Iberiar Penintsularen Historia, Antolaketa eta Erronkak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,62 KB
Iberiar Penintsularen Historia eta Antolaketa Politikoa
Antzinaroa eta Erdi Aroa: Erromatarretatik Erreinu Kristauetara
- Erromatarren konkistara arte, Iberiar penintsulan zenbait herri indigena bizi ziren, beren erakunde eta ohiturekin.
- Erromatarren agintepean (K.a. III - K.o. V. mendea) probintzietan oinarritutako sistema administratiboa ezarri zen.
- Bisigodoek (V-VIII. mendeak) estatu independente eta bateratua sortu zuten lehenengoz, hiriburua Toledon izanik.
- 711. urtean hasi zen musulmanen inbasioak bisigodoen estatua eta administrazioa suntsitu zituen. (Al-Andalus)
- Musulmanek lurraldea probintziatan banatu zuten.
- Kristauek, hasieran, Iberiar Penintsulako iparraldean sortu zituzten erreinuak:
- Kantauriar mendikatean: Asturiasko Erreinua.
- Pirinioen inguruan: Nafarroako Erreinua, Aragoi eta Kataluniako konderriak (XII. mendean batu zirenak Aragoiko Koroa sortuz).
- XIII. mendean Aragoiko Koroaren barnean Valentziako Erreinua eta Balear Uharteak sartu ziren.
- XV. mendean bost multzo nagusi zeuden Iberiar Penintsulan: Portugalgo Erreinua, Gaztela eta Leongo Erreinua, Aragoiko Koroa, Nafarroako Erreinua eta Granadako Erreinu Musulmana.
Aro Modernoa eta Garaikidea: Batasunetik Zentralizaziora
- Errege-Erregina Katolikoek Iberiar Penintsula batu zuten, Portugal izan ezik:
- Gaztelako eta Aragoiko Koroak ezkontza bidez batu zituzten.
- Granadako Erreinu Musulmana 1492an konkistatuz.
- Nafarroako Erreinua 1512an konkistatuz.
- Nahiz eta batasun bat lortu, erreinu bakoitzak bere egitura politiko, administratibo eta fiskalei eutsi zien.
- Austriar Etxearekin, XVI. eta XVII. mendeetan, egoerak antzera jarraitu zuen.
- XVIII. mendean Ondorengotza Gerra gertatu zen, Filipe V.a Borboikoa eta Karlos Austriakoaren artean.
- Filipek irabazi eta Gaztelako Koroaren egitura ezarri zuen, Penintsularen batasun osoa ezarriz.
- EAEn eta Nafarroan foruak mantendu ziren, Filiperi leialak izan zirelako.
- XIX. mendean, Javier de Burgos Sustapen ministroak probintzia-banaketa berria egin zuen, 1833. urtean.
- Ia-ia bat dator gaur egungoarekin. Borboien antolaketa kaotikoa konpontzea zen horren helburua.
- Lurraldea 49 probintziatan banatu zuen. 1927an 50 izan ziren, Kanariar Uharteak bitan banatu zirenean.
- Probintzia bakoitzak hiri bat zuen hiriburu moduan.
- Nafarroan eta EAEn erakunde-berezitasunak ezabatu egin ziren, Gerra Karlistetan parte hartzearen zigor gisa.
- Lehen Errepublikan (1873-1874) eskualdeetan antolatutako estatu federala proiektatu zen, baina ez zen martxan jarri.
- Monarkiaren Berrezarkuntzan zentralizazio handia gertatu zen. Mugimendu erregionalistak eta, ondoren, mugimendu nazionalistak sortu ziren estatuan.
- XX. mendean, Bigarren Errepublikan eskualdeen autonomia hazi egin zen (1931ko Konstituzioarekin).
- Gerra Zibilaren ondoren, frankismoak estatu bateratu eta zentralista osatu zuen, nazionalismoak eta separatismoak zapalduz.
Autonomia Prozesua Espainian
- Autonomia lortzeko prozesuak bi bide nagusi izan zituen:
- 151. artikuluaren bidea (eskumen ugari bat-batean eskuratzen ziren).
- 143. artikuluaren bidea (zenbait eskumen eskuratzen ziren eta bost urteko aldian handitu zitezkeen).
- Autonomia Erkidegoen aukerak:
- Kataluniak, EAEk eta Galiziak 151. artikuluaren bidea aukeratu zuten. Gainera, etorkizunean eskumen gehiago lortzeko eskubidea ere lortu zuten.
- Andaluziak ere 151. artikulua aukeratu zuen.
- Nafarroak Foru Hobekuntza hautatu zuen, 151. artikuluaren bidearen pareko prozesu baten bidez.
- Gainerako autonomia-erkidegoek 143. artikuluaren bidea aukeratu zuten.
- Ceutak eta Melillak ez dute legegintza-gaitasunik.
Desoreka Adierazleak eta Garapen Faktoreak
Desoreka motak
- Desoreka ekonomikoak: ekoizpen-gaitasunean ikusten dira eta BPGaren eta per capita BPGaren bidez neurtzen dira. Azken hori BPGa biztanleriarekin zatituz lortzen da.
- Desoreka demografikoak: biztanleriaren banaketan ikusten dira, eta hori biztanleria-dentsitatearen bidez neurtzen da.
- Gizarte desorekak: etxeetako errenta-mailaren eta ongizate-mailaren bidez neurtzen dira. Azken hori osasun, hezkuntza, laguntza eta aisiarako zerbitzuekin neurtzen da.
Gaur Egungo Garapen Faktoreak
- Industriak pisua galdu du garapen-faktore gisa.
- Zerbitzu aurreratuek, berrikuntzak eta goi-teknologiek hartu dute garapen-faktoreen lekukoa.
- Herrialde garatua denez, hirugarren sektoreak markatzen du desorekak zeintzuk diren.
- Gainera, azpiegituren eta ekipamenduen kalitateak, eta inguruarekin eta atzerriarekin ondo komunikatuta egoteak ere garrantzi handia dauka gaur egun.
Globalizazioa: Prozesua, Ondorioak eta Kritika
Globalizazio Prozesua
- Arrazoiak: Garraioen eta telekomunikazioen hobekuntzak, sistema kapitalistaren orokortzea.
- Ondorioak: Merkataritza askearen handitzea (multinazionalen indarra), herrialde batzuen bizi-maila hobetzea baina beste batzuena okertzea, kultura globalizatua.
- Globalizazioaren aurkako mugimenduak: Herrialde aberatsak eta multinazionalak kontrolpean daudela salatuz, ingurumen-narriadura eta desberdintasunak handitzea kritikatuz.
Globalizazioaren Ondorioak Esparruka
- Esparru ekonomikoan: Merkataritza askerako aukerak handitu dira, baina multinazionalek indar handiagoa hartu dute, enpresa ertain eta txikien kaltetan.
- Gizarte-esparruan: Herrialde batzuen bizi-maila hobetu egiten da, baina beste batzuetan lan egiten duten pertsonen bizi-maila askoz ere txarragoa izaten da, herrialde aberatsetako enpresen irabazien mesedetan.
- Kultura-esparruan: Herrien arteko kulturak batzea eta mundu multikulturala sortzea ekarri du.
Globalizazioaren Aurkako Mugimenduen Argudioak
- Gizarteak munduaren kontrola galdu duela salatzen dute. Herrialde aberatsek eta multinazionalek dute munduaren kontrola, ideia liberalek hartu baitute herrialdeetako gobernuen kontrola.
- Gutxi batzuei bakarrik egiten die onura. Herrialde eta pertsona aberatsen eta txiroen arteko desberdintasunak gero eta handiagoak dira.
- Ingurumen-narriadura larria eragiten du, kapitalismoaren gose asezinak gure ingurumenaren suntsiketa ekartzen baitu.