Iberiar Penintsulako Erliebea: Bilakaera eta Ezaugarriak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,33 KB

Iberiar Penintsulako Erliebearen Ezaugarri Nagusiak

Iberiar penintsulako erliebe-forma trinkoa eta oso zabala da mendebaldetik ekialdera. Honako ezaugarri hauek ditu:

  • Kosta zuzenak, itsasoaren eragin gutxirekin.
  • Bataz besteko altitude handia (660 m), penintsulan mendikate garaiengatik.
  • Goi-lautada zabala dago.
  • Mendi-erliebearen posizio periferikoa, goi-lautadaren inguruan, itsasoaren eragina geldituz.
  • Kontraste handiak daude kostaldearen eta barrualdearen artean.

Unitate Morfoestrukturalak

Hainbat unitate morfoestruktural bereizten dira:

  • Zokaloak: Aro Primarioan eratutako ordokiak dira, goi-ordokiak. Aroko orogenesietan sortutako mendikateak higatzean izandako lautzearen ondorioz sortu ziren. Material paleozoikoak dituzte, harri silizioak, tolesten ez direnak baina apurtu egiten direnak.
  • Mendigune zaharrak: Aro Tertziarioan sortutako mendiak dira, zokalo bloke baten altxaketaren eraginez. Material paleozoikoak dituzte.
  • Tolestura-mendikateak: Aro Tertziarioan, Alpetar orogenesiaren ondorioz sortutako goraguneak dira. Itsasoak Aro Sekundarioan jalkitako material sedimentarioak tolestean sortu ziren.
  • Arro sedimentarioak (sakonuneak): Aro Tertziarioan sortutako ingurune hondoratuak dira, sedimentuz bete zirenak, batez ere buztin eta kareharriz. Bi mota daude: zokalo batek eragindakoak, eta deskonpresio edo itsas fosetatik sortutakoak.

Iberiar Penintsularen Bilakaera Geologikoa

Iberiar Penintsulak bilakaera geologiko luzea izan du:

  • Aro Arkaikoa: Itsasotik mendi-zerrenda okertua sortu zen, gaur egungo Galizian, Mendikate Zentraleko eta Toledo mendietako puntu bakartuenetan goraguneak sortuz. Geroago, higadurak suntsitu zituen, eta itsaso paleozoikoek guztiz estali zuten eremua.
  • Aro Primarioa (Paleozoikoa): Orogenesi hertziniarrak penintsula ia osoa estali zuen, mendikate hertziniarra sortuz material silizioekin. Mendebaldean, mendigune hesperikoa sortu zen.
  • Aro Sekundarioa (Mesozoikoa): Higadura eta sedimentazioa nagusitu ziren.
  • Aro Tertziarioa (Zenozoikoa): Alpetar orogenesiak Alpetar mendikateak altxatu zituen (Pirinioak, kasu), sakonune aurrealpetarrak sortuz (Ebro, Guadalquivir). Goi-lautada ere Alpetar orogenesiaren eraginpean egon zen.
  • Aro Kuaternarioa (Neozoikoa): Glaziazioek eragina izan zuten mendikate garaietan, zirkuko glaziarrak (haranen goiburuan sortutako izotz-pilaketak) eta haraneko glaziarrak (izotz-ibaiak) sortuz. Ibai-terrazak ere sortu ziren aro honetan (ibai baten ertzetan kokatutako zerrenda lau eta garaiak).

Harriak eta Erliebe Motak

Hiru ingurune nagusi bereizten dira:

Inguru Silizioa

Aro Arkaiko edo Aro Primarioko harri zaharrez osatuta dago. Iberiar penintsulako mendebaldean, Kantabriar mendikatean, Mendikate Zentralean, Toledoko mendietan eta Sierra Morenan agertzen da. Harri nagusia granitoa da. Erliebe granitiko mota desberdinak daude: batzuetan, granitoa kimikoki aldatzen da uraren eraginez; besteetan, granitoa arrailduren edo hausturen eraginez aldatzen da (goi-mendian, ura harrietan sartu eta apurtu egiten da, galaioak sortuz; harri apurtuen zatiak mendien oinean pilatzen dira). Oso garaiak ez direnean, hausturen kokapenaren araberako erliebea sortzen da.

Kareharrizko Ingurua

Aro Tertziarioan tolestutako Aro Sekundarioko harriez osatuta dago. Pirinioaurrean, Euskal Herriko mendietan, Kantabriar mendikatearen ekialdeko sektoreetan, Iberiar mendikatean, Kataluniako kostaldeko mendikatearen zati batean eta Mendikate Subbetikoan agertzen da. Harri nagusia kareharria da. Erliebe karstikoa da nagusi: lapiazak, zintzurrak, poljeak, dolinak, kobazuloak eta leizeak.

Inguru Buztintsua

Aro Tertziario eta Kuaternarioko harri sedimentarioez osatuta dago. Ipar eta Hego ordokietan, Ebroren eta Guadalquivirko sakonuneetan, ingurune hondoratuetan eta Mediterraneoko kostako lautadetan agertzen da. Harri nagusia buztina da, erresistentzia gutxikoa. Erliebe horizontala da nagusi; kasu batzuetan, modu leunean uhindutako ordokiak sortzen dira. Besteetan, lubakiak edo ertzek banatutako ildo estu eta sakonak sortzen dira.

Entradas relacionadas: