Iberiar Penintsulako Erliebea: Goi Lautadaren Antolaketa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,31 KB

Iberiar Penintsulako Erliebe Kontinentala

Iberiar penintsulako erliebea goi lautadaren inguruan antolatzen da. Lur garaien ingurua da, eta Mendikate Zentralak bi sektoretan banatzen du: ipar eta hego goi-lautadak. Azken hau apur bat gorabeheratsua da, Toledoko mendiak bertan daude eta.

Goi Lautada

  • Aro Primarioan sortua, Aro Tertziarioan zati handi bat deformatu eta suntsitu zen.
  • Hiru unitate bereiz daitezke:

    Antzinako Zokalo Paleozoikoa

    Iberiar penintsularen mendebaldean bakarrik dago agerian gaur egun. Erliebea penilautadek edo modu leunean uhindutako higadura azalerek osatzen dute. Penilautadetan harri gogorragoek eratutako uharte mendiak ageri dira.

    Goi Lautadaren Barruko Mendilerroak

    Mendikate Zentrala eta Toledoko Mendiak dira. Aro Tertziarioan sortuak. Mendikate Zentrala garaiagoa da eta goi lautada erditik zatitzen du. Mendilerro aipagarrienak Somosierra, Guadarama, Gredos. Toledoko Mendiak baxuagoak dira eta hego goi lautada bitan zatitzen dute.

    Goi Lautadaren Barruko Aro Sedimentarioak

    Ipar eta Hego Goi Lautadetakoak dira. Aro Tertziarioan sortuak. Paramoen landazabalen eta aldapen erliebea sortu zen. Ipar goi lautadako arroa garaiagoa da, uniformeagoa da guztia arro hidrografiko bakarrean dagoelako (Dueroren arroa). Hego goi lautadako arroa baxuagoa da, erdialdean Toledoko mendiak ditu, bi arro hidrografiko sortzen ditu.

Goi Lautadaren Inguruko Mendiak

Goi lautadaren inguruko mendiak Galiziako eta Leongo mendigunea, Kantabriar mendikatea, Iberiar mendikatea eta Sierra Morena dira. Aro Tertziarioan eratuak.

  • Galizia eta Leongo Mendigunea: Aro Tertziarioan sortua. Material Paleozoikoak dira, mendilerro aipagarrienak Segundera, Cabrera.
  • Kantabriar Mendikateak: Mendebaldeko sektorea, Asturiasko mendigunea, material Paleozoikoak dira, Picos de Europa eta Naranjo de Bulnes. Mendikatearen ekialdeko sektorea, Kantabriar mendia, Aro Tertziarioan sortua.
  • Iberiar Mendikatea: Mendikate ertaina, Aro Tertziarioan sortua, materialak berez kareharria dira. Mendilerrorik aipagarrienak Demanda eta Moncayo. Soriaren hego-ekialdetik iberiar mendikatea bi adarretan zatitzen da: barruko adarra (Albacin mendilerroa) eta kanpoko adarra (Javalambre).
  • Sierra Morena: Aro Tertziarioan sortua, harri Paleozoikoa, mendilerro aipagarrienak Madrona, Pedroches.

Goi Lautadaren Kanpoko Sakonuneak

Goi lautadaren kanpoko sakonuneak Ebro eta Guadalquivir ibaienak dira. Aro Tertziarioan sortuak, gaur egun erliebe ia horizontalak dira.

  • Ebroren Sakonunea: Pirinioen paraleloa da. Pirinioek, Iberiar mendikateak eta Kataluniako Kostaldeko mendikateek ixten dute. Itsas materialak eta material kontinentalak ditu. Erliebea materialen gogortasun desberdinaren eta klima lehorraren emaitza da.
  • Guadalquivirren Sakonunea: Mendikate Betikoen paraleloa da, eta horien, Sierra Morenaren eta ozeano Atlantikoaren artean dago. Erlieben buztinak nagusi zirenez landazabal apur bat uhinduak sortu ziren. Kareharrizko mantuak sortzean, mahaiak eta muino lekukoak edo mendixkak eratu ziren.

Goi Lautadaren Kanpoko Mendikateak

Pirinioak, Euskal Mendiak, Kataluniako Kostaldeko mendikatea eta Mendikate Betikoak dira. Aro Tertziarioko alpetar orogenesian sortu ziren, kareharrizko materialak nagusi.

  • Pirinioak Egitura Konplexua:
    Ardatza
    Material Paleozoikoek osatzen dute, eta erliebe malkartsua du. Mendikateko altuerarik handienak bertan daude (Montes Malditos, Aneto eta Monte Perdidorekin).
    Pirinioaurreak
    Aro Tertziarioko alpetar orogenesian sortuak. Kareharriek osatzen dute.
    Erdiko Sakonunea
    Margak osatutako sakonune luze eta estua da. Pirinioen luzapena Euskal Mendiak eta Kataluniako Kostaldeko mendikateak dira.
  • Euskal Mendiak: Kareharrizkoak dira, forma leunak dituzte eta altuera ertainekoak dira. Altuera handienak Aralar eta Gorbeia.
  • Kataluniako Kostaldeko Mendikatea: Mendikatearen iparraldeko erdia material Paleozoikoek osatzen dute. Hegoaldeko erdia kareharrizko lur sekundarioek osatzen dute. Mendikatea 2 lerrokatzetan dago zatituta: bata kostaren paraleloa, altuera gutxikoa (Altos del Garraf) eta bestea barrualdean, garaiagoa (Montseny, Montserrat). Muino leunen eta haranen erliebea sortu zen.
  • Mendikate Betikoak: Sakonuneen bidez bereizitako 2 mendi sistemetan egituratzen dira.
    Mendikate Penibetikoak
    Kosta inguratzen dute. Aro Tertziarioan sortuak. Material Paleozoikoak dira eta iberiar penintsulako tontorrik garaienak daude, Sierra Nevadan: Mulhacen.
    Mendikate Subbetikoa
    Barrualdean dago. Aro Tertziarioan sortua. Mendilerrorik aipagarrienak Grazalema, Ubrique eta Cazorla.
    Sakonune Intrabetikoa
    Mendikate Penibetikoen eta Betikoaren artean. Material Tertziarioz betetzen da.

Entradas relacionadas: