Iberiar Penintsulako Harrien Izaera eta Erliebeak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,7 KB
Iberiar Penintsulako harrien izaera adierazten da. Ongi definitutako hiru inguru bereiz ditzakegu: silizeoa, kareharria eta buztinarena. Bertan, hainbat erliebe mota moldatzen dira; granitozkoa, karstikoa eta buztintsua. Inguru silizeoan kanbriarraurreko eta aro primarioko harriak aurki ditzakegu, granitoa nagusiki. Lurzoru horiek penintsularen mendebaldean kokatzen dira, Galizia, Leon eta Extremaduran bereziki. Gune horretatik hainbat adar hedatzen dira Kantabriar mendikatearen mendebalderantz, Mendikate Zentralerantz, Toledoko mendietarantz eta Sierra morenarantz. Inguru periferikoetan hondarrak aurki ditzakegu, Pirinioetan, Iberiar mendikatetan, Kataluniako kostaldeko mendikatean eta Mendikate Penibetikoan. Granitoaren higadura eta eraldaketaren ondorioz, erliebe mota ugari aurki dezakegu. Esate baterako, harri hori urak kimikoki aldatzen duenean, harea arreak sortzen dira.
Aldiz, arraildura sare batengatik eraldatzen denean, emaitza desberdina izaten da: -Mendi garaietan, ura sartu eta izoztu egiten da eta galaioak eta harritzak sortzen dira. -Eremu ez hain garaietan, arraildura paraleloetan granitoa ezkutatzen da eta domoak sortzen dira. Kareharriaren inguruan aro sekundarioko sedimentuak nagusitzen dira. Mapan alderantzizko z batez ageri dira. Gehienbat Espainan hedatzen da. Kareharriaren eraldaketaren ondorioz, erliebe konplexua sortzen da, arraildurak eratuz apur baidaiteke eta euri urarekin disolbatu. Erliebe karstikoa esaten zaio eta forma hauek izan ditzake: -lapiazedo lenarrak: ildo luze eta zorrotzak kareharria disolbatzean eratuak. -arroilak: horma malkartsuek inguratutako haran estu eta sakonak, ibaiek eratuak. -poljeak: hondo horizontaleko sakonune edo haranak.
-dolina edo torkak: ura geratzen den lekuetan eratutako barrunbeak. -haitzuloak: lur azpian sortzen dira, kareharrizko lurzoru zirkularreko arrakaletatik ura sartzean. -leizeak: zabalgune estuak, gainazala eta lur azpiko galeriak komunikatzen dituztenak. Hirugarren eremua inguru buztintsuak osatzen du. Erresistentzia gutxiko material sedimentarioak dira nagusi. Ipar eta hego goilautadetako sakonune gehienetan, Ebro eta Guadalquivir ibaien sakonuneetan eta Mediterraneoko kostaldeko lautadetan. Erliebe ia horizontalak sortu dira, oso azkar higatzen direnak. Aldi lehor luze eta beroak eta aldi euritsu labur eta gogorrak izaten diren tokietan, karkabak eratzen dira eta horiek badland izeneko paisaia sortzen dute. Aipatutako inguruetan, higidurak modu diferentzial jardun eta erliebe desberdinak sortzen ditu inklinazioaren arabera.
Geruzak horizontalak direnean, mahaia edo paramoak sortzen dira eta murrizten direnean muino lekuko edo bakarturteak zein muino aurreak goi lautadako harro sedimentarioetan eta Ebro eta Guadalquivirren sakonunetan topa daitezke. -Geruzak inklinatuta eta material gogorrak eta bigunak tartekatzen direnean aldapak eratzen dira ondorioz muino lekuko eta muino aurreak sortzen dira. -Geruzak tolestuta bi erliebe mota appalache garaiera beratsukoak dira. Gailurrak harri gogorrez osatuta eta euren artean harri bigunagoetan zabalditako sakonuneak izaten dira. Beste erliebe mota jurasikoa da. Mendikate gazteetan eratzen da. Antiklinalak eta sinklinalak agertzen dira. Antiklinalen combeak eta cluseak sortzen dira eta antiklinal horiek zabaltzen doazen heinean sinklinalak murriztu doaz eta haren edo sinklinal esekiak sortzen dira. Laburbilduz, ongi definitutako hiru inguru bereizten direla esan dezakegu: silizeoa, kareharriarena eta buztinarena. Inguru bakoitzean erliebe modelatu batzuk daude eta higadura diferentzialak eragindako erliebea ere.
Irudiko grafikoetan daukagun klimograman, 13,9 ºC-ko batez besteko tenperatura eta 1014ko prezipitazioen guztizkoa duen klima bat ageri zaigu.
Prezipitazioen urteko kopuru osoa oso ugaria da (1000mm-tik gorakoa) eta horien banaketa erregularra, ez baitago hilabete lehorrik (30mm-tik beherago duena). Gehienezkoa neguan izaten da eta gutxieneko erlatiboa udan. Neguko tenperaturak kontuan izanda, prezipitazio horiek euri modukoak izango dira gehienetan. Prezipitazioen guztizkoa eta erregimena klima ozeanikoarekin bat datoz.
Tenperaturei dagokienez, urteko batez bestekoa moderatua da (12,5 eta 15 gradu artekoa: 13,9) eta tenperatura tarte txikia (9-12 artekoa: 10,1). Uda freskoa da (22 gradu baino gehiago ez), eta negua moderatua (hilabete hotzena 6-10 gradu artean: 9,4). Ezaugarri termiko horien arabera, klima hau penintsulako kostaldean eta iparraldean kokaturik dagoela ondoriozta dezakegu.
Hileko lehortasunari dagokionez, prezipitazio eta tenperaturen erlazioak lehortasuneko hilabeterik ez dagoela erakusten du: ez dago Gaussen indizea (2T ºC > P mm) betetzen deneko hilabeterik. Lehortasun orokorra aztertuz, De Martonneren indizearen arabera, lehortasunik gabeko eremua edo eremu hezeari dagokio: P / (T + 10) > 30 --> 42,4 gure kasuan.
Aztertu ditugun ezaugarriak kontuan hartuta, klima ozeanikoa dela esan daiteke, Penintsulako iparraldeko kostaldean kokaturikoa. Prezipitazioen ugaritasun eta erregulartasun fronte polarreko borraskek urte osoan duten eraginarengatik da. Gehienekoak neguan egiten ditu depresio gehienak orduan igarotzen direlako. Gutxierekoak, berriz, udan izaten dira, Azoreetako antizikloia iparraldera mugitzean Atlantikoko depresioei oztopo handiagoa egiten dielako.
Klima honi lotuta hosto galkorreko basoak, otalurrak eta zelaiak, emari ugari eta erregularreko ibaiak eta lur arre edo ranker bezalako lurzoruak ageri dira.