulera.
  • Urpeko fasea: Propultsioa.

Entradas relacionadas: