Iberiar Penintsulako Lurzoruak eta Erliebe Formak

Enviado por nag2597 y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,16 KB

Iberiar Penintsulako Lurzoru Motak

Espainian hiru lurzoru mota nagusi bereizten dira: silizeoa, kareharrizkoa eta buztintsua.

1. Lurzoru Silizeoa

E.SIL: Penintsulako mendebaldean, zokalo zaharraren eremuan, Mendikate Betikoan eta Pirinioetan aurki dezakegu. Paleozoikoko harri oso gogorrak dira, adibidez, granitoa.

2. Lurzoru Kareharrizkoa

KAREHARRIA: Harri sedimentarioz osatua; gogorra da, baina erraz disolbatzen da. Aro sekundarioan sortua, Pirinioetan, Iberiar Mendikatean eta Euskal Mendietan aurki ditzakegu, Iberiar penintsularen ipar-ekialdean alderantzizko 'Z' bat osatuz.

3. Lurzoru Buztintsua

BUZTINEZKO EREMUAK: Ebroren sakonunean edo kostaldeko lautadetan aurki ditzakegu. Harri sedimentarioak dira, erresistentzia gutxikoak eta oso erraz higatzen direnak (adibidez, igeltsua).

Erliebe Formak

Erliebe Granitikoa

Silizeoan erliebe granitikoa da nagusi. Harria hain gogorra izanik, urak higatu egin du, karraikalak bezalako arrastoak utziz. Bi eremu bereizten dira:

  • Goi mendia: Izotzak paisaia aldatzen du. Harriak apurtu eta gandorrak/galaioak sortzen dira; eroritako harriek harritzak eratzen dituzte, eta arraildura horizontal zein bertikalak agertzen dira.
  • Eremu baxuagoak: Haizeak eta urak paisaia ondulatuak sortzen dituzte, tontor borobilduagoekin (domoak). Naturan harri zaldunak (orekan dagoen harria), tor-ak eta berrokalak ikus daitezke.

Erliebe Kareharrizkoa

Kareharria nagusi den lurzoruetan harria porotsua da. Horren ondorioz:

  • Lur azpiko erliebea: Akuiferoak, leizeak, kobazuloak eta dolinak sortzen dira.
  • Lur gaineko erliebea: Ibaiek higatutako arroilak eta poljeak eratzen dira.

Entradas relacionadas: