Iberiar Goi-Lautadaren Geologia eta Egitura

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,01 KB

Iberiar Goi-Lautada

Era Primarioan sortu zen, antzinako Hesperiar mendigunearen higaduraren ondorioz. Era Tertziarioan, Alpetar orogeniak ia Iberiar Goi-Lautada guztia deformatu eta suntsitu zuen. Barnean hiru unitate bereizten dira:

a) Antzinako Zokalo Paleozoikoa

Gaur egun soilik ageri da (Sistema Zentrala-Sistema Iberiarra, penintsularen ertzetan). Zokaloa estaltzen zuten material tertziarioak higadurak suntsitu ditu, jatorrizko material silizeoak utziz: granitoa, arbela eta kuartzita. Erliebea penilautaz osatuta dago, uhin leuneko gainazalez.

  • Granito gainean modelatutakoak lauagoak dira.
  • Penilautadetan, uharte-mendiek eta arroka-azaleratzeek gorabeherak sortu dituzte, bai eta erresistentzia handiagoko arrokez osatutako hondar-erliebeek ere.

Penilautaden eta Iberiar Goi-Lautadaren arro sedimentarioen arteko ukipen-guneetan arroila sakonak daude (arribeak edo labarrak).

b) Iberiar Goi-Lautadaren Barneko Mendilerroak

Sistema Zentrala eta Toledoko Mendiak dira. Era Tertziarioan eratu ziren, Alpetar orogeniaren ondorioz Iberiar Goi-Lautadaren zokaloaren blokeak altxatu zirenean. (Granitoa, arbela eta gneisa), forma biribilduak eta gailur lauak dituzte, altxatutako higadura-gainazalak baitira.

  • Sistema Zentrala garaiagoa da, eta Iberiar Goi-Lautada erditik zatitzen du. Mendilerro nabarmenenak Somosierra, Guadarrama, Gredos, Pena de Francia eta Gata dira.
  • Toledoko Mendiak ez dira hain garaiak, eta hego Iberiar Goi-Lautada bitan zatitzen dute, Tajo eta Guadiana ibaiaren arroak bereiziz. Mendilerro garrantzitsuena Guadalupe da.

c) Iberiar Goi-Lautadaren Barneko Arro Sedimentarioak

Iparraldeko eta hegoaldeko Iberiar Goi-Lautadetakoak dira. Era Tertziarioan eratu ziren, Alpetar orogeniak Iberiar Goi-Lautadaren zokaloaren blokeak hondoratu zituenean. Hasteko, aintzirak eratu ziren arroetan; gero, material tertziarioekin bete ziren. Materialok horizontalean kokatu ziren, estratu bigunak beheko aldean (buztinak, hareak, igeltsuak eta margak), eta gogorrak goiko aldean (kareharriak). Emaitza: paramoak, landazabalak eta aldapak.

Paramoak

Egitura-azal lauak, garaiak, kareharrizko estratu gogorrez osatuta. Paramoetan, ibaien higadurak «U» formako haranak eratu ditu. Haran horiek paramoak ebakitzen eta mahai txikiagotan zatitzen dituzte (Alcarria, Mesa de Ocaña eta Mantxa).

Landazabalak

Ibaiek zeharkatutako lautada pixka bat uhinduak dira. Paramoak higatzen eta behe-mailetako buztinak eta margak azaleratzen diren lekuetan eratzen dira. Landazabal aipagarrienak Duero, Tajo eta Guadiana ibaiek zeharkatzen dituzte.

Aldapak

Paramoen eta landazabalen arteko eremu inklinatuak dira.

Iparraldeko Iberiar Goi-Lautadako arroa hegoaldekoa baino altuagoa da (800-850 m batez beste); uniformeagoa ere, guztia Dueroaren arro hidrografikoan baitago; horrez gain, mendiak daude ia arro guztiaren inguruan. Hegoaldeko arroa baxuagoa da (500-700 m); Toledoko Mendiak erliebe formak sortzen dituzte erdialdean, eta bi arro hidrografikotan bereizten dute - Tajo eta Guadiana-; gainera, Ozeano Atlantikora iristen da.

Iberiar Goi-Lautadaren Kanpoaldeko Sakonuneak

Sakonuneak Ebro eta Guadalquivir ibaienak dira. Forma triangularreko arro edo fosa prealpetarrak dira, eta Era Tertziarioan eratu ziren mendikate alpetarrekin batera. Ondoren, Era Tertziarioko eta Kuaternarioko lodiera handiko sedimentuekin bete ziren. Gaur egun, erliebea ia horizontala da.

Ebroren Sakonunea

Pirinioekiko paralelo da, Iberiar Sistema eta Kataluniako Kostaldeko Mendikateak ixten dute sakonunea. Ebroko mendigunea egon zen lekua hartzen du: higadurak gogor eragin, hondoratu, haren inguruko mendikateak altxatzen ziren bitartean. Hasieran, sakonunea itsasoak hartu zuen, baina gero itxi egin zen, eta aintzira handi bat bihurtu Era Tertziarioaren amaierara arte. Garai horretan, Ebro ibaiak itsasorainoko bidea ireki zuen Kataluniako Kostaldeko Mendikatean zehar. Itsasoko eta kontinenteko materialak ditu, era askotako erliebe-formak sortzen ditu, gogortasunaren eta klimaren lehortasunaren arabera.

Pirinioen eta Iberiar Sistemaren Magalak

Kanpoko mendilerroen eta sakonunearen erdigunearen artean dauden makurdura arineko lurrak dira. Konglomeratuzko menditsuetatik ibaiek garraiatutako material lodi eta gogorrez osatuta daude. Higadurak mailoak eta mendi-hobiak sortu ditu. Mailoak harrizko dorreak dira, haustura bertikalen ondorioz eratuak.

Sakonunearen Erdikoa

Estratuek horizontalak dira; kareharri gogorrekin buztin, marga eta igeltsu bigunak txandakatzen dira. Kareharria dagoen lekuetan, maiz, goi-lautadaz osatutako erliebeak eratzen dira; material biguna dagoenean.

Guadalquivirreko Sakonunea

Mendikate Betikoekiko paralelo da, eta haien, Sierra Morenaren eta Ozeano Atlantikoaren artean dago. Hasieran itsasoarekin lotura zuen. Gero, kostaldeko aintzira bihurtu zen, eta, gero, bete egin zen, buztina, kareharri eta itsas margaz bete eta padura zingiratsu bihurtu zen. Buztinak nagusi direnez, erliebea landazabal pixka bat uhinduz osatuta dago. Kareharri-mantuak sortzen direnean, mahaiak, muino lekukoak edo mendixkak sortzen dira.

Toloño-Kantabria-Joar Mendizerra

Araba erdiguneko eskualdeak banatzen ditu, alde batetik trantsizioko ozeaniar-klima eremukoak, eta bestetik, Arabar Errioxako mediterraniar-kontinental klimakoa. Ekialdetik mendebaldera doan kare-harrizko eta topografikoki jarraikortasun nabarmena duen lerrokadura da, Palomares (1.461 m) gailurrean bukatzen dena.

Ebroko Zokagunea (Arabar Errioxa)

Toloño-Kantabriar-Joar mendizerraren eta Ebro ibaiaren artean Arabar Errioxako eskualdea hedatzen da, eskualde hori Ebro zokogune zabalaren zati txiki bat da. Tertziario eta Kuaternario garaiko materialez osatua (buztinak, hareharriak) eta hegoalderantz, Ebro ibai aldera, poliki malda beherako erliebea duena.

Entradas relacionadas: