Iberiar Goi Lautadaren Kanpoaldeko Erliebea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,92 KB

Iberiar Goi Lautadaren Kanpoaldeko Unitateak

Kanpoaldeko Sakonuneak

Iberiar goi-lautadaren kanpoaldeko sakonuneak Ebro eta Guadalquivir ibaienak dira. Biak ere forma triangeluarreko arro edo fosa prealpetarrak dira, eta Era Tertziarioan eratu ziren mendikate alpetarrekin batera. Gaur egun, ia horizontalak dira erliebe horiek.

Ebroren Sakonunea

Pirinioekiko paraleloa da, eta Iberiar sistemak eta Kataluniako kostaldeko mendikateak ixten dute. Hasieran, sakonunea itsasoak hartu zuen, baina gero itxi egin zen, eta aintzira handi bat bihurtu zen Era Tertziarioaren amaierara arte. Ondorioz, itsasoko eta kontinenteko materialak ditu, gogortasunaren eta klimaren lehortasunaren arabera modu desberdinean higatzen direnak.

Pirinioen eta Iberiar sistemaren mendi-magalak edo hegalak kanpoko mendilerroen eta sakonunearen erdigunearen artean dauden makurdura arineko lurrak dira.

Guadalquivirren Sakonunea

Mendikate Betikoekiko paraleloa da, eta horien, Sierra Morenaren eta Ozeano Atlantikoaren artean dago. Kareharri-mantuak sortzen direnean, mahaiak, muino lekukoak edo mendixkak eratzen dira.

Kanpoaldeko Mendikateak

Iberiar goi-lautadaren kanpoaldeko mendikateak Pirinioak, horien luzapen diren Euskal Mendiak, Kataluniako Kostaldeko Mendikatea eta Mendikate Betikoak dira.

Pirinioak

Egitura konplexua dute:

  • Ardatza edo eremu axiala: antzinako mendigune hertziniarra da, alpetar orogeniarekin gaztetua.
  • Pirinioaurreak: eremu axialaren hegoaldean daude. Era Tertziarioko alpetar orogenian eratu ziren.
  • Erdialdeko sakonunea: luzea eta estua da, eta pirinioaurreko kanpoaldeko eta barnealdeko mendilerroak bereizten ditu.

Euskal Mendiak

Pirinioaurreen luzapena dira gehienbat. Kareharrizko arrokak dira nagusi, eta forma leunak eta altitude moderatua dituzte.

Kataluniako Kostaldeko Mendikatea

Pirinioetako ekialdeko eremuaren eraldaketa da. Mendikateak bi lerro ditu: bata, kostarekiko paraleloa eta garaiera txikikoa; bestea, barnealdean, garaiagoa.

Mendikate Betikoak

Sakonunez bereizitako bi mendi-sistemak egituratzen dituzte:

  • Mendikate Penibetikoa: kostarekiko paraleloa da. Era Tertziarioan eratu zen, antzinako mendigune betiko-rifarra gaztetu zenean. Material paleozoikoak ditu, eta erliebe horretako Sierra Nevadan daude Iberiar penintsulako gailurrik garaienak.
  • Mendikate Subbetikoak: barnealdean daude. Era Tertziarioan eratu ziren, itsasoak Fosa Betikoan jalkitako material sekundarioak tolestu zirenean, Afrikako eta Iberiako plaken hurbilketaren ondorioz.
  • Sakonune Intrabetikoa: mendikate penibetikoaren eta subbetikoaren artean dago, zenbait sakonune txikitan zatituta. Material tertziarioz bete zen eta, klimaren lehortasuna dela eta, badlands izeneko paisaia eratu da.

Entradas relacionadas: