Humanizazioa eta Hominizazioa: Gizakiaren Eboluzioa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Magisterio
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,86 KB
Humanizazioa: Gizaki egiten gaituzten aldaketak
Hominizazioaren aldaketa fisikoak gertatzen ziren bitartean, gizaki egiten gaituzten beste aldaketa batzuk ere gertatu ziren:
Tresnen bidezko jarduera aurreratua
Animaliengandik bereizten gaituen ezaugarri bat tresna konplexuak erabili eta egiteko eta sua kontrolatzeko gaitasuna da. Gaitasun hori da gure gaur egungo teknologiaren oinarria.
Gizarte harreman konplexuak
Sua erabiltzeak eta tresna berriak sortzeak bizimodua asko hobetu zuen. Hobeto bizi zirenez, gure arbasoak elkartzen hasi ziren; besteekin bizitzeko eta talde harremanak sortzeko gaitasuna garatu zen. Gure arbasoen bizimodua elkarbizitzara bultzatu zen, eta elkarbizitza hori bideratzeko gaitasunak lortu zituzten. Horrek ahalbidetu zuen euren arteko harremanak hobetzea eta lortutako lotura berri hori erabiltzea ikasitakoa hurrengoei transmititzeko.
Hizkuntza
Lortutako elkarbizitza horrek gero eta konplexuagoa zen hizkuntza baten sorrera bultzatu zuen.
Zer da hizkuntza bat? Bi pertsona edo gehiagoren artean adostutako eraikuntza sinboliko bat.
Zer da sinboloa? Mezu bat bidaltzen duen edozein ekintza edo gauza.
Giza hizkuntzaren ezaugarri bereizgarriak hauek dira:
Ahozkoa eta entzunezkoa
Sortu zenean ahozkoa eta entzunezkoa zen (Idazkera askoz beranduago iritsi zen). Hizkuntzaren prozesua lineala izan behar da. Ezin dira mezu guztiak aldi berean esan.
Artikulazio bikoitza
Esanahia duten unitateak (hitzak) eta esanahirik gabeko beste unitate batzuk (fonemak) ditugu. Artikulazio bikoitzari esker, fonema kopuru mugatu batekin mezu kopuru mugagabea sor daiteke (Euskarak 27 fonema ditu).
Adostasunean datza
Hizkuntza adostasunean datza. Komunikatu egiten duten guztiek ezagutu behar dute hizkuntza. Horrek esan nahi du hizkuntza ikasi egiten dela.
Kultura
Elkarrekin bizi diren eta hizkuntza baten bidez partekatu den ezagutza guztiaren batura da kultura.
Kate-Maila Galduaren Teoria eta Paleontologia
Kate-maila galduaren teoria oso presente egon da historian zehar. Uste zen existitu zitekeela tximinoen eta gizakien artean sortutako izaki bakar bat, biak lotzen zituena (adibidez, Eslabon perdido, Yetia...).
Zientziaren ustez, kasu hori ez da existitu; gizakiek eta tximinoek arbaso komunak ditugu, hori besterik ez. Gainera, askotan uste da tximinoak gure arbasoak direla, baina ez da horrela: gizakien eta tximinoen arbasoak antropoideak izan ziren. Gizakiak modu batera eboluzionatu zuten, eta tximinoak beste batera.
Antzina-antzinako arbasoetatik gaur egungo gizakira iritsi arteko prozesua paleontologoen esku dago. Hauek eboluzio-katearen maila guztiak osatzen saiatzen dira.