Ideiak, Sinesteak, Bizitza, Nia, Zalantza eta Zientzia
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,35 KB
Ideiak
Gizakiak munduan nora jo behar duen jakiteko baliatzen dituen koordenadak dira. Ideiak, sineskera-ideiak eta burutazio ideietan bereiz daitezke. Azkeneko hauek, gizakiak berariaz eraikitzen dituen pentsakizunak dira, hau da, arrazoimenaren erabileraren ondoriozkoak dira. Horietaz eztabaidatzeko gai da, eta zalantza izateko gai da gizakia.
Sinesteak
Gure gizartean berez dauden usteak dira, gura burua munduan kokatzeko modua automatikoki luzatzen digutenak. Ortegak dioenez, sineskeriek gu gauzkate, kontraesankorrak izan daiteken arren sineskeren barruan bizi gara, baina burutazio ideia bilakatu daitezke, haien arrazoitzeko gai bagara.
Bizitza
Jardutea da, norbera duen proiektua bilakatzeko bitartean pertsona bakoitzak eratzen duen gidoia burutzeko. Bizitza ez da ez kontenplazioa ez pentsamendua; lehendabizi jardutea eta gero gogoeta egitea baizik. Ortegaren arabera niaren eta zirkunstantziaren batura da.
Nia
Gizaki bakoitzaren nia proiektu bat da, izatea irrikatzen duen zerbait, baina inondik ere ez dena. Gizakiaren izana oraindik ez den hori, izatean datza, izateko nahia edo lehia da. Aukeratzen duena aukeratzen duela ere, hautaketa justifikatu behar du. Erabakitzean proiektuari leial bazaio, benetako bizitzaren edo bizi autentikoaren egile izango da; bestela, zentzugabeko bizitza gogaikarriaren eramaile bihurtuko da.
Zalantza
Ortega y Gasseten ustez, zalantza gure kontrakoa da, hau da, existentziaren hondamendia da. Berak dioen moduan, gizakia sinesteen barruan bizi da eta haien baitan dagoen bitartean, zihurtasun eta egonkortasun bat du bere bizitzan. Baina, sineste horiek zalantzan jartzen diren momentuan, eta ideian bilakatzen direnean, mundu guztia erortzen zaio. Eta, sineskera bat zalantzan jarri ondoren, beste guztiekin jarraitzen da. Adibide garbia zientzia da, zientzia segurua ez dela konturatzean, eta teoria zientifiko guztiak zehatzak ez direla, gizakiaren burua hankaz gora uzten du. Hala ere, zalantzaren alde positiboa ere aldarrikatzen du, gauza berriak aurkitzen laguntzen baitigu.
Descartes, berriz, ideia horren kontrakoa zen. Bere aburuz, dena jarri behar da zalantzan axioma bat aurkitzeko eta hortik aurrera bere metodoa aplikatzeko. Metodoa aplikatu ondoren aurkituko da benetako errealitatea, zalantzan jarri ezin daitekeena.
Nietzschek ere, zalantza gauza ona dela uste zuen. Egungo errealitate eta egia guztiak zalantzan jarri eta dena ezeztatu behar da. Hau da, sistema guztia bertan behera bota ondoren, nihilismora iritsi eta eta etapa hori gainditzeko sortuko da super gizakia.
Nire ustez, zalantza gauza ona da. Zenbait zalantzan jartzen dugun momentutik pentsatzen eta gure pentsaera kritikoa martxan jartzen baitugu. Gainera, Ortegaren sinesteetatik irtetzen laguntzen digu, haietaz alienatuak bizi beharrean. Hala ere, dena zalantzan jartzea gehiegizkoa dela uste dut, batez ere, gure buruarentzat ezinezkoa izango litzaketelako. Laburbiltzeko, zalantzak giza espeziarentzako onura gehiago dakartza gauza txarrak baino.
Zientzia
Ortega y Gasseten ustez zientzia, poesia bezala, gizakiak errealitatea ulertzeko eta antolatzeko duen era fantastikoa da. Ez dago egia absoluturik ezta behin-betiko errealitaterik, Gizakiaren errealitatea ez baita aldez aurretik emandako ezer, baizik eta eskura dituen materialez egiten duen eraikuntza, eta ondorioz errealitate horren gaineko egiaztasuna aldatzen da. Horregatik eta zientifikoak etengabe aldatzen direlako zientzia egia absolutua baino ikuskera bat dela esan daieke.
Beste askorentzat zientzia berriz, poesiarekin alboragaitza da. Zientzia mundu enpirikoan oinarritzen da, arrazional da eta poesiak berriz irrazionaltasunaren puntu gorenera irits daiteke. Zientziak haien eremua dute bere prozedura, saiakeretan eta metodo hipotetikoetan oinarrituta, ez dira ez egia baina utopia honetara hurbiltzen diren bitartean, eta aurrerapenak ematen diren bitartean gaitz erdi.
Nire ustez nahiz eta zientzia mundu ikuskera bat izan daiteke errealitatea, gizakiak mundua ulertu nahi du eta horretarako mundu enpirikoan betetzen diren arauez baliatzen da. Era berean ez dut uste zientzia zerbait zurruna denik ez absolutua ezta egia ere, utopia horretara hurbiltzeko bide bat baizik. Gizakiak bizitzeko eta lasai egoteko gauzak ulertu behar baititu eta zientziak aldi baterako zalantza horiek asetzen ditu gizakiari erosotasuna emanez.