Iberiar Penintsulako Landa Paisaiak eta Ezaugarriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,28 KB

Paisaia Ozeanikoa

Kokapena

Iberiar penintsulako iparraldea eta ipar-mendebaldea.

Ingurune Fisikoa

Erliebe malkartsua, gainazal lau gutxi eta klima euritsua urte osoan.

Populazioa

Sakabanatua (herrixkak). Iraganean biztanleria ugaria zen; gaur egun, ordea, urria eta zahartua dago.

Ustiategiak

Minifundistak. Nekazariek lur-sail txikiak dituzte, elkarrengandik urrun daudenak, eta horrek errentagarritasun murriztua eta mekanizaziorako zailtasunak eragiten ditu. Hori konpontzeko, partzela-kontzentrazioa bultzatu da, baina emaitza eskasak izan dira.

Lurzoruaren Erabilera

  • Abeltzaintza: Abeltzaintzakoak dira nagusi. Jarduera nagusia da, esne eta haragi ekoizpenaren beharra dela eta. Behi-azienda da nagusi.
  • Nekazaritza: Kostaldean soroetan egiten da, eta barrualdean gutxiago. Lehorreko nekazaritzan, iraganean familiek barazkiak eta frutak lantzen zituzten, eta gaur egun espezializatzen ari da.
  • Basogintza: Eukaliptoa eta pinua erabiltzen dira altzariak eta paper-orea egiteko.

Mendialdeko Landa Paisaia

Kokapena

1000 metrotik gorako eremuak.

Ingurune Fisikoa

Baserri-jardueretarako desegokia da, klima hotzagatik eta altitude eta malda handiengatik.

Populazioa

Sakabanatua dago, biztanleria gune txikietan antolatuta.

Ustiategiak

Ustiategien artean alde handiak daude. Gehienak ustiategi txiki pribatuak dira, lursail txikiez osatuta. Udal mendi eta belardiak ere badaude, herritarrek erabiltzeko.

Lurzoruaren Erabilera

Klimaren eta mendien arabera aldatzen da:

  • Nekazaritza

    Penintsulako iparraldeko mendietan, haranen behealdean eta baratze-laboreak lantzen dira batez ere. Levanteko, hegoaldeko eta Balearretako mendietan, berriz, isurialdeetan zenbait espezie lantzen dira, hala nola, arbendolondoak eta olibondoak.

  • Abeltzaintza

    Abeltzaintza estentsiboa da. Iparraldeko mendietan, behiak eta ardiak basoetan eta gailurretan bazkatzen dira. Mediterraneoko mendietan, larreak gutxi dira, baina ardiak nagusi dira, eta transhumantzia egiten da haranen eta gailurren artean.

  • Basogintza

    Baso-ustiapen handiagoa iparraldeko mendietan egiten da. Espezie nagusiak eukaliptoa, gaztainondoa eta pinua dira, eta horiek egurra eta zura ekoizteko erabiltzen dira.

Kanarietako Landa Paisaia

Ingurune Fisikoa

Erliebe bolkaniko gorabeheratsua da, eta klima beroa da.

Populazioa

Sakabanatuta dago, herri txikiak tartekatuta daude, eta biztanleria gutxitzen ari da, hirugarren sektoreko jarduerek ekarpen handia izan dutelako.

Ustiategiak

Txikiak dira erdi mailako lurraldeetan, eta handiak kostaldeko eremuetan.

Lurzoruaren Erabilera

Lurzoruaren baserri-erabilerak urriak dira, eta nekazaritza da nagusi.

  • Nekazaritza

    Barrualdean, lehorreko laborantza egiten da, batez ere kontsumorako. Kostaldean, berriz, monolaborantza ureztatua lantzen da eta esportaziorako egiten da.

  • Abeltzaintza

    Ardi- eta ahuntz-aziendarekin egiten da, baina ez da oso zabala.

  • Basogintza

    Eraikuntzan eta laboreetan erabiltzen da.

Entradas relacionadas: