Humanismoa, Erreforma eta Kontrarreforma: Aro Modernoaren Ezaugarriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Religión

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,05 KB

Azalpenak: Humanismoa, Erreforma eta Kontrarreforma

Humanismoa: Ezaugarriak eta Hedapena

Azalpena: Erdi Aroaren amaieran Europan aldaketa sakonak gertatu ziren, eta horiei esker agertu zen filosofia eta kultura korronte berri bat: Humanismoa.

Ezaugarri Nagusiak

  • Antropozentrismoa: Gizakiaren garrantzia defendatzen dute.
  • Arrazoiaren Garrantzia: Metodo zientifikoaren oinarriak ezarri zituzten, arrazoiaren eta esperimentazioaren bidez lortutako ezagutza.
  • Jakintza-nahia: Arlo guztietan jakintsuak izateko grina.
  • Oinarri Klasikoa: Antzinako literatura, filosofia eta artea izan zituzten oinarri.
  • Hizkuntza: Latinaren erabileraren kontra, herri hizkuntzen erabilera sustatu zuten.

Hedapen Bideak

Hedapena bide hauei esker izan zen posible:

  1. Inprenta: 1440an Gutenberg-ek hobetua.
  2. Humanisten arteko harremanak: Bidaiak eta gutunak.
  3. Akademiak: Ideiak eta ezagutzak partekatzeko lekuak (adibidez, Platondar Akademia).
  4. Unibertsitateak: (Adibidez, Viena, Bolonia).

Erreforma, Kontrarreforma eta Ondorioak

Erreforma Protestantea

Erdi Aroaren amaieran Eliza Katolikoak hainbat kritika jaso zituen:

  • Goi mailako karguak luxuz eta aberastasunez bizi zirela.
  • Apaizak gutxi prestatuta zeudela.
  • Kargu asko bokazio hutsarekin erosten zirela.
  • Indulgentziak saltzen zirela pekatuen barkamena lortzeko.

Giro honen barnean Erreforma mugimendua sortu zen.

Martin Luther fraileak bere kritikak "95 Tesiak" liburuan argitaratu zituen. Horren ondorioz Elizatik eskumikatu zuten, eta horren ondorioz, Luteranismoa sortu zuen bere jarraitzaileekin.

Ideia Nagusiak
  1. Pertsonak fedeagatik salbatzen dira, ez egiten dituzten lanen ondorioz.
  2. Fededunek Jainkoarekin harreman zuzena dute otoitzaren bidez.
  3. Egiaren iturri bakarra Idatzi Sakratuetan dago. Biblia norberak interpreta dezake.
  4. Bi bakarrik dira egiazko sakramentuak: Bataioa eta Eukaristia.
  5. Ama Birjina eta santuen gurtzea debekatu egin behar da.
  6. Kleroen ezkontza ez da derrigorrezkoa.
  7. Aita Santuaren agintea ukatu egiten du.

Kontrarreforma Katolikoa

Erreformaren aurrean Eliza Katolikoak Kontrarreforma ekin zion, bi helburu nagusi hauekin:

  1. Eliza Katolikoa berrantolatu eta suspertu.
  2. Protestantismoari aurre egin.
Trentoko Kontzilioa (1545-1563)

Honako erabakiak hartu ziren:

  1. Doktrina eta irakasbide tradizionala berretsi zen.
  2. 7 sakramentuen baliozkotasuna.
  3. Aita Santuaren nagusitasuna.
  4. Ama Birjina eta santuen gurtza.
  5. Ezkontzaren hautsi ezintasuna.
  6. Salbamena lortzeko ekintza onen balioa.

Apaiztegiak sortu ziren kleroaren prestakuntza hobetzeko.

Doktrina katolikoa zabaltzeko bide berria: Jesuiten Ordena (Ignazio Loiolakoak sortua).

Ondorioak

  1. Europa bi multzotan banatu zen: katolikoak eta protestanteak. Jazarpenak eta erlijio gerrak ekarri zituen.
  2. Intolerantzia sortu zen Europa osoan.
  3. Inkizizioa: Eliza Katolikoaren auzitegia (epaiketak eta zigorrak).
  4. Erlijio dogma oinarrikotzat ematen da. Zientzia debekatu egiten da (Galileok arazoak izan zituen heliozentrismoa defendatzeagatik).

Kronologia Laburra

Aroen Banaketa

  • Historiaurrea: K.a. 5.000.000 urtetik K.a. 3.000 urtera.
  • Antzinaroa: K.a. 3.000 urtetik 476 urtera.
  • Erdi Aroa: 476 urtetik 1492 urtera.
  • Aro Modernoa: 1492 urtetik 1789 urtera.
  • Aro Garaikidea: 1789 urtetik gaur egunera arte (2018. urtea barne).

Entradas relacionadas: