Iberiar Penintsulako Unitate Morfoestrukturalak eta Bilakaera Geologikoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 9,95 KB
Iberiar Penintsulako Unitate Morfoestrukturalak
Lurrazala milioika urteetan zehar lurraren kanpo eta barne faktoreen bilakaeretatik sortutako egitura fisiko anitzen emaitza da. Egitura fisiko hauek material desberdinez osatuta daude (mineralak) eta, lurrazalean azaleratzeko duten maiztasunaren arabera, eremu geografiko desberdinak sortzen dituzte (eremu granitikoak, karstikoak edo buztintsuak).
Unitate Morfoestruktural Nagusiak:
Zokaloak
Kanbriaurrean edo Era Primarioan (Paleozoikoan) eratutako lautadak edo goi-lautadak dira. Era horietako orogenesian sortutako mendikateen higaduraren ondorioz eremua lautu zelako eratu ziren. Kanbriaurreko eta Paleozoikoko materialak arroka silizeo oso zurrunak dira: granitoa, arbela, kuartzita eta eskistoak. Beste presio batzuen eraginik izaten ez badute, erliebe horizontalak izan ohi dira (penilautadak), Penintsulako mendebaldearen erdialdekoak bezalakoak. Baina presio gehiago izaten badituzte, haien material zurrunak tolestu ordez hautsi egiten dira, eta bloke altxatuen (horst) eta bloke hondoratuen (graben edo fosa tektonikoak) egitura germanikoa osatzen dute.
- Noizko arrokak? Kanbriaurreko eta Era Primariokoak.
- Non? Penintsularen mendebaldean eta arkuetan ("E" forma):
- Kantauriar mendikatearen mendebaldean
- Erdialdeko Sisteman
- Toledoko mendietan
- Sierra Morenan
- Antzinako mazizoen arrastoak: Pirinioetan, Sistema Iberikoan, Kataluniako kostako mendikatean, Mendikate Penibetikoetan.
- Arroka nagusia: Granitoa.
- Erliebe granitikoa. Formak:
- Higadura kimikoa: Urak granitoa hare bihurtzen du.
- Diaklasak edo hausturak:
- Goi-mendiko eremuetan: ura pitzaduretan izozten da.
- Eremu baxuagoetan: haustura anitzeko berrokalak: tor, zaldi-harria eta kaos granitikoa.
Antzinako Mazizoak (Horst)
Era Tertziarioan eratutako mendiak dira, alpetar orogenesiaren presioak zokalo bateko bloke batean eragindako altxamendu berri baten ondorioz (gaztetzea). Hala, horko materialak ere paleozoikoak dira. Gaur egun, mazizo horiek forma biribilduak eta gailur lauak dituzte, higadura-eremu garaiak baitira. Penintsulan, honako hauek dira antzinako mazizoak: Galiziako mendigunea, Erdialdeko Sistema, Toledoko mendiak, Leoneko mendiak eta Kantauriar mendikatearen mendebaldea.
Tolestura-Mendikateak
Era Sekundarioan edo Mesozoikoan itsasoak jalkitako sedimentuetan oinarrituta, Era Tertziarioko alpetar orogenesian sortutako mendi-goragune handiak dira. Material horiek plastikoak dira, eta, bultzada orogenikoen eraginez, tolestu egiten dira.
- Noizko arrokak? Era Sekundariokoak.
- Non? Penintsularen iparraldean eta ekialdean hegoaldera iritsi arte ("Z" alderantzikatuaren forma eratuz): Pirinioetan, Euskal mendietan, Kantauriar mendikatearen ekialdean, Sistema Iberikoan, Kataluniako kostaldeko mendikatearen zati batean, Mendikate Subbetikoan.
- Arroka nagusia: Kareharria.
- Erliebe karstikoa. Formak: Kareharria nagusi den eskualde batean sortzen den erliebea da. Kareharria urarekin nahastu ezkero prozesu kimiko batek harria disolbatzen du eta horrek zulo askoko harriak sortzen ditu. Iberiar penintsulan ingurune karstikoak "Z" forma hartzen du.
- Lapiazak: Jariatze-urek eratzen dituzten artekak.
- Arroilak: Ibaiek eratutako haranak.
- Poljeak: Hondo horizontaleko sakonune luzeak.
- Dolinak: Eratzen diren zulo handiak.
- Haitzuloak: Lurpean zehar eratutako galeriak.
- Leizeak: Irekigune bertikal estuak.
Tolestura-mendikateak bi motatakoak dira:
- Tarteko mendikateak: Itsasoak zokaloen ertzetan jalkitako materialetan oinarrituta eratzen dira. Bultzada orogenikoen eraginez, beheko zokalo zurruna hautsi, zokaloaren gainean jalkitako materialaren estalki plastikoa tolestu, eta egitura saxoi mistoa eratzen da. Horren adibide dira Sistema Iberikoa eta Kantauriar mendikatearen ekialdeko zatia.
- Alpetar mendikateak: Itsas fosa luze eta sakonetan jalkitako materialetan oinarrituta eratzen dira. Bultzada orogenikoen eraginez, egitura tolestuak eratzen dituzte, eta horietan tontorrak (antiklinalak) eta haranak (sinklinalak) txandakatzen dira. Horren adibide dira Pirinioak eta Mendikate Subbetikoa.
Arro Sedimentarioak edo Sakonuneak
Era Tertziarioan eratutako eremu hondoratuak dira, gerora buztinezko eta kareharrizko sedimentuekin bete zirenak. Gaur egun, eremu horiek geroagoko ezein orogenesiren eraginik izan ez dutenez, egitura horizontalak (egitura aklinala) edo aldapatsuak (egitura monoklinala) dira. Normalean erdian ibai bat aurkitu daiteke. Iberiar Penintsulan, Guadalquivir, Ebro, Guadiana, Tajo eta Dueroren sakonuneak dira arro sedimentario nagusiak.
- Noizko arrokak? Tertziarioko eta Kuaternarioko arroka sedimentarioz osatuta.
- Non daude kokatuta Iberiar penintsulan?
- Iparraldeko eta hegoaldeko Iberiar goi-lautadako arro sedimentarioan.
- Ebroren eta Guadalquivirren sakonuneetan.
- Eremu hondoratuetan.
- Mediterraneoko kostaldeko lautadetan.
- Arroka nagusia: Buztina.
- Erliebe mota: Horizontala.
- Materialen biguntasuna dela-eta eremuak azkar higatzen dira.
Arro sedimentarioak bi motatakoak dira:
- Zokalo-arroak: Alpetar orogenesiko presioen ondorioz hondoratutako zokalo-bloke batean oinarrituta eratu ziren: Iberiar goi-lautadako Duero, Tajo eta Guadianaren sakonuneak.
- Prealpetar arroak edo sakonuneak: Alpetar mendikateen bi alboetan daude, eta mendikateak goratu ondoren gertatutako distentsioaren ondorioz eratu ziren: Ebroren eta Guadalquivirren sakonuneak.
Iberiar Penintsularen Bilakaera Geologikoa
Kanbriaurrea (4600-540 m.u.)
- Iberiaren sorrera Gondwana kontinentean.
- Mendi-arku bolkanikoa eratu zen: Ipar-mendebaldetik Hego-ekialdera (Galiziatik Sierra Morenara).
- Arku higatu eta itsasoak estali zuen.
- Arkuko materialak Penintsularen mendebaldean daude (Extremaduran eta Sierra Morenan), geroago sortutako mendikate hertziniarrei atxikita.
Era Primarioa (Paleozoikoa) (540-250 m.u.)
- Orogenesi hertziniarra: Pangea superkontinentea sortu eta arku bolkanikoko materialak tolestu ziren.
- Hainbat mendigune sortu ziren:
- Mendebaldean: Hesperiar mendigunea.
- Ipar-ekialdean: Akitaniakoa, Katalunia-Balearrekoa, Ebrokoa.
- Hegoaldean: Mendigune Betiko-Rifta.
- Penintsularen mendebaldean: Iberiar goi-lautada.
- Ipar-ekialdean eta hegoaldean: zokaloa.
Era Sekundarioa (Mesozoikoa) (250-65 m.u.)
- Barealdia eta sedimentazioa. Pangea zenbait kontinentetan zatitu zen.
- Iberia plaka independente bihurtu zen, failak mugatua.
- Erliebe hertziniarrak gehiago higatu ziren.
- Itsas transgresioek materialak (kareharriak) jalki zituzten itsasoak estalitako bi eremutara:
- Hesperiar mendigunearen ekialdean.
- Pirinioetako fosan eta fosa Betikoan.
- Pirinioetako fosan eta fosa Betikoan sedimentatutako kareharriak mendikate bihurtu dira geroago, orogenesi alpetarraren ondorioz.
Era Tertziarioa (65-2,5 m.u.)
- Orogenesi alpetarra: Afrikako plakak Europako plakaren kontra jo zuelako.
- Mendikate alpetarrak eta haien sakonune prealpetarrak eratu ziren.
- Lehenik, Pirinioak eratu ziren:
- Pirinioetako fosako sedimentuak tolestu ziren.
- Ebroren sakonunea eratu zen.
- Euskal mendiak eta Kataluniako kostaldeko mendikatea altxatu ziren.
- Gero, Mendikate Betikoak sortu ziren:
- Mendikate Penibetikoa.
- Mendikate Subbetikoa Balearretaraino (fosa Betikoko sedimentuak tolestu zirenean).
- Guadalquivirren sakonunea eratu zen.
- Lehenik, Pirinioak eratu ziren:
- Eragina Iberiar goi-lautadan:
- Goi-lautadako zokaloan hausturak eta failak:
- Bloke batzuk altxatu (horst): Galiziako mendigunea, Kantauriar mendikatearen mendebaldea, Erdialdeko Sistema, Toledoko mendiak.
- Bloke batzuk hondoratu (graben): Iparraldeko Goi-lautada, Hegoaldeko Goi-lautada.
- Goi-lautadaren ekialdean itsas sedimentuak tolestu:
- Kantauriar mendikatearen ekialdea eta Sistema Iberikoa altxatu.
- Goi-lautada Atlantikorantz inklinatu.
- Goi-lautadaren hegoaldean: Sierra Morena altxatu (Mendikate Betikoak bultzatua).
- Goi-lautadako zokaloan hausturak eta failak:
- Gaur egungo unitate morfologiko hauek eratu ziren: Pirinioak, Ebroren sakonunea, Euskal mendiak eta Kataluniako kostaldeko mendikatea, Mendikate Penibetikoa, Mendikate Subbetikoa, Tramuntana, Guadalquivirren sakonunea, Galiziako mendigunea, Kantauriar mendikatearen mendebaldea, Erdialdeko Sistema, Toledoko mendiak, Iparraldeko Goi-lautada, Hegoaldeko Goi-lautada, Kantauriar mendikatearen ekialdea, Sistema Iberikoa, Sierra Morena.
Era Kuaternarioa (Duela 2,5 m.u. - Gaur egun)
- Glaziarismoa: Aldi glaziarrak eta glaziartekoak txandakatu ziren.
- Modelatu glaziarrak mendikate garaienetan (Pirinioetan, batez ere):
- Izotzaren higadurak zirku eta haran glaziarrak sortu. Izotza urtzean, aintzirak eratu.
- Izotzak garraiatutako materialen sedimentazioa.
- Modelatu periglaziarrak eremu baxuagoetan (tenperaturak maiz pasatzen dira 0ºC-tik gora eta 0ºC-tik behera):
- Arroak apurtu: harritzak, hartxingadiak.
- Eremu lauetan: kuxin-soropila.
- Eremu inklinatuetan: narrasteak, irristatzeak.
- Modelatu glaziarrak mendikate garaienetan (Pirinioetan, batez ere):
- Ibai-terrazak (39. orr.).