Ideiak, Sinesteak eta Bizi Arrazoimena

Enviado por zarautz y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,05 KB

Ideiak eta Sinesteak

Jakiteko beharra:

Gizakiak pentsatzen du, baina ez Aristotelesek zioen bezala, lilurak edota ezjakintasunak bultzaturik. Jakiteko beharrak sortzen du ezagutza. Gizakiari, piztiei eta Jainkoari ez bezala, ezjakintasunak min egiten dio, baina ez gauzak zer diren jakiteko, baizik eta bizitzan zeri heldu jakin ahal izateko.

Ideiak

Bururatzen zaizkigun pentsamenduak dira. Ideia guk sortzen dugu, nik edo inguruko norbaitek, baina inoiz ez da berez nire aurrekoa izango. Lehendabizi ni bizi naiz, eta gero ideia bat bururatu edota ezagutuko dut. Ideiek izateari uzten diote nire bizitzan aritzen ez direnean. Ideiak norberaren interpretazio gisa soilik bizitzen dira. Ideia izan izango da, horretan pentsatzen badugu bakarrik.

Sinesteak

Gizakiak, bizitzean, ez ditu bere ideiak erabiltzen, baizik eta bere sinesteak. Sinesteak gugan daude eta gure bizitzaren funtsa osatzen dute, hau da, gu gaude haietan. Ez dira gure burutazioak. Oso errotiko sinesteak direnez, errealitatearekin nahastea posible da. Hasieran, sineste guztiak gizaki talde batera zabaldu diren ideiak izan dira, gero, ondorengoei transmititu zaizkie.

Zalantza

Nire sineste sistemak alde zailak baditu soilik jarriko dut nire adimena martxan, hutsune horiek betetzen saiatzeko. Horretarako, ideiak sortu ditut, eta horiek gero sineste berrietan bihurtuko dira. Sinestean dugun fedea galtzen badugu, zalantza sortzen da.

Bizi Arrazoimena eta Historia Arrazoimena

Bizitza aukera eta eginkizun gisa

Ortegaren ustez, bizitza niak eta zirkunstantziak osatzen dute, eta horren barruan, ni-aren eta gauzen arteko harreman dinamikoak, hain zuzen.

Naturak ez du gizakia mugatzen hau edo hori izatera, beti ditu zenbait aukera. Ondorioz, bizitza etengabe aukeratzea da, zer egingo dugun aukeratzen dugu. Nik, zer izango naizen aukeratu dut. Beraz, aukera guztien oinarrian neure burua zehazteko egin dudan aukera dago.

Askeak gara nork bere bizitza eraikitzen duelako. Horrek moralaren aurrean jartzen gaitu, bakoitzak osotasuna lortu behar du, horretarako, zirkunstantzia moldatuko dugu, etengabe gure proiektuaren zerbitzura egoteko. Izan ere, giza bizitza egitea da. Egitea aukeratzea da. Gure esentzia bizitzea denez, historia dugu izaera baino gehiago.

Oinordekoak

Bizitza, gizakiak historian zehar landutako ideien eta sinesteen ondarea da. Gizabanakoaren bizitza aurrekoengandik jasotakoa da, baita bere buruarekin egiten duena ere.

Gizakiak ez duenez izaera aldaezina, gizakia izateko potentzialtasun hutsa da eta jaso duen historian aurkitzen ditu etorkizunean ibiltzen jakiteko funtsak.

Belaunaldia

Ortegak, historia belaunaldika banatzea proposatu zuen.

Belaunaldia historia banatzeko unitaterik txikiena da, eta gizaki bakoitzaren sinesteei, ideiei eta ohiturei eragiten die.

Belaunaldiak bata bestearen ondoren izan ohi dira etengabe, eta aurreko belaunaldiko sinesteak, ideiak eta ohiturak daramatzate.

Ortegak ziurtatu zuenez, gizakia bere historia da.

Entradas relacionadas: