Iberiar Penintsulako Erliebea: Unitate Morfoestrukturalak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,67 KB

Iberiar Penintsulako Erliebearen Unitate Morfoestruktural Handiak

Goi Lautada

Penintsulako erliebearen oinarrizko unitatea, lautada garaia, mendigune hesperikoen hondarra. Orogenia hertziniarrean sortu eta higaduraren ondoren goi lautada edo zokalo bihurtu zen. Aro tertziarioan meseta deformatu eta suntsitu zen. Barruan bereiz daitezke:

Antzinako Zokalo Paleozoikoa

Mendebaldean ikusten da, zokaloaren gainean zeuden materialak kendu zituen higadurak eta jatorrizkoak agerian utzi, granitoa, arbela eta kuartzita. Penilautadez osatutako erliebea, ondulazio txikiko gainazalak. Granitoaren gainean modelatutakoak lauagoak dira arbel gainean modelatutakoak baino. Noizean behin mendi uharteak eratzen diren, harri gogorragoez eratuta.

Mesetaren Barrualdeko Mendilerroak

Mendikate zentrala eta Toledoko mendiak: aro tertziarioan sortu, orogenesi alpetarraren eraginez, mesetaren zokaloan arrakalak eta faila eta bloke batzuk altxatu.

Mendikate Zentrala

Erliebe bortitzagoa meseta erditik zatitu, Guadarrama.

Toledoko Mendiak

Ez dira hain garaiak, hego meseta erdibitu, Guadalupe.

Goi-Lautadaren Barneko Arro Sedimentarioak

Aro tertziarioan sortu. Mesetako bloke batzuk hondoratu, lehenengo barrualdeko aintzirak sortu, gero sedimentu tertziarioekin bete. Barrualdea biguna zen eta kanpoaldea gogorra. Erliebea paramoak landa zabalak eta aldapak nagusi.

  • Paramoak: erliebe horizontala lehenengo fasean.
  • Landazabalak: erliebe horizontala bigarren fasean.
  • Aldapak: paramo eta landazabalen arteko inguru inklinatuak.

Ipar goi-lautadako arroa garaiagoa da, uniformeagoa, guztia arro hidrografiko bakarrean dagoelako (Dueroren arroa), eta ia osorik mendiek inguratzen dute. Hego goi-lautadako arroa baxuagoa da, erdialdean Toledoko mendiak ditu, eta horiek bi arro hidrografiko sortzen dituzte (Tajo eta Guadiana); Ozeano Atlantikora irekita dago.

Goi Lautadaren Inguruko Mendiak

Aro tertziarioan eratu ziren, goi-lautdako blokeak altxatzean edo goi-lautadaren ekialdeko ertzean itsasoak jalkitako materialak tolestean.

Galiziako eta Leongo Mendiak

Zokaloaren zati bat dira. Berezitasuna: erliebe bereizia ematen dute, ondulatua. Itsas ertzean baxuagoak dira eta itsasotik urruntzen garen heinean garaiera hartzen dute. Penintsulako material zaharrenak dira, eta gogorrenak. Horregatik tolestu beharrean hautsi egiten dira.

Kantauriko Mendikatea

Erliebe gogorrago eta garaiagoa dute. Orogenia Alpinoak berritu zituen. Galiziatik Euskal Herrirainoko mendikatea da. Hiru zonalde ditu:

  • Mendebaldekoa (Asturiarra): materialak gogorragoak eta zaharragoak dira. Zokaloarekin oso erlazionatuta daude.
  • Erdi aldekoa (Kantauriarra): Altuera handia dute (Europako mendiak 2.500 m-taraino) eta materiala kareharritsua da. Ekialdera goazen neurrian altuera galtzen dute.
  • Ekialdekoa (Euskal Herriko mendiak): baxuagoak (ataria) dira 1000 metro ingurukoak.

Sistema Iberiarra

Kantabriar mendikatetik hego ekialdera luzatzen da. Bi ardatz nagusi ditu. Lehena Cuencarantz doana eta Bigarrena Kataluniarantz. Materiala kareharria da. Bi ardatz hauen erdian sakonune bat dago, Calatayud-etik hasi eta Terueleraino. Sakonune honetan sedimentuak pilatu dira eta nekazaritza emankorra dago.

Sierra Morena

Meseta hegoaldetik ixten duen mendikatea da. Mesetaren tolesdura dugu. Mesetako material berak ditu. Oso altuera txikia du mesetatik begiratuz gero, baina Guadalquivirreko sakonunetik begiratuta oso garaiak dira (Despeñaperros pasabide ia bakarra).

Entradas relacionadas: