Ideologia, Klase Borroka eta Kapitalismoaren Kritika Marxista

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,83 KB

Ideologiaren Kontzeptua eta Kontzientziaren Argipena

Ideologia, gizartean dugun lekuari (funtzioa, sariak eta abarri) buruzko sinesmen multzoa da. Baina, zentzu hertsiago baten, gizartean dugun lekuari buruzko sinesmen oker bat da. Edozein kasutan, gizartean ikasten dugu ideologia, eta gizarteak benetako bizitzaren hizkuntza gisa aurkezten digu.

Kontzientzia argitu egin daiteke sinesmenen kritika arrazionalaren bitartez. Horretarako, arrazoiaren kritikaren menpe jarri behar dira gizarteari buruzko sinesmenak. Ustiatuek argitzea lortuko dutenean, klase kontzientzia lortuko dute, hau da, ustiatuen klase sozial berdinaren kide direla ikusiko dute. Eta orduan, gizarte iraultza bultzatuko dute.

1 Giza Natura eta Kapitalismoaren Sorrera

Giza naturaren esentzia, talde-lana da. Gizakiak lan egin behar du bizi ahal izateko. Eta lan hori elkarlana da beti. Pintoreek bakardadean lan egiten duela ematen du, baina beste batzuek egin diote pintura, brotxa, margotzan duen horma eta abar. Elkarlana egitean, bere borondatetik kanpo dauden harreman ekonomiko politiko batzuetan sartzen da gizakia.

Gizarte kapitalista zabaldu egin zen Industria Iraultza ondoren. “Kapitalista” esaten zaio, kapitalaren metaketa delako bere funtsa. Kapitala, aberastasun gehiago sortzeko aberastasuna da. Kapitala dira: nekazaritza-lurrak, makinak, diru zati batzuk eta abar.

2 Produkzio Indarrak eta Klase Borroka

Produkzio indarrak lan egiteko bitarteko materialak dira: lurrak, tresnak, makinak, teknologiak, eskuaren indarra eta abar. Bere osaketa aldatu egiten da gizakiek bere lanaren produktu batzuk polatzen dituztelako: etxeak, zubiak, enpresak eta abar. Adibidez, Erdi Aroan gehienek lurra lantzen zuten, eta Aro Modernoan hirietako industrietan egiten zuten lan.

Produkzio harremanak, lan egiteko ezartzen ditugun harremanak dira, harreman ekonomikoak, alegia. Beraietan beti egon dira nagusi esplotatzaileak eta menpeko esplotatuak; hau da, gizarte klaseak, hain zuzen ere. Beti egon dira bi klase sozial elkarren aurka borrokatzen. Baina bikotea aldatuz joan da historian zehar:

  • Antzinaroan: libreak eta esklaboak.
  • Erdi Aroan: jaunak eta morroiak.
  • Aro Modernoan: kapitalistak eta proletarioak.

Klase borroka da historiaren motorra.

Produktua, Plusbalioa eta Alienazioa

Produktuak, langileek gauzaturiko lana baino ez dira. Pentsa daiteke, makinen lana ere sartuta dagoela produktuetan, baina makina horiek langileen lanaz egin dira baita ere. Pentsa daiteke, natura zatiren bat dutela produktuek, baina natura guztiena zen hasieran, eta lanik gabe ez du ezer balio.

Produktuak saltzean, langileei ordaindu dien soldata baino gehiago eskuratzen du burgesak, produkzio kostuei berarentzako irabazia gehitzen dielako. Irabazia egoteak zera inplikatzen du: burgesak ez diola langileari produktuan gauzaturiko lanak balio duen guztia ordaintzen, gutxiago baizik. Eta desberdintasun hori da plusbalioa.

Alienazioa, norberarentzat bizitzearen ordez, beste batentzat bizitzearen gertakaria da. Langilea, patroiarentzat bizi da, berarentzat egiten duelako lan, eta patroiak lanaren fruituen zati bat kentzen diolako. Hori da langileen alienazio ekonomikoa. Alienazio ekonomikoaren ondorioz, gizakia, merkantzia edo tresna bihurtzen da, askatasunik gabeko animalia bihurtzen da, giza duintasuna galtzen du. Kapitalismoan, langileak duen irauteko bide bakarra beste norbait aberastea da, kapitalista alegia.

Erlijioa, Filosofia eta Klase Kontzientziaren Helmuga

Erlijioa, herriaren opioa da, proletalgoaren sufrimendua pairatzeko droga. Fededuna, alienaturik bizi da. Zerura joateko bizi dela pentsatzen du, baina Elizarentzako eta ustiaketa iraunarazteko bizi da, mundu hau hobetzeko bizi ordez. Hori da erlijio-alienazioa.

Filosofia ere alienatzailea izan daiteke, errealitatea faltsutasunez interpretatzen badu, eta eraldatzea baztertzen badu. Filosofoek mundua interpretatu besterik ez dute egin, baina egin behar dena mundua aldatzea da.

Kontzientzia argitu egin daiteke sinesmenen kritika arrazionalaren bitartez. Proletarioek egoeraren kontzientzia zuzena bereganatzen dutenean klase-kontzientzia lortuko dute, hau da, klase baten kide direla ikusiko dute, ustiatuak izatearen egoerea berean daudela denak. Eta orduan, iraultza bultzatuko dute.

Kapitalismoaren Garapena eta Historiaren Amaiera

Burgesiak hiri erraldoiak eta produkzio indar handiak sortu ditu, zeinak aurreko belaunaldi guztiek sorturikoak baino handiagoak diren: kontinentze osoen nekazal labakipena, makinak, kimika, industria, itsasketa, trenbideak, telegrafo elektrikoa. Nola? Proletalgoa esplotatuz: langileen klase modernoa, gehiengoa dena.

2 Komunismoa: Historiaren Helmuga

Historiaren amaiera ez da proletalgoaren diktadura; komunismoa da. Proletalgoaren diktaduran, klase bakarra geratuko denez, klase arteko borroka desagertu egingo da. Ondorioz, ez da indarkeria behar izango. Indarkeriarik gabeko gizarte hori gizarte komunista izango da: historiaren helmuga.

Komunismoan, gizaki guztiak izango dira askeak, bakoitza askea izango delako. Bakoitzari bere ahalmenen arabera eskatuko zaio, eta bere beharren arabera emango. (1985ean, Gorbachov-en proposamen bat onartuz, Sobiet Batasuneko Alderdi Komunistaren 27. Kongresuak ukatu egin zuen Marx-en ideia hori, eta bere ordez beste hau onartu zuen: “Bakoitzatik bere trebezien arabera, eta bakoitzari bere lanaren arabera”.)

3 Marxismoaren Korronte Alternatiboak

Anarkismoa, Bakunin-ek (1814-1876) sortu zuen 1872an. Bakunin-ek iraultza armatua defendatzen du, Marx-ek bezala; baina ez du langileriaren diktadura ezarri nahi; ez du uste komunismora heltzeko bitarteko urrats bat denik. Dioenez, komunismoa, zuzenean ezarri behar da. Botere oro eta Estatu oro birrindu behar dira, baita proletalgoak zuzenduko lukeena ere, zapaltzaileak direlako.

Sozialdemokrazia, Bernstein-en jarraitzailea da. Bernstein-ek proletalgoaren diktadura errefusatzen du, eta demokrazian langileriaren arma sufragio unibertsala dela defendatzen du, indarra egiteko, gizarte aldaketak egiteko eta beharrezkoa denean enpresa batzuk nazionalizatzeko. Gaur egun, mendebaldeko Europan, ezkerreko alderdi garrantzitsuenak sozialdemokratak direla esan daiteke.

Leninismoa, Leninen jarraitzailea da. Leninismoak iraultza armatua eta proletalgoaren diktadura defendatzen ditu. Lenin hildakoan, Stalin-ek gidatu zuen Sobietar Batasuna eta leninismoa. Erdi Amerikan, Kuba herrialdea proletargoaren diktadura bat da, eta marxismo-leninismoaren jarraitzailea da.

Entradas relacionadas: