Iberiar penintsulako erliebea: unitate morfoestrukturalak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,24 KB
Iberiar Penintsulako Erliebea: Unitate Morfoestruktural Handiak
1. Goi-lautada
Goi-lautada 600-800 metroko altuera duen lautada zabala da, Aro Primarioan sortua, orogenesi hertziniarraren ondorioz. Alpetar orogenesian deformatu eta hiru unitate sortu ziren:
A. Antzinako Zokalo Paleozoikoa
Iberiar penintsularen mendebaldean ageri da. Higadurak material tertziarioak suntsitu ditu, eta material silizeo primarioak agerian geratu dira: granitoa, arbela eta kuartzita.
- Penilautadak: modu leunean uhindutako higadura-azalerak. Granitoaren gainean modelatutakoak baino lauagoak dira (Salamancako hegoaldea eta Extremadura).
- Uharte-mendiak: penilautadetan harri gogorragoek eratutakoak.
- Arroila sakonak: penilautaden eta Goi-lautadako arro sedimentarioen arteko ukipen aldean, ibaiek arroila sakonak sortzen dituzte.
B. Goi-lautadaren Barruko Mendilerroak
Aro Tertziarioan sortu ziren, Goi-lautadako zokalo bloke batzuk altxatzean. Harri primarioak daude: granitoa, arbela, gneisa. Forma biribilduak eta tontor lauak dituzte.
- Mendikate Zentrala: Goi-lautada erditik zatitzen du. Mendilerro aipagarrienak: Somosierra, Guadarrama, Gredos, Peña de Francia eta Gata.
- Toledoko Mendiak: Hego Goi-lautada bitan zatitzen dute, Tajo eta Guadiana ibaien arroak bereiziz. Mendilerro aipagarriena Guadalupe da.
C. Goi-lautadaren Barruko Arro Sedimentarioak
Ipar eta Hego Goi-lautadetakoak dira. Aro Tertziarioan sortu ziren. Arroetan, lehenengo aintzirak sortu ziren, gero material tertziarioz beteak. Honen ondorioz, erliebe hauek sortu ziren:
- Paramoak: kareharrizko estratu gogorrek eratutako azalera lau eta garaiak. Ibaien higadurak U itxurako haranak sortzen ditu.
- Landazabalak: modu leunean uhindutako eta ibaiek zeharkatutako lautada baxuak. Paramoak higatu diren lekuetan sortu dira.
- Aldapak: paramoen eta landazabalen arteko alde inklinatuak. Ipar Goi-lautada (Duero arroa) garaiagoa da (800-850 m). Hego Goi-lautada (Tajo eta Guadiana arroak) baxuagoa da (500-700 m).
2. Goi-lautadaren Inguruko Mendiak
Goi-lautadaren inguruko mendiak hauek dira: Galiziako eta Leoneko mendigunea, Kantabriar mendikatea, Iberiar mendikatea eta Sierra Morena. Aro Tertziarioan eratu ziren.
A. Galizia eta Leoneko Mendigunea
Aro Tertziarioan sortu zen, Goi-lautadaren zokaloko ipar-mendebaldeko angelua altxatzean. Materialak paleozoikoak dira. Erliebeak altuera txikiko mendi biribilduak ditu. Mendilerro aipagarrienak: Segundera, Cabrera eta Los Ancares.
B. Kantabriar Mendikatea
- Mendebaldeko sektorea (Asturiaseko mendigunea): Aro Tertziarioan sortu zen, Goi-lautadako zokaloaren sektore hau altxatzean. Materialak paleozoikoak dira. Mendebaldeko muturrean, erliebe appalachea sortu da. Ekialdeko muturrean kareharri primario ugari daude (Picos de Europa, Peña Vieja).
- Ekialdeko sektorea (Kantabriar mendia): Aro Tertziarioan sortu zen, itsasoak Goi-lautadaren ertzean jalkitako material sekundarioak tolestean. Materialak kareharriak dira, baina sektore batzuetan erliebe jurasikoak sortu dira.
C. Iberiar Mendikatea
Mendikate ertaina da, Aro Tertziarioan sortua. Materialak kareharriak dira batez ere, baina sektore batzuetan harri paleozoikoak eta harri buztintsuak daude.
- Iparraldeko Haranean: mendikateko altuerarik handienak daude (Demanda, paleozoikoa; Moncayo, kareharrizkoa).
- Soriaren Hego-ekialdetik: Iberiar mendikatea bi adarretan zatitzen da: barruko adarra (Albarracin, paleozoikoa; Cuenca, kareharrizkoa) eta kanpoko adarra (Javalambre eta Gudar, kareharrizkoak). Bien artean, Calatayudeko fosa tektonikoa dago, material tertziarioz beteta.
D. Sierra Morena
Ez da mendikatea, Goi-lautada eta Guadalquivir harana banatzen dituen maila bortitza baizik. Aro Tertziarioan sortu zen, Mendikate Betikoak altxatzean. Harri paleozoikoa, kolore ilunekoa, eta landaredia, estepa, ditu.
Mendilerro aipagarrienak: Madrona, Pedroches eta Aracena.