Iberiar Penintsulako Erliebea: Goi-lautada eta Mendikateak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,84 KB
1. Goi-lautada (Meseta Central)
600-800 metroko altitudea duen lautada garaia da. Aro Primarioan orogenesi hertziniarrak sortutako Mendigune Hesperiko zaharra higatzearen ondorioz sortu zen. Aro Terziarioan, orogenia alpetarrak zati handi bat deformatu eta suntsitu zuen.
1.1. Antzinako zokalo paleozoikoa
Iberiar penintsularen mendebaldea hartzen du eta bertan material silizearrak (granitoa, arbela eta kuartzita) daude. Erliebearen forma nagusiak honakoak dira:
- Penelautadak: Higadurak zokaloaren material sedimentarioak suntsitu ditu eta silizearrak gelditu dira agerian (adibidez, Salamancan).
- Uharte-mendiak (Extremaduran).
- Ibaiek sortutako arroilak (Arribes del Duero).
1.2. Barruko mendilerroak
Erdialdeko Mendikatea (Gredos, Guadarrama eta Somosierra mendizerrak) eta Toledoko mendiak dira. Aro tertziarioan, orogenia alpetarrak mendigune primarioaren zokaloa osatzen zuten blokeak altxatu zituen. Material silizearrak (granitoa, arbela, gneisa) dira nagusi. Mendi horien formak borobilduak dira.
Altuera handiagoa du Mendikate Zentralak (batez beste 1.200 m), eta Almanzor nabarmentzen da (2.592 m). Toledoko mendietan, berriz, 1.800 m-ko altuerara iristen da.
1.3. Barruko arro sedimentarioak
Duerok (iparraldeko goi-lautada) eta Tajok (hegoaldeko goi-lautada) drainatzen dituzte. Aro tertziarioan, orogenia alpetarrak mendigune primarioaren hainbat bloke hondoratu zituen. Bertan sortu ziren aintziretan material sedimentarioak (buztinak, hareak, margak, igeltsoak) metatu ziren.
Bertako erliebearen formak honakoak dira:
- Paramoak: Azalera lau eta garaiak, azalean kararrizko estratuak dituzte.
- Landazabalak: Buztinez eta margez osatutako lautada baxuak.
- Aldapak: Aurreko bi formen arteko maldak.
Iparraldeko goi-lautadak (800 m) altuera handiagoa du hegoaldekoak baino (600 m).
2. Goi-lautadaren inguruko mendikateak
Aro tertziarioan, orogenia alpetarrak mendigune primarioaren zokaloa osatzen zuten hainbat bloke altxatu zituen (Galiziako mendigunea, Kantabriar mendikatearen mendebaldea, Sierra Morena). Halaber, goi-lautadaren ekialdeko ertzean itsasoan metatutako materialak tolestu zituen (Kantabriar mendikatearen ekialdea eta Iberiar mendikatea).
2.1. Galizia eta Leongo mendigunea
Material silizearrak daude. Erliebearen formak altuera txikiko mendi biribilduak eta faila ugari dira. Bertako mendilerro aipagarrienak Segundera, Cabrera eta Los Ancares dira.
2.2. Kantabriar mendikatea
Bi sektore ditu:
- Mendebaldeko sektorea (Asturiaseko mendigunea): Picos de Europa barne. Material silizearrak (arbelak, kuartzitak) daude, eta erliebean galaoiak eta haranak ageri dira.
- Ekialdeko sektorea (Kantabriar mendiak): Kareharriak ageri dira, eta erliebea tolesdura mendizerrek osatzen dute.
2.3. Iberiar Sistema
Egitura konplexua du. Iparraldean altuera handienak daude (Urbion, Demanda eta Moncayo mendiak). Bertan kareharriak dira nagusi, baina horiekin batera material silizearrak (Mendigune Hesperiarraren ertza) eta buztintsuak ere badaude, barruko fosa betetzen dutenak. Horregatik, erliebean forma ezberdinak ageri dira materialen arabera:
- Gaztelako aldean: Albarracín (silizearra) eta Cuencako mendilerroak (kareharriak).
- Aragoiko aldean: Javalambre eta Gúdar (kareharriak).
2.4. Sierra Morena
Goi-lautada eta Guadalquivirren sakonunea banatzen dituen faila erraldoia da. Harri silizearrak dira nagusi bertan. Mendilerro nagusiak Madrona, Pedroches eta Aracena dira.