Iberiar Penintsulako Eremu Geologikoak eta Euskal Herria

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,86 KB

Iberiar penintsulan hiru eremu desberdin daude: silizeoa, kareharrizkoa eta buztintsua. Bakoitzak erliebe bat sortzen du: granitikoa, karstikoa eta higadura diferentzialek eragindakoa.

EREMU SILIZEOAK

Arroka arkaikoak daude. Iberiar penintsulako mendebaldean daude, Kantauriar mendikatean, Erdialdeko sisteman, Toledoko mendietan eta Sierra Morenara ailegatzen da. Eremu horietan granitoa da arrokarik ugariena. Euriaren eragin kimikoak granitoaren kristalak banatzen ditu. Goi mendiko eremuetan, ura arroka pitzaduren artean sartzen da, ura izoztean bolumena hartzen du eta apurtu egiten da. Eremu baxuetan bola sortzen dira, bata bestearen gainean pilatzean berrokasak sortzen dira. Mendi magalean ordenarik gabe egoten dira, horri kaos granitikoa deritzo.

KAREHARRIZKO EREMUAK

Kareharrizko eremuak era tertziarioan tolestutako era sekundarioko arrokak dira. Euskal mendietan, Pirinioaurrean eta Kantauriar mendikatearen ekialdean daude. Lapiazak, hutsune txikiak dauden lekuetan eratzen dira. Arroilak, haran estuak eta sakonak dira. Poljeak, sakonune luzeak dira. Torkak, ura geratzen den tokian sortzen diren sakonune handiak. Haitzuloak, hauek sortzeko ura infiltratu egiten da.

EREMU BUSTINTZUAK

Era tertziario eta kuaternarioko arroka sedimentarioz osatuta daude. Iparraldeko eta hegoaldeko goi lautadetan aurkitu ahal dira, baita Ebro eta Guadalquivirren sakonuneetan ere. Gehien ikusten den arroka buztina da, erliebe horizontalak sortzen. Azkar higatzen dira bi motatako erliebea sortuz: lautada pixka bat hondatuak eta karkabak. Uholdeek indarrez higatzen dituzte isurialdeak eta karkaba hildo estuak sortzen dituzte.


HIGADURA DIFERENTZIALAK ERAGINDAKO ERLIEBEA

Aipatutako eremuetan ohikoa da jatorri eta erresistentzia desberdineko arrokak egotea, beraz higadurak era diferentzialean jokatzen du, geruzaren kokapenaren araberako erliebeak sortuz.

ERLIEBE HORIZONTALA

Estratu horizontalak direnean eta estratu gogorrak eta bigunak txandakatzen direnean, ibaiek irekitzen dituzten plataforma zabalak bereizten dira. Plataforma horiei paramo deritze. Mota honetako erliebeak Iberiar goi-lautadako arro sedimentarioetan eta Ebroren eta Guadalquivirren sakonuneetan ikus daitezke.

ERLIEBE ALDAPATSUA

Geruzen makurdura leuna denean eta material gogorrak bigunekin txandakatzen direnean, ibaien higadurak aldapaz osatutako erliebea sortzen du.

ERLIEBE TOLESTUA

Estratuak gogortasun desberdineko materialez osatuta eta tolestuta daudenean sortzen da. APPALACHE tolesdura gogorrak eta bigunak txandakatzen ditu, higadurak lautu eta berdindu egiten ditu eta geroago altxatu egiten dira. JURASIKOA tolesdura antiklinalez eta sinklinalez gogorrak eta bigunak hurrenez hurren osatutako mendikate gazteetan eratzen da.

E.H. INGURU NATURALA

LURRALDEA

Euskal Autonomia Erkidegoan, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako lurralde historikoak daude. Iberiar penintsularen iparraldean dago, Bizkaiko golkoaren eta Ebroren haranaren artean. Euskadiko azalerak Espainiako %1,4 da.

ERLIEBEA

Bi unitate nagusi ditu:

  • Euskal Mendiak: Pirineo eta Kantabriar mendikatearen artean, kareharriz osatuta daude. Alpeetako orogenesian sedimentu horiek tolestu eta forma okertua hartu zuten. Isurialde atlantikoaren eta isurialde mediterraneoaren banalerroan dauden mendikateak kareharrizkoak dira. Banalerroaren hegoaldean Arabako lautada, mendebaldeko Araba eta hegoaldeko mendilerroak daude.
  • Ebroren sakonunea: Arabako Errioxan dago, tertziarioko eta kuaternarioko materialak hartzen ditu.

Entradas relacionadas: