Ibilgailuen Motorren Nahaste, Gas eta Injekzio Sistemak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,15 KB
Nahaste Motak
- Estekiometrikoa: Oxigeno guztia hidrokarburo guztiarekin erretzen dena da. 14,7 kg aire gasolina litroko proportzioan.
- Aberatsa: Airea ez da nahikoa hidrokarburo guztia erretzeko.
- Pobrea: Gasolina ez da nahikoa oxigeno guztia erretzeko.
- Lambda balioa: Benetako aire masa / aire masa teorikoa.
Gas Ez-Toxikoak
- Nitrogenoa: Ez du ezerrekin erreakzionatzen. Sartzen den bezala ateratzen da.
- Oxigenoa: Nahastea erretzen denean oxigeno guztia erre beharko luke, baina hori gertatzen ez denez, oxigeno pixka bat ateratzen da.
- Ur-lurruna: Lurrun hau ihes-hoditik kondentsatzen da.
- Karbono dioxidoa: Ez da toxikoa guretzat, baina asko kontzentratzen bada berotegi-efektuari eragiten dio.
Gas Toxikoak
- Karbono monoxidoa: Gas hau oso toxikoa da, gure globulu gorriek oso erraz xurgatzen baitute.
- Erre gabeko hidrokarburoak: Bi kausa: erregaiak erre gabe, edo olioaren gehiegizko pasabidea konbustio-kamerara.
- Nitrogeno oxidoak: Bere kontzentrazioak oso altuak badira, biriketako ehunak eta albeoloak hautsi ditzake. Ingurumenarentzat oso arriskutsuak dira.
- Partikula solidoak: Konbustioa osoa ez bada, motorreko pieza mekanikoetan pilatzen dira, motorraren funtzionamendu txarragoa eraginez.
Monopuntu Injekzioa
1. Erregairen Elikadura
Karburazioan bezala, airea eta gasolina sarrera-kolektoretik zirkulatzen dute elkarrekin. Sistema honetan, presio-erregulatzailea monopuntu blokean dago eta injektore handi bakarra dago tximeletaren aurretik.
2. Tximeletaren Potentziometroa
Tximeletaren irekiera-angelua momentu bakoitzean KUEari informatzen dio bere funtzioaz. Modu honetan, KUEak motorrean sartzen den aire kopurua daki.
3. Pizte Bobina
Sistema honetan, “txinparta galdua” pizte-banaketa erabiltzen da, goi-tentsioko zirkuituak murrizteko. Txinparta galduaren sisteman, txinpartak binaka doaz, hau da, bi bobina daude lau bujientzat. Honen ondorioz, bira bakoitzean ihes-hodian dagoen zilindroan txinparta salto egingo du.
4. Tximeletaren Eragilea
Sistema hau tximeletaren akzionamendu-palankan aktuatzen du eta ralenti-erregimena erregulatzeko erabiltzen da. KUEak kontrolatzen du.
Erregairen Elikadura Sistemaren Osagaiak
Elektrobonba
Elektrobonba gehienetan deposituaren ondoan egoten da, eta batzuetan baita deposituaren barruan ere. 2-3 bar-eko presioan lan egiten du eta bi balbula ditu: itzuleraren aurkako balbula eta segurtasun-balbula.
Presio Erregulatzailea
Injekzio-presioa 2,5-3 bar-etan mantentzen da. Metalezko gorputz batez osatuta dago, eta bi ganbera ditu. Gasolina goiko ganberatik sartzen da eta beheko ganbera admisioko kolektorera lotuta dago hutsunea egiteko.
Injektoreak
Kasu honetan, balbula elektromagnetikoak dira KUEtik aktibatuta. Injektoreak gorputz batez osatuta daude eta barrualdean nukleo bat, haril elektriko bat, orratz bat eta malguki bat dituzte.
Elikadura Egiteko Oinarrizko Seinaleak
Xurgatutako airearen emaria (kaudalimetroa) eta bira-kopurua.
Tximeletaren Potentziometroa
Tximeletaren potentziometroak KUEari tximeletaren posizioa adierazten dio. Informazio hau oso garrantzitsua da, batez ere, ralenti-egoeran mantentzeko.
Potentziometroaren sentsorea erresistentzia-pista batetik irristatzen da eta tentsio bidez adierazten du tximeletaren posizioa.
Pikatu Sentsorea
Sentsore hau blokean akoplatuta doa, zilindroaren kanpoko aldean. Sentsore honi esker, pizte-momentua doitzea posible da.
Ralenti Erregulatzailea
Ralenti bat egonkorra izan behar da; gainera, motorra hotza dagoenean, ralenti azeleratua izan behar du.
Funtzio hau ralenti-egonkortzaile balbula batek egiten du eta KUEak kontrolatzen du. KUEak hurrengo gauzak jakin behar ditu: tximeleta itxita egotea, bira-erregimena, motorraren tenperatura eta aire girotuaren konexioa (baldin badauka).