Iberiar Penintsulako Historia: Erromatarren Aurretik Bisigodoetara

Enviado por Chuletator online y clasificado en Francés

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,45 KB

Erromatarren Aurreko Herriak

Erromatarrak Iberiar penintsulara K.a. 218. urtean iritsi baino lehen, hiru esparru kultural zeuden finkatuta bertan, muga zehatzik edo batasun politikorik gabeak.

Herri Iberiarrak

K.a. VII-V. mendeetan, Mediterraneo ertzean kokatuta zeuden, Pirinioetatik Hego Atlantikora arte, Guadalquivir ibarrean. Tartesiarrak eta Turdetaniarrak nabarmentzen ziren. Iberiarrak estatu-hirietan antolatuta zeuden, eta bai moneta, baita idazkera ere, propioa zuten; horregatik esaten zen aurreratuenak zirela.

Zeltak

K.a. 1000-V. mendeetan, penintsulako mesetan eta mendebaldean kokatzen ziren. Kastroetan finkatuta zeudelarik, burdinaren eta errausketa-kutxen kultura ekarri zuten indoeuroparrak ziren. Lusitaniarrak ere bazeuden, Extremadura inguruan bizi zirenak. Iberiarren eta Zelten fusioari zeltiberiarra deritzo.

Iparraldeko Herriak

Bertako indigenak galaikoak, asturiarrak, kantabriarrak eta baskoiak ziren. Ekonomia xumea zuten, gerlari apartak ziren, eta askotan matriarkatua zen gizarte-antolamendu nagusia.

Baskoiak: Erromatarren Aurreko Herria

Erromatarrek izendatutako historiaurreko herria da, eta gaurko Nafarroaz gain, Jaka, Oiartzun, Zaragoza, Errioxa eta inguruak ere hartzen zituen. Baskoien artean bereizkuntza argia egin zen: Saltuseko baskoiak, klanetan antolatuta, Brontze Arotik zetozen bizimoldeei eusten zieten, nekazaritzatik eta abeltzaintzatik biziz. Ez zuten txanpongintza ezagutzen, eta kastro zein herrixka txikiak zituzten bizileku. Nortasuna mantendu zuten. Hegoaldeko baskoiak, aldiz, agerrak, nekazariak ziren, hiri harresituetan bizi ziren, eta zelten, iberiarren eta gero erromatarren ekarpen eta eragina jaso zuten. Mendebaldeko Pirinioetako bi aldeetan errotuta zeuden. Izugarrizko aniztasuna zuten (akitaniarrak, barduliarrak, karistiarrak eta autrigoiak). Errausketa hileta-errituak egiteko ohitura zuten (harrespilak). Euskararen antzinako molde bat hitz egiten zuten.

Erromatarren Konkista Hispanian

Iberiar penintsularen bereganatze prozesuari deritzo (K.a. 218 - K.a. 19), eta hiru fasetan gertatu zen.

Lehen Fasea (K.a. 218-197)

K.a. 218. urtean, Hanibal jeneral kartagotarra Saguntoz jabetu zen eta Ebroko hitzarmena hautsi zuen. Horrek Bigarren Gerra Punikoari hasiera eman zion. Eszipionek armada erromatarrarekin Empúriesen lehorreratu eta Carthago Nova hartu zuen. Horrela, penintsularen hego-ekialdetik, Guadalquivir ibaiaren haranetik, kartagotarrak kanporatu zituzten (K.a. 197). Erromatarrek hartutako lurraldea bi probintziatan antolatu zuten: Citerior eta Ulterior.

Bigarren Fasea (K.a. 197-29)

Penintsula barruko eta ipar-ekialdeko lurren konkistari ekin zioten, baina fase geldoa eta nekagarria izan zen zeltiberiarren eta lusitaniarren erresistentzia zela eta. Gainera, Erromako Errepublikan arazoak zituzten. Denbora honetan Balear Uharteak ere hartu zituzten.

Azken Fasea (K.a. 29-19)

K.a. 29-19. urteetan, asturiar eta kantabriar herrien menderakuntza bortitza Augusto enperadorearen garaian gertatu zen, azken eremu independenteak bereganatuz, Pax Romana ezarriz.

Erromanizazioa Iberiar Penintsulan

Iberiar penintsulan zehar zazpi mendeko presentziak eragin handia izan zuen. Hispaniarrek erromatarren kultura, hizkuntza, egitura politiko-soziala, juridikoa, ohiturak, erlijioa eta abar bereganatze prozesuari erromanizazio deritzo. Batez ere, hirien, armadaren, kolonien, galtzada eta merkataritzaren eskutik errotu zen, Hispania ekialdean, Mediterraneo ertzean eta hegoaldean. Erromatarren eta baskoien harremanak adiskidetsuak izan ziren, eta esan beharra dago Nafarroa hegoaldean iparraldean baino erromatartze handiagoa gertatu zela. Hiri nagusiak Gracurris, Calagurris, Iruña eta Andelos izan ziren.

Andelos (Muruzabal de Andion, Mendigorria)

Baskoien lurraldean kokatuta, erromanizazio azkarra ezagutu zuen. XIV. mendera arte jendea bizi izan zen bertan. Gaurko Andiongo Muruzabalen mugapean kokatuta, gurutze bide batean eraiki zen: batetik, Nafarroa gurutzatzen zuen galtzada, eta bestetik, Argaren bidea jarraitzen zuena. Hiri-egitura (cardus-decumanus) eta mosaikoz betetako etxe ederrak aurkitu dira bertan. Iberoz idatzitako testuak ere bai. Nekazaritzatik eta metalurgiatik bizi ziren. Penintsula osoko maila goreneko ur-hornidura sistemak zituen. Gerra batean Ponpeioren aldekoak izateagatik hiri estipendiarioa zen. Hiriaren goraldia K.o. I. eta II. mendeetan gertatu zen, erromanizazio prozesua Iruñean baino handiagoa zelarik.

Monarkia Bisigodoa Hispanian

Mendebaldeko herri germaniarra. V. mendean Erromatar Inperioa erori ondoren, Pirinioetako bi aldeetan zabaldu zen, eta bere erresumaren hiriburua Tolosan ezarri zuen. Hispanian bandaloak eta alanoak lekutu ondoren, Erromaren tokia hartu zuten. Ondoren, frankoek Tolosako Erresuma suntsitu (Vouillé, 507) eta Galiatik kanporatu zituzten. Horren ostean, bisigodoek Toledoko Erresuma sortu zuten, prozesu bateratzailea bultzatuz.

  1. Penintsulako lurralde osoak kontrolatu nahian, Leovigildok sueboak eta Suintilak bizantziarrak kanporatu zituzten. (Leovigildok ezkontza mistoak onartu zituen eta erregea hautatzeko batzarra ezabatu zuen).
  2. Batasun erlijiosoa Rekaredoren eskutik etorri zen, arrianismoa utzi eta katolizismora sartuz. Eliza bisigodoen alde jarri zen.
  3. Azkenik, Rezesvintoren garaian arlo juridikoan batasuna lortu zen, eta 711n musulmanak penintsulan sartu eta Don Rodrigo menperatu zuten.

Entradas relacionadas: