Idazketa-prozesuaren bilakaera: Haurren garapen kognitiboa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Magisterio
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,51 KB
1. Idazketa eta marrazkia ez bereizteko fasea
Haurrak oraindik marrazkia = idazketa dela uste du:
- Zirriborroak erabiltzen ditu errealitatea sinbolikoki adierazteko.
- Ez du bereizten marraztea eta idaztea.
- Marrazkiak antzekotasun fisikoa izan behar duela uste du.
- Idazketa objektu sinboliko gisa ulertzen hasten da.
- “Zizareak”, “borobiltxoak” edo “makilatxoak” egiten ditu; ez dira hizkiak, baina antza dute.
- Zeinuak elkarren segidan jartzen ditu, baina oraindik ez du horizontalitatea barneratu.
- Idatzia marrazkiaren inguruan edo barruan antolatzen du.
- “Letrak letrak idazteko dira”, ez errealitatea adierazteko; autonomoak direla uste du.
2. Izenaren hipotesia (prozedura logografemikoa)
Haurrak pentsatzen du hitz idatziak gauzen izenak direla:
- Etiketak “irakurtzen” ditu, testuinguruari esker, ez grafiei esker.
- Konturatzen da esanahia testuan dagoela, ez testuinguruan.
- Grafemak arbitrarioak direla ulertzen hasten da.
- Hitzak identifikatzeko, lehen grafema da garrantzitsuena.
Haurrek hitz idatziei eskatzen dizkieten baldintzak:
- Kantitatearen hipotesia: Gutxienez 3 grafia.
- Barneko kalitatearen hipotesia: Grafiak desberdinak izan behar dira.
- Kanpoko kalitatearen hipotesia: Bi hitz desberdin ezin dira berdin idatzi.
3. Hipotesi silabikoa
Haurrak soinuak eta grafiak lotzen hasten da, baina oker:
- Korrespondentziak egiten ditu, baina ez dira fonetikoak.
- Silaba 1 edo 2ko hitzek arazoa sortzen dute (gutxienez 3 grafia behar dituelako).
- Arazoa konpontzeko, grafia gehiago gehitzen ditu hiru bete arte.
4. Fase silabiko-alfabetikoa
Haurrak lotura kualitatiboa egiten du soinuaren eta grafiaren artean:
- Silaben bokal-hotsak eta grafiak lotzen ditu.
- Lehenengo bokalak agertzen dira, baina kontsonanteak ere bai.
- Silaba bakoitza bokal batez ordezkatzen du hasieran.
- Kontzientzia fonologikoa garatzen ari da, baina kontsonanteak falta zaizkio.
Gatazka kognitiboa: Hitz batzuek silaba kopuru bera eta bokal berdinak dituzte (txakurra, katua, sagua). Horiek bereizteko, grafien ordena aldatzeko estrategia erabiltzen du.
5. Hipotesi fonetikoa (alfabetikoa)
Haurrak fonema-grafema korrespondentzia osoa ulertzen du:
- Fonemak existitzen direla konturatzen da (kontzientzia fonologikoa).
- Hitzak osatzen dituzten letra guztiak idazten hasten da.
- Fonema konplexuekin zailtasunak izan ditzake, baina gainditzen joango da.
- Garapen kognitiboarekin batera, horizontalitatea, espazioa eta letra-tamaina kontrolatzen ditu.
Faseen adibideak
- 1. Fasea: “Querido viejito” (gurutzeak), “En mi casa tengo” (Emma), “caballo, miguel” (figura 9), “como nubes raras”.
- 2. Fasea: “mariposa” (eaou), “flor” (faer), “ALFOLASO”, “barcos” (letrak goian eta behean, eta eguzkiaren zirkulua).
- 3. Fasea: “IUT”, “UMIR”.
- 4. Fasea: “EAO”, “OOAE”, “AMMS”, “SVUS”, “Esther”, “PIm”, “TIGRE” (marra beltzekin), “LMO”, “WLSV”.
- 5. Fasea: “conego” (conejo), “mariposa”, “tigre”, “gonzalo”, “febrero” (testu luzea), “triangulo negro”.