Idazkera Bereizien Fasetik Zatitze Silbikora: Haurraren Ikerketa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,91 KB

2. IDAZKERA BEREIZIEN FASEA: Idazkera, oraindik, izendapen da haurraren begietan. Horregatik, "izenaren hipotesia"-z ere mintza gaitezke. Hipotesi horren arabera, pentsatzekoa da esnearen kaxan "esnea" jarriko duela. Batzuetan, haurrak pentsatzen du izendatutako erreferentearen neurriak izenean eragin behar duela. Horrela, idazkera handiagoak, luzeagoak, grafema gehiagokoak azaldu daitezke. Garai honetan agertzen da irakurketa metodo logografemikoa ere. Haurra konturatzen da beti ez duela testuinguruak balio. Orduan, antzekotasun grafikoei erreparatzen die. Maiz, asko, hitzaren hasiera izaten da pista nagusia. Fase honetan haurrak idazketa arauen inguruko hainbat ideia garatzen ditu. Hipotesiak egiten ditu arau posibleen inguruan. Hiru dira klabeak:

  • 1. Kantitatearen hipotesia: hitzak gutxieneko grafema kopurua eduki behar du.
  • 2. Barne-barietatearen hipotesia: grafema ezberdinak eduki behar ditu, letra berdin askok ez baitute izendatzeko balio.
  • 3. Kanpo-barietatearen hipotesia: gauza ezberdinak esateko, ikur ezberdinak idatzi behar dira, ikur berdinek esanahi bera izan behar baitute.

Hipotesi aurresilabiko terminoa ere erabiltzen da fase hau izendatzeko, adieraziz haurrak oraindik ez duela unitate silabikoa identifikatu. Grafema gutxirekin, gauza mordoa idatz dezake haurrak; ordena aldatzea nahikoa.

3. ZATITZE SILABIKOAREN FASEA: Haurrak hotsaren eta idazkeraren arteko loturei buruzko hipotesiak egiten ditu. Lege bat ateratzen du: entzuten duen ahots-kolpe bakoitzeko, grafema bat. Beraz, silaba bakoitzeko letra bat egitea izaten da ohikoena. Bi hipotesi egiten ditu:

  • 1. Kantitatezko korrespondentziaren hipotesia: zenbat silaba, hainbat letra, baina silaba edozein letraren bidez irudikatuz.
  • 2. Kalitatezko korrespondentziaren hipotesia: silaba bakoitzak duen soinuaren baten grafemarekin idatzi.

Baina kalitatearen korrespondentziak kontraesana sortzen dio kantitate minimoaren hipotesiarekin (gatazka kognitiboa). Kasu honetan, gatazka honakoa da: zer egin silaba bat edo bi dituzten hitzekin? Haurrak, hasieran, erraz konpontzen du kontua: grafemaren bat erantsi hipotesia bete arte. Baina, momenturen batean, hipotesi silabikoa erori egiten da, eta haurra unitate silabikoa berraztertu eta zatitzen hasten da. Fonemak deskubritu ditu. Beste gatazka bat ere agertzen da. Hitz batzuek silaba kopuru bera dute, eta, gainera, oinarri silabiko bera. Hitzak solte idatzita, ez dago arazorik, baina elkarrekin idaztean, arazoa bistaratzen da. Kanpo-barietatearen araua hautsi egiten da. Hasieran, konponbidea erraza da: letrak ordenaz aldatzea. Baina, esan bezala, momenturen batean, hipotesi silabikoa erori egiten da, eta haurra unitate silabikoa berraztertu eta zatitzen hasten da. Fonemak deskubrituko ditu.

Entradas relacionadas: