Iberiar Penintsulako Erliebea
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,95 KB
Iberiar Goi Lautada (Meseta)
Ordoki garaia da (600-800 m), Era Primarioan sortua. Era Tertziarioan, Alpetar Orogeniak goi lautada deformatu eta suntsitu zuen, honako hauek sortuz:
- Antzinako Zokalo Paleozoikoa: Mendebaldean soilik ageri da (Zamora, Extremadura, Salamanca). Zokaloak estaltzen zituen material tertziarioak eta granitoa, arbela, kuartzita ditu.
- Barne Mendilerroak: Zokaloaren blokeak altxatu zirenean sortuak.
- Erdialdeko Sistema: Somosierra, Guadarrama.
- Toledoko Mendiak: Mendilerro garrantzitsuena Guadalupe da.
- Barne Arro Sedimentarioak: Era Tertziarioan eratu ziren, blokeak hondoratuak zituenean. Aintzirak eratu ziren arroetan. Gero, materialak horizontalean kokatu ziren, bigunak beheko aldean eta gogorrak goiko aldean.
- Paramoak: Lauak eta garaiak dira, kareharrizko estratu gogorrez osatuta.
- Lautada pixka bat uhinduak (Landazabalak): Paramoak higatzen eta behe-mailetako buztinak eta margak azaleratzen diren lekuetan sortzen dira.
- Aldapak: Paramoen eta landazabalen arteko eremu inklinatuak dira.
Iberiar Goi Lautadako Arroak
- Iparraldeko Arroa: Dueroren arroa.
- Hegoaldeko Arroa: Baxuagoa da, Tajoren eta Guadianaren arroa.
Iberiar Goi Lautadaren Hertz Menditsuak
- Galizia-Leongo Mendigunea: Era Tertziarioan eratu zen, zokaloaren angelua Alpetar Orogenian altxatu zenean (Segundera, Cabrera).
- Kantauriar Mendikatea: Bi zati ditu.
- Mendebaldeko Aldea (Asturiaseko Mendigunea): Alpetar Orogenian, zokaloaren mendebaldeko aldea altxatu zenean. Material paleozoikoak ditu (arbela eta kuartzita). Ekialdean Europako Mendiak daude (Torre de Cerredo).
- Ekialdeko Aldea: Era Tertziarioan eratu zen, materialak tolestu zirenean (kareharria).
- Iberiar Sistema: Era Sekundarioko materialak tolestu zirenean.
- Iparraldeko Zatia: Monkaio eta Picos de Urbión.
- Soriako Hego-ekialdetik: Gaztelakoa (Albarrazin, paleozoikoa) eta Aragoikoa (Javalambre, kareharrizkoa).
- Sierra Morena: Hautsitako makurdura handi bat da. Arroka paleozoiko ilunak ditu (Madrona, Pedroches).
Iberiar Goi Lautadaren Kanpoaldeko Sakonuneak
- Ebroren Sakonunea: Hondoratu egin zen. Hasieran itsasoak hartu zuen, gero aintzira handi bat bihurtu zen (itsasoko eta kontinenteko materialak).
- Guadalquivirreko Sakonunea: Hasieran itsasoarekin lotuta egon zen, gero aintzira bihurtu zen, ondoren lohiz bete zen. Buztinak nagusi direnez, erliebea landazabalak dira, mahaiak eratzen dira.
Iberiar Goi Lautadaren Kanpoaldeko Mendikateak
- Pirinioak: Egitura konplexua dute.
- Ardatza: Antzinako Akitaniako mendigune ertziriarra. Material paleozoikoz osatua (Aneto).
- Pirinio Aurreak: Era Tertziarioko Alpetar Orogeniak eratu zituen. Kareharriz osatuta, barnealdeko mendilerroa eta kanpoaldekoa ditu.
- Ekialdeko Sakonunea: Aurreko bien artean dago.
- Euskal Mendiak: Kareharrizko arrokak, altitude moderatua (Aralar eta Gorbea).
- Kataluniako Kostaldeko Mendikatea: Iparraldeko zatia material paleozoikoz Alpetar Orogenian altxatua. Bi lerro ditu kostarekiko paralelo:
- Kostaldekoa (Garraf).
- Barnealdekoa (Montseny, Montserrat).
- Mendikate Betikoak:
- Penibetikoak: Antzinako mendigunea, Betiko Rif gaztetu zenean. Material paleozoikoak (Mulhacén).
- Subetikoak: Material sekundarioak tolestu zirenean (kareharriak eta margak). Mendilerro aipagarrienak Ubrike eta Cazorla dira.
Sakonune Intrabetikoa: Mendikate Penibetikoen eta Subetikoen artean dago.
Eremu Motak
- Eremu Silizeoak: Erliebe granitikoa.
- Urak granitoa kimikoki aldatzen du, mendialtuetan harea arre-horixka sortuz.
- Diaklasen bitartez eraldatutakoan: domoak (biribilduko mendixkak), berrokalak (bata bestearen gainean pilatutako bolak).
- Eremu Kareharrizkoak: Arroka nagusia kareharria da.
- Lapiazak: Tabike zorrotzek bereizitako ildoak eta zuloak.
- Arroilak: Haran estuak eta sakonak, ibaiek eginda.
- Poljeak: Sakonuneak, hondo horizontalak dituztenak.
- Dolinak edo Torkak: Ura gelditzen den lekuetan eratzen diren sakonune edo zulo handiak dira.
- Haitzuloak: Ura infiltratu egiten da eta galeriak eratzen ditu, estalaktitak eta estalagmitak ere bai.
- Leizeak: Galeriekin komunikatzen duten irekigune estuak dira.
- Eremu Buztintzuak: Arroka nagusia buztina da.
- Landazabala edo lautada pixka bat uhindua.
- Badlands: Ildo estuak eta sakonak eratzen dituzte.
- Higadura Diferentziala: Erliebe horizontala sortzen du.