Iberiar Penintsulako Erliebearen Kontzeptuak eta Unitateak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,69 KB
Kontzeptu Geografikoak eta Geologikoak
Mendigune Zaharra: litologia paleozoikoaren zokaloaren atal bat da, orogenesi alpetarrak eragin diona; horren ondorioz, deformatu eta gaztetu da, mendi moderatuak sortuz, tontor borobil eta leunekin.
Tolestura Mendikatea: Aro Tertziarioan izandako orogenesi alpetarrean sortutako mendilerro handia, itsasoari utzitako material sedimentarioa tolestean (bai zokaloaren bazterretan, bai itsas faseetan).
Arro Sedimentarioa: morfologiako depresioa da, nahiko laua, Aro Tertziarioan sortua, zokaloaren bloke bat hondatzean presio orogeniko alpetarraren ondorioz.
Modelatu Karstikoa: kareharria ur apur bat azidoan disolbatzen denean sortzen den paisaia eta erliebea da, zuloz, kobaz, lapiazez... betea. Penintsulan gehien dagoen materiala kareharria da, alderantzizko Z itxurako ibilbidea eginez iparretik Gibraltarko itsasarteraino.
Arro Hidrografikoa: ibai nagusiak eta bere adarrek osatzen dute, urak ibai nagusira joaten direlarik; horrela, Ebroko, Tajoko edo Dueroko ibaien arroak aipatu daitezke.
Föhn Efektua: Aire masa heze batek mendikate bat zeharkatu nahi duenean eta derrigorrez gorantz joan behar du oztopoa aurkitzean, bidean hoztuz eta prezipitazioak sortuz haizeetara dagoen alde horretan; bitartean, beste alde babestuan eguraldi ona, haize bero eta lehorra dagoelarik.
Uren Banalerroa: honek bat egiten du euskal mendiekin, bi isurialde ezberdinduz: kantauriarra eta mediterraneoa. Zona bakoitzeko arro hidrografikoek ezaugarri ezberdinak dauzkate, hala nola: klima, orografia...
Landaredi Potentziala: ingurune jakin batean inolako presiorik gabe egon beharko lukeen landaretza. Gaur egun, sakabanaturik dauden toki txikietan aurkitzen da; gizakiaren jarduna etengo balitz, egungo landaretza eraldatuko litzateke eta leku batzuetan jatorrizko paisaia birsortuko litzateke.
Iberiar Penintsula: Ezaugarri Orokorrak eta Erliebe Unitateak
Iberiar Penintsula Ipar Hemisferioan kokatuta dago, Mediterraneoaren mendebaldean eta Europako lurralde atlantikoen hegoaldean. Europako penintsularik zabalena da, eta handiena hegoaldean eta ekialdean Mediterraneoa izanik, eta hego-mendebaldean Atlantikoa. Afrikatik Gibraltarko itsasarteak bereizten du. Penintsulak lauki itxura du, eta honi uharteak gehitu behar zaizkio. Espainiako batez besteko altuera bakarrik Suitzak gainditzen du. Inguruaren forma trinkoa da eta kostalde zuzenak ditu.
Iberiar Penintsulako Erliebe Unitate Nagusiak:
Zokaloa:
- Milioika urtetan eratuta. Mendikate Alpetarrak oso gazteak dira, oraindik ez dira zokalo bihurtu.
- Material gogorrak.
- Forma lauak edo sabelduak.
- Penintsularen mendebaldea eta Gaztela + Extremadurako penilautadetan.
Antzinako Mendiguneak:
- Zokaloaren zatiak, orogenesi alpetarrak eraginda, beraz gaztetuak.
- Erdiko Sistema, Toledoko Mendiak.
- Gaztela eta Leongo mendiguneak, besteak beste.
Arro Sedimentarioak:
- Lauak, sedimentuekin estaliak.
- Buztina, marga...
- Gaztelako barruko arroak eta Ebro + Guadalquivir.
Tolestura Mendikateak:
Orogenesi alpetarra. Altuak, zorrotzak, bortitzak, bailara sakonekin. Erliebea hainbat faktoreren emaitza da:
- a) Faktore tektonikoak: erliebea eratzen dute, lurrazala tolestuz, apurtuz...
- b) Faktore litologikoak: harrien izaerarekin dute zerikusia (gogortasun maila...).
- c) Higadura faktoreak: formak aldatzen dituzte.