Iberiar Goi-Lautadaren Geologia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,15 KB

Iberiar Goi Lautada

Era Primarioan sortu, antzinako Hesperiar mendigunearen higaduraren ondrioz. Era Tertziarioan, Alpetar orogeniak ia Iberiar goi-lautada guztia deformatu, suntsitu. Br, hiru unitate bereiz barnean: a) Antzinako Zokalo Paleozoikoa gaur egun soilik ageri da (Zm-Slm, Extr penilautadak). Zokaloa estaltzen zuten material tertziarioak suntsitu ditu higadurak, jatorrizko material silizeoak utziz: granito, arbela eta kuartzita. Erliebea penilautadaz do uhin leuneko gainazalez osatuta. Granito gainean modelatutakoak lauagoak. Penilautadetan, uharte-mendiek eta arroka-azaleratzeek gorabeherak sortu, bai eta erresistentzia handiagoko arrokez osatutako hondar-erliebeek ere. Penilautaden, Iberiar goi-lautadaren arro sedimentarioen arteko ukipen-guneetan arroila sakonak daude (arribeak edo labarrak).

b) Iberiar Goi-Lautadaren Barneko Mendilerroak

Erdialdeko Sistema eta Toledoko mendiak dira. Era Tertziarioan eratu, Alpetar orogeniaren ondorioz Iberiar goi-lautadaren zokaloaren blokeak altxatu zirenean (granitoa, arbela eta gneisa), forma biribilduak, gailur lauak dituzte, altxatutako higadura-gainazalak baitira. Erdialdeko Sistema garaiagoa da, +o- erditik zatitzen du Iberiar goi-lautada. Mendilerro nabar (Somosierra, Guadarrama, Gredos, Pena de Francia eta Gata dira) Toledoko mendiak ez dira hin garaiak, 2n zatitzen dute hego Iberiar goi-lautada, Tajo Guadiana ibaiaren arroa bereiziz. Mendilerro garrantzitsu Guadalupe.

c) Iberiar Goi-Lautadaren Barneko Arro Sedimentarioak

Iparraldeko eta hegoaldeko Iberiar goi-lautadetakoak dira. Era Tertziarioan eratu, Alpetar orogeniak Iberiar goi-lautadaren zokaloaren blokeak hondoratu zituenean. Hasteko, aintzirak eratu ziren arroetan; gero, material tertziarioekin bete ziren. Materialok horizontalean kokatu ziren, estratu bigunak beheko aldean (buztinak, hareak, igeltsuak eta margak), eta gogorrak goiko aldean (kareharriak). Emaitza (paramo, landazabalez, aldapaz). Paramoak egitura-azal lauak, garaiak, kareharrizko estratu gogorrez osatuta. Paramoetan, ibaien higadurak «U» formako haranak eratu ditu. Haran horiek paramoak ebakitzen eta mahai txikiagotan zatitzen dituzte (Alcarria, Mesa de Ocaña eta Mantxa). Ibaiek zeharkatutako lautada pixka bat uhinduak dira landazabalak. Paramoak higatzen eta behe-mailetako buztinak eta margak azaleratzen diren lekuetan eratzen dira. Landazabal aipagarrienak Duero, Tajo eta Guadiana ibaiek zeharkatzen. Aldapak paramoen eta landazabalen arteko eremu inklinatuak dira. Iparraldeko Iberiar goi-lautadako arroa hegoaldekoa baino altuagoa da (800-850 m batez beste); uniformeagoa ere, guztia Dueroren arro hidrografikoan baitago; horrez gain, mendiak daude ia arro guztiaren inguruan. Hegoaldeko arroa baxuagoa da (500-700 m); Toledoko mendiek erliebe formak sortzen dituzte erdialdean, eta bi arro hidrografikotan bereizten dute - Tajorena eta Guadianarena-; gainera, Ozeano Atlantikora iristen da.

Iberiar Goi-Lautadaren Kanpoaldeko Sakonuneak

Sakonuneak Ebro eta Guadalquivir ibaienak dira, forma triangularreko arro edo fosa prealpetarrak dira, eta Era Tertziarioan eratu ziren mendikate alpetarrekin batera. Ondoren, Era Tertziarioko eta Kuaternarioko lodiera handiko sedimentuekin bete ziren. Gr egun, ia horizontalak dira erliebe. Ebroren Sakonunea Pirinioekiko paralelo da, Iberiar sistemak eta Kataluniako kostaldeko mendikateak ixten dute sakonunea. Ebroko mendigunea egon zen lekua hartzen du: higadurak gogor erag, hondoratu, haren inguruko mendikateak altxatzen ziren bitartean. Hasieran, sakonunea itsasoak hartu zuen, baina gero itxi egin zen, eta aintzira handi bat bihurtu Era Tertziarioaren amaierara arte. Garai horretan, Ebro ibaiak itsasorainoko bidea ireki zuen Kataluniako kostaldeko mendikatean zehar. Itsasoko eta kontinenteko materialak ditu, era askotako erliebe-formak sortzen ditu, gogortasunaren eta klimaren lehortasunaren arabera. Pirinioen eta Iberiar sistemaren mendi-magalak kanpoko mendilerroen eta sakonunearen erdigunearen artean dauden makurdura arineko lurrak KONGLOMERATU menditsuetatik ibaiek garraiatutako material lodi eta gogorrez. Higadurak mailoak eta mendi-hobiak sortu ditu. Mailoak harrizko dorreak dira, haustura bertikalen ondorioz eratuak. Sakonunearen erdialdeko estratuak horizontalak, kareharri gogorrekin buztin, marga eta igeltsu bigunak txandakatzen dira. Kareharria

Kareharria dagoen lekuetan, mahaiz, goi-lautadaz osatutako erliebeak eratzen dira; material biguna dagoenetan.

Guadalquivirreko Sakonunea: Mendikate Betikoekiko paralelo da, eta haien, Sierra Morenaren eta Ozeano Atlantikoaren artean dago. Hasieran itsasoarekin lotura zuen. Gero, kostaldeko aintzira bihurtu zen, eta, gero, bete buztina, kareharri eta itsas margaz bete eta padura zingiratsu bihurtu zen. Buztinak nagusi direnez, erliebea landazabal pixka bat uhinduz osatuta dago. Kareharri-mantuak sortzen direnean, mahaiak, muino lekukoak edo mendixkak sortzen dira.

Toloño-Kantabria-Joar Mendizerra: Araba erdiguneko eskualdeak banatzen ditu, alde batetik trantsizioko ozeaniar-klima eremukoak, eta bestetik, Arabar Errioxako mediterraniar-kontinental klimakoa. Ekialdetik mendebaldera doan kare-harrizko eta topografikoki jarraikortasun nabarmena duen lerrokadura da, Palomares (1.461m.) gailurrean bukatzen den hau.

Ebroko Zokagunea: Toloño-Kantabriar-Joar mendizerraren eta Ebro ibaiaren artean Arabar Errioxako eskualdea hedatzen da, eskualde hori Ebro zokogune zabalaren zati txiki bat da. Tertziario eta Kuaternario garaiko materialez osatua (buztinak, hareharriak) eta hegoalderantz, Ebro ibai aldera, poliki malda beherako erliebea duena.

Entradas relacionadas: