Ibilgailuen Aire Girotuko Konpresoreak eta Gordailua
Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,05 KB
1. Zilindrada finkoko disko oszilatzaileko konpresoreak
Zaharrenak dira eta deskonektatuta daudenean zero eta konektatuta daudenean % 100 ponpatzen dute. Horregatik:
- Hozte-beharrak elektroenbragea konektatuz edo deskonektatuz erregulatzen dira.
- Motorrean tirakadak sortzen dituzte konektatzen eta deskonektatzen direnean.
Erregai-kontsumoa nahiko handitzen dute.
2. Zilindrada aldakorreko disko oszilatzaileko konpresoreak
Gaur egun erabiliak, bere ponpaketa-ahalmena % 2 eta % 100 artean erregula dezakete. Erregulazio hau disko oszilatzailearen inklinazioa aldatuz lortzen da. Inklinazio-aldaketaren ondorioz, pistoien ibiltartea aldatu egiten da.
3. Paletadun konpresoreak
Kanaletan paleta batzuk eta konpresorearen karkasan sarrera- eta ihes-balbulak daude. Errotorea biratzean, sarrera, konpresioa eta ihesa faseak gertatzen dira (2.23 irud.).
Finkoak eta aldakorrak izan daitezke. Aldakorren kasuan, zehazki aztertuz, ezin dute bere zilindrada aldatu, baina bai ponpaketa-presioa eta, horrekin batera, ponpatutako kantitatea. Presioa erregulatzeko, elektrobalbula bat daukate. Balbula honek presio altuko aldea presio baxuko aldearekin konektatzen du presioa jaisteko. Disko oszilatzaileko konpresoreekin alderatuz, erregula daitekeen portzentajea txikiagoa da.
Ezaugarri nagusiak
Paletadun konpresoreez gain, badaude beste konpresore birakari batzuk (kontsultatu Drive-n: Vehículo Eléctrico BMW, 154. orr.).
- Funtzionamendu isila: Tamaina berdinerako, errendimendu altuagoa dute; hau da, kantitate berdina ponpatzeko, pistoiak dituztenak baino txikiagoak dira.
- Erreboluzio altuak: Erreboluzio altuetan funtzionamendu hobea daukate. Inertzia gutxi dutenez, oso arin bira dezakete.
- Mugak: Paleten eta estatorraren arteko estankotasuna indar zentrifugoarekin lortzen denez, erreboluzio baxuetan funtzionamendu eskasagoa dute.
Dilatazioak direla eta, hotzean paletek lasiera eduki behar dute. Biratzen hastean galerak eduki ditzakete eta berotu arte funtzionamendua txarra izan daiteke.
4. Gordailu-kolektorea
Gordailu-kolektorea (2.39 irud.) lurrungailuaren eta konpresorearen artean kokatuta dago. Bere funtzioak hauek dira:
- Hozgarria lehortzea: Horretarako, hezetasuna xurgatzen duen produktu bat darama poltsa batean.
- Likidoaren kontrola: Konpresoreak hozgarria likido egoeran xurgatzen ez duela bermatzen du. Gordailuaren goialdean, plastikozko estalkiaren azpian, hozgarria gas egoeran dago eta "U" itxurako tutuaren sarreratik gasa konpresorera bidaltzen da.
- Konpresorea olioztatzea: Gordailuaren azpialdean olioa metatuta dago. Sare-iragazkiaren barnean, "U" itxurako tutuan, zulotxo bat dago. Zulo honetatik olio-kantitate txiki bat tutura sartzen da eta bertako hozgarri-gasarekin nahastuta konpresorera doa.